Euskadi.eus
  • Eskola-garraioko zerbitzua, hainbat ibilbidetarako, bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin, gidariarena barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetara (Arabako Lurralde Historikoan dago). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Eskola-garraioko zerbitzua, hainbat ibilbidetarako, bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin, gidariarena barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetara (Arabako Lurralde Historikoan dago).

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 204_2021
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2021/12/17
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Laburpena

Pleguak. Errekurtsoen metaketa: ez da bidezkoa jarritako errekurtsoen kopuruagatik eta aurkaratzeko arrazoien aniztasunagatik. Preskripzio teknikoak: "Sartzeko oztopoa", legez eskatutakoa baino preskripzio tekniko handiagoa, ez da behar bezala justifikatutzat jotzen, eta baldintza neurrigabe hori esleipen-irizpide gisa konfigura liteke. Kontratuaren xedea: botere esleitzailearen diskrezionalitatea kontratuaren xedea konfiguratzeko, aurreko kontratuetan agertzen zen klausula bat ezabatzea, errekurtsogileak justifikaziorik gabekotzat jotzen duena (erabilera orokorreko zerbitzu publikoak atxikitako ibilgailuak atxikitzeko debekua), lehia murrizten duen neurria lege-babesik gabe, legez kanpokotzat jotzen ez den eta merkatuaren egituraren mende dagoen eta aurkaratutako klausularen mende ez dagoen lizitatzaile batzuentzat abantaila, ezin da eskatu esleipenaren inguruabar zehatzak diskrezionalki aldatzea. Lizitazio-aurrekontua: doktrina orokorra; ez da alegatzen aurrekontua edo tarifak nahikoak ez direla kontratua behar bezala exekutatzea edo konkurrentzia nahikoa izatea eragozteko; botere esleitzailea ez dago behartuta aurrekontuaren banakapena zehatz-mehatz justifikatzera; ezin da eskatu aurrekontua osatzen duten kontzeptu guzti-guztiak banakatzea, errekurtsogilearen arabera, arriskuaren eta menturaren printzipioa. Langileen subrogazioa: ez dago benetako aurkaratzerik, eta botere esleitzaileak dagoeneko erantzun dio kontsulta bati, esanez kontratuak ez dakarrela subrogaziorik. Erreserbako ibilgailua erabiltzeko baimena eskatu beharra: itun-askatasunaren printzipioak babestutako hizpaketa. Kontratua gauzatuko duten langileen esperientzia: klausula kontraesankorrak, deuseztatu egin behar da okerra dena, gardentasun-printzipioa, esperientzia-eskaerak ez du ordezten nahitaezko administrazio-baimena. Operadore ekonomiko bat esleipendun izan daitekeen lote-kopurura mugatzea: lege-betekizunak; eskaintza ekonomikorik onuragarrienaren printzipioaren salbuespen legegilea, espedientean ez dago justifikaziorik, muga baliozkoa izateko baldintza bat falta da, eta ondorio horietarako ezin da epez kanpo justifikatu errekurtsoari erantzuteko txostenean. Preskripzio teknikoa (10 - 25 plazako modulua): ez da preskripzio tekniko murriztailea. Kontratu-dokumentu bat oker identifikatzea: zuzendu daitekeen egitatezko errorea. Gidatze eraginkorrari buruzko prestakuntza baloratzen duen esleipen-irizpidea: kontratua gauzatzen duten langileen kualifikazioa esleipen-irizpide gisa erabil daiteke, baldin eta prestazioaren kalitatea erabakigarria bada, eta ez du garrantzirik langileei prestakuntza ematen dieten enpresa gutxi egoteak. Alkoholaren eraginpean gidatzeko debekua droga guztietara zabaltzeko asmoa: debeku hori arau juridiko batean jasota dago. Ebazpenaren ondorioak: lizitatzaile bat esleipendun izan daitekeen lote-kopurua mugatzeko arrazoirik ez izateak baldintza-agiriak baliogabetzea eta lizitazioa bertan behera uztea dakar, baina ez du aurrez juzgatzen KEAOk plegu berriei buruz duen iritzia, ematen den arrazoia ikusita.