Euskadi.eus
  • Orioko Antilla hondartzako 2. eraikina okupatzeko administrazio-emakida, Udalak baimendutako ostalaritza-zerbitzuak emateko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Orioko Antilla hondartzako 2. eraikina okupatzeko administrazio-emakida, Udalak baimendutako ostalaritza-zerbitzuak emateko

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 234_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/12/18
  • Esleitzailea: Orioko udala

Laburpena

Esleipena. Baliabide bereziaren eremuan sartzen diren kontratuak: ostalaritza-zerbitzuak emateko eraikin publiko bat okupatzea, ondare-kontratuaren eta zerbitzu-emakidaren arteko aldea; ondare-kontratuan ez da zerbitzu bat eskuratu nahi, partikular batek baliabide publikoak ustiatzeko duen eskubidea arautu baizik; kontratuak Udalak ezarritako betebeharrak jasotzen ditu, zerbitzuak eskuratu nahi direla adierazten dutenak (dinamizazio kulturala); zerbitzu-emakida da, eskari-arriskua dagoelako (ez da bermatzen erabiltzaile potentzialek esleipendunaren zerbitzuak behar beste eskatuko dituztela onurak lortzeko). Kontratuaren balio zenbatetsia (VEC): emakida batean, VECek negozio-zifraren zenbateko garbia barne hartzen du. Errekurtsoaren edukia: pleguei buruzko alegazioak epez kanpokoak dira, ezin da alegazio orokorrik egin aurkaratutako jarduketak eta urratutako arauak zehazten ez dituenik; errekurtsoa ez da salaketa bat, eta onartzea abantaila antijuridikoa izango litzateke bere jarrera argi eta garbi adierazi ez duenari. Kaudimena: kaudimenaren integrazioa; ezin da kaudimena integratu, EKABen ez baita horretaz ohartarazi, eskaintza aldatzea ekarriko lukeelako, enpresaren EKABa ez zelako aurkeztu harekin integratu nahi zuelako, espedientean ez dagoelako inolako daturik baieztatzeko kaudimena duen pertsona fisikoaren eta lizitatzailearen eta errekurtsogilearen arteko jarraitutasuna; ez dago jasota botere esleitzaileak errekurtsogileak eskatutako integrazioa onartzen zuela adierazi zuenik. Eskaintza ekonomikoa eta teknikoa: ez da pleguetan markatutako gutxieneko inbertsio-bolumena bete, eta horren ondorioa ez litzateke baztertzea izango, ez dago zuzenketarik. Esleipen-irizpideak: balio-judizioaren mende dauden esleipen-irizpideen ebaluazioaren emaitza behar bezala jakinaraztea formularen mende dauden esleipen-irizpideei buruzko dokumentazioa ireki aurretik.