Euskadi.eus
  • BARRUALDEGALDAKAO ESIrako zenbait osasunmaterial hornitzeko esparruakordioa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

BARRUALDEGALDAKAO ESIrako zenbait osasunmaterial hornitzeko esparruakordioa

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 196_2023
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2023/11/10
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Esparru-akordioa; denbora-muga: bost urteko gehieneko epea ezartzen da, lau urteko epe orokorra zergatik gainditzen den azaldu gabe, eta hori ez dator bat oinarritutako kontratuaren iraupenarekin. Esleipen-irizpideak: botere esleitzaileak kontratua libreki esleitzeko duen ahalmena mugatzen ez duen irizpidea; eskaintzen alderdiak ez dira ekonomikoki onuragarritzat joko, gardentasun-printzipioa, eta irizpide hori atalase baztertzaile baten parte da; esleipen-irizpideak plantillan dauden langileen ehunekoa balioesten du, kontratuaren xedearekin loturarik ez izatea, enpresaren antolamendu orokorraren ezaugarria; esleipen-irizpideak hautatzeko motibaziorik eza, eta irregulartasun formal horrek ez du eragotzi errekurtso oinarriduna aurkeztea. Unitateko prezioak biribiltzeko araua, botere esleitzailearen diskrezionalitatea, oro har trafiko juridikoan eta merkataritza-trafikoan ezagutzen den araua, klausula ez da anbiguoa eta pleguek ez dute zertan zehatzak izan. Ebazpenaren ondorioak: esleipen-irizpide bat baliogabetzeak esleipen-prozedura bertan behera uztea dakar.