- Eskola-garraioko zerbitzua, hainbat ibilbidetarako, bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin, gidariarena barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetara (Arabako Lurralde Historikoan dago). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuEskola-garraioko zerbitzua, hainbat ibilbidetarako, bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin, gidariarena barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetara (Arabako Lurralde Historikoan dago).
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 198_2021
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2021/12/16
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Errekurtsoen metaketa: ez da bidezkoa jarritako errekurtsoen kopuruagatik eta aurkaratzeko arrazoien aniztasunagatik. Ibilgailuek erregai alternatiboak erabiltzera behartzen duen exekuzio-baldintza: betebeharrak ez die eragiten zerbitzu-kontratuei, baina bai erabiltzaileei diskriminaziorik gabe eta etengabe eskaintzen zaizkien bidaiarien garraio publikoko zerbitzuen emakidei. Operadore ekonomiko bat esleipendun izan daitekeen lote-kopurura mugatzea: lege-betekizunak; eskaintza ekonomikorik onuragarrienaren printzipioaren salbuespen legegilea, espedientean ez dago justifikaziorik, muga baliozkoa izateko baldintza bat falta da, eta ondorio horietarako ezin da epez kanpo justifikatu errekurtsoari erantzuteko txostenean. Loteen esleipenak antolatzeko irizpideak, lizitatzaile bat pleguetan adierazitako gehieneko lote-kopurua baino lote gehiagoren esleipendun izan daitekeenean: ez da egiaztatzen aukeratutako irizpidea objektiboa ez denik edo diskriminatzailea denik. Kontratua sortatan konfiguratzeagatik sortutako segurtasun juridikorik eza: ez da egiaztatzen. Ebazpenaren ondorioak: operadore bat esleipendun izan daitekeen loteen mugaketaren justifikaziorik ezak baldintza-agiriak baliogabetzea eta lizitazioa ezeztatzea dakar, eta ez da baldintza-agiri berri batzuen gaineko aurreiritzirik ematen, bere garaian alegatu daitekeen motibazioa ikusita.


