- Barakaldo Sestaoko ESIrako sendabelarren hornidura eta lotutako ekipoen mantentze-lanak - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuBarakaldo Sestaoko ESIrako sendabelarren hornidura eta lotutako ekipoen mantentze-lanak
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 228_2023
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2023/12/07
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Deskriptoreak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Legitimazio aktiboa: sindikatu batek du baldintza-agiriak baliogabetzeko eskatzeko, zerbitzuak kanpora ateratzea mugatzen duten negoziazio kolektiboko akordioak hausteagatik eta botere esleitzaileak giza baliabide propioak izateagatik. Zerbitzuen eta horniduraren kontratu mistoa, negoziazio kolektiboko akordioak esternalizazioa mugatzen du, kontratu misto baten bidez edo zerbitzu-kontratu baten bidez gertatzen den alde batera utzita, justifikatzen da langile propioek ez dutela gaitasun teknikorik edo esperientzia nahikorik, lanbide-kategoria egoki bat izate hutsak ez dakar automatikoki langileek duten gaitasuna eslei dakiekeen edozein zeregin betetzeko, aurkaratutako kontratazioak ez ditu botere esleitzailearen langileei esleitutako zereginak aldatzen, ez da egiaztatzen negoziazio kolektiboko akordioak urratu direnik, botere esleitzailea ez dago behartuta bere zerbitzuetako giza baliabideak errekurtsogileak eskatutako moduan eta irismenarekin antolatzera.


