- Barakaldoko udal mugartean hiri hondakinak garbitu, bildu eta garraiatzeko zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuBarakaldoko udal mugartean hiri hondakinak garbitu, bildu eta garraiatzeko zerbitzua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 202_2022
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2022/12/22
- Esleitzailea: Barakaldoko Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Deuseztatutako kontratu batek bide judizialean jarraitzea xedatzen duen akordioa. Aurkaratu daitekeen egintza: botere esleitzaile baten egintza bat da, ondorio juridikoak izan ditzakeena, nahiz eta prozedura formalik gabe hartu; esleipen-prozedura bat ez izapidetzea, beharrezkoa ez delako, errekurtso bereziari lotutako erabakia da; KEAO ez dago lotuta botere adjudikatzaileak aurkaratutako egintzari emandako izendapenarekin, baizik eta izaera juridikoarekin, kontratu-legeriaren arabera. Ezin da SPKLren 42.3 artikuluan babestu, bide judizialean deuseztatutako kontratu baten ondorioak luzatzeko; ez da administrazio-bideko deuseztapena, kontratua baliogabetzen duen organoa ez da ondorioak luzatzen dituena, eta ez dira bi neurriak egintza berean adosten, prozedurarik gabeko esleipena, ez da aurrez epaitzen interes orokorrari eragitea, baina bai hautatutako legezko bidea. Konpentsazio ekonomikoaren erreklamazioa: zerbitzuak egitatezko bidean emateko aldia, KEAOk deuseztatutako egintzak babestutako aldia, benetan emandako zerbitzuen ordainketa, deuseztatutako egintzaren babesean emandako zerbitzuengatiko kalte-ordaina merkatukoak baino prezio baxuagoetan, kaltea ez egiaztatzea, deuseztzat jotako kontratuaren likidazioa.


