Euskadi.eus
  • Sondikako Osasun Zentroa handitzeko eta berritzeko lanak burutzeko proiektua idaztea, zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasun eta osasun koordinazioa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Sondikako Osasun Zentroa handitzeko eta berritzeko lanak burutzeko proiektua idaztea, zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasun eta osasun koordinazioa

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 30_2025
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2025/02/27
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Baztertzea. Inpugnatu daitekeen egintza: kontratazio-organoari Mahaiak eskaintza baztertzeko egindako proposamena ez da inpugnatu daitekeen egintza, "barne-gogoeta"; balio-judizioari lotutako esleipen-irizpideei buruzko dokumentazioa ez irekitzea inpugnatu daitekeen egintza da, prozeduran jarraitzea eta kontratua lortzea eragozten duelako; ez du garrantzirik esklusio inplizitu eta ez espresua izateak; aurkaratu ezin daitekeen beste egintza bat berresten du, ekonomia prozesala. Helburu soziala: erabilera nagusia sanitarioa duen eraikin iraunkor publiko baten funtsezko aldakuntzarako proiektu bat idazteko gaitzen duen titulazio akademikoa arkitektoa da (obra zuzentzeko eta segurtasuna eta osasuna koordinatzeko ere bada), kontratuaren xedearen eta eskatutako kaudimenaren CPVa (antzeko lanak), kontratuaren xedea enpresaren xede sozialean sartzea (arkitektura), ez dago kontraesanik pleguek ingeniaritzako tituludunen presentzia eskatzearekin baliabideak atxikitzeko konpromisoan edo preskripzio teknikoetan, kaudimena edo azpikontratazioa integratzeko aukeran (ez baldintza-agiriek ez ordenamendu juridikoak mugatzen ez dutena), xede sozialak kontratu-prestazioa barne hartzeko betekizunaren interpretazio zabala, gaitutakoaz bestelako profesionalen esku-hartzea bere espezialitate eta eskumenei buruzko alderdietan.