Euskadi.eus
  • Udalaren jarduera soziokulturaletarako laguntzaile zerbitzuaren kontratazioa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Udalaren jarduera soziokulturaletarako laguntzaile zerbitzuaren kontratazioa

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 31_2017
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2017/03/03
  • Esleitzailea: Tolosako Udala

Laburpena

Atzera-egitea. Kontratua errekurtso bereziaren barne dago: 2014/24 Zuzentarauaren zuzeneko eragina ezin da aldarrikatu SPKLTBk araudi zehatzago baitu. Deuseztasun-arazoa; botere esleitzaileak ezin du eskatu. Aurkara daitekeen administrazio-egintza: atzera-egite hori bada. Errekurtsoa jartzeko epea; atzera-egiteko kasuetan arau-haustearen berri dagoenean hasiko da epea. Egintzaren jakinarazpen akastua. Interes-gatazka: lehen-eskuko informazioa lizitatzaileak lortzea, berdintasun eta gardentasun-printzipioak. Interes-gatazka ez zela egon ezeztatzeko ez da nahiko abantaila zehatza lortu zuela esatea. 2014/24 Zuzentarauaren zuzeneko eragina, esleitze prozeduran interes-gatazka eraginpeko pertsonak parte hartzen duenean. Atzera-egitea: ez dago arau-hauste zuzendu ez daitekeenik, nahikoa da etekina atera duen enpresak baztertzearekin, eta interes-gatazkarekin ezin dira kaltetu beste eskaintza batzuk. Kaudimena: kanpoko baliabideekin kaudimena osatzea, horretarako ez du inongo garrantzirik beste lehiakideren bat uzteak. Prejudizialitate penala: ezin da hauteman, egitate eta ondasun juridiko babestuaren identitaterik ez dagoelako.