- Energia zerbitzuak emateko HORNIKUNTZA kontratua, argiteria publikoko instalazioen mantenimendua eta berme osoa barne hartzen duena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuEnergia zerbitzuak emateko HORNIKUNTZA kontratua, argiteria publikoko instalazioen mantenimendua eta berme osoa barne hartzen duena
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 21_2019
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2019/01/31
- Esleitzailea: Ormaiztegiko Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Deskriptoreak
Testu legala
Laburpena
Baztertzea, onartzea eta adjudikazioa. Metaketa bidezkoa, prozesuko momentu desberdinetan planteatu diren uzi berdinak dira. Errekurtsoa behar den bezala jartzea: egintza irmo eta kontsentituaren salbuespena, errekurtso berezi gisa tramitatu behar izan zen ?subsanación y alegaciones? deritzon idatzi bat bada, epea zenbatzea Mahaiak baztertzea errekurritzen denean, aurkaragarria den egintza baten den jakinarazpena ez nahikoa, ondorioz, errekurtsoa garaiz jarri zela dakar eta baztertzea berresten duen adjudikazioa errekurritzeko aukera duela interesdunak. Izaera irmorik gabe baztertutako lizitatzailearen legitimazio aktiboa errekurtso bat jartzeko. Errekurtso horren arrakastak prozedura hutsik deklaratzea ekarriko luke. Baztertzea: lizitatzailearen betebeharrak eta adjudikatzailearenak desberdindu; eskaintza aurkezteak pleguak onartzea suposatzen du, baina eskaintzak pleguekiko guztiz aurkakoak diren alderdiak baditu, baztertu beharra dago; ?técnico independiente? kontzeptua, prestazioaren egikaritzea galarazten duen interes gatazka. Eskaintzak: pleguak ez betetzea ez dakarten gabeziak, alde batera utzi gabe eskaintzen balorazio negatiboa ekar dezaketela; pleguen eskakizun bat zehazten ez duen eskaintza, baina horien kontra ez doana, ezin da baztertu, pleguek ez zuten berariaz eskatzen eskaintzak eskakizunaren justifikazio zehatzik eta formalik izan behar zituenik, kontratuaren egikaritzearekin lotutako alderdia. Balorazio bereizia: balorazio-iritzira lotutako adjudikazio-irizpidei buruzko proposamenaren dokumentazioak Gantt diagrama bat dauka. Diagramaren helburuak bat egiten du ?reducción de plazo? formulari lotutako adjudikazio-irizpidea balioztatzeko beharrezko informazioarekin; ez da garrantzizkoa bi informazioak bat datozen edo ez, ebaluazio objektiboa kolokan jarri ahal izan zelako eta datu hori ezezaguna zelako balorazio-iritzira lotutako adjudikazio-irizpideak egiaztatu zirenean; orduan erabaki behar du botere adjudikatzaileak baztertze-arrazoien inguruan.


