Euskadi.eus
  • Bidaiarientzako Barakaldoko erabilera orokorreko hiri garraio erregular eta iraunkorreko zerbitzu publikoaren emakida - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Bidaiarientzako Barakaldoko erabilera orokorreko hiri garraio erregular eta iraunkorreko zerbitzu publikoaren emakida

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 219_2019
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2019/12/26
  • Esleitzailea: Barakaldoko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Bazterketa. "Alegazio osagarriak", berez errekurtso berezi berri baten izaera dutenak; alegazioak eta froga-eskaera, epez kanpokoak. Espedientera errekurtso-bidean sartzeko eskaera: doktrina orokorra; aurkaratutako ebazpena, behar bezala arrazoitua; errekurtsoaren xederako garrantzirik ez duen dokumentazioa eskuratzea eskatzen da, irregulartasun hipotetikoak aurkitzeko desio hutsaz bestelako berariazko interes baten babesik gabe. Preskripzio teknikoak: pleguek erabilitako terminoak aski ezagunak dira kontratuaren xede den esparru profesionalean, pleguak ez betetzeak berekin dakar pleguak baztertzea, eta bateraezintasun frontala dago pleguen eta esleipen-irizpideak ebaluatzeko aurkeztutako dokumentazioaren analisitik eratorritako eskaintzaren artean; ezin da egiaztapena kontratua gauzatzeko fasera atzeratu, eta hori ez zen aprobetxatu zuzenketa-epea, ezin da proposamena aldatu. Zeharkako errekurtsoa: doktrina orokorra; baldintza-agiriek ez dute inolako anbiguotasunik edo iluntasunik, agiri horien aurkako errekurtsoa jartzeko epea igaro ondoren bakarrik jaso daitekeen baliogabetasun-akatsa ezkutatzen duenik; ez da zehazten alegatutako deuseztasun-arrazoia.