Euskadi.eus
  • BIZKAIKO OSASUN ARLORAKO ETA ARABAKO PAZIENTEENTZAKO ANBULANTZIA EZ ASISTENTZIALETAN, KONBENTZIONALETAN ETA GARRAIO KOLEKTIBOETAN OSASUN-GARRAIO PROGRAMATUEN ZERBITZUAK - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

BIZKAIKO OSASUN ARLORAKO ETA ARABAKO PAZIENTEENTZAKO ANBULANTZIA EZ ASISTENTZIALETAN, KONBENTZIONALETAN ETA GARRAIO KOLEKTIBOETAN OSASUN-GARRAIO PROGRAMATUEN ZERBITZUAK

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 38_2018
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2018/03/19
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Adjudikazioa. Eskaintza onuragarriena egin duen eta dokumentaziorik eman ez duen lizitatzailea, dokumentazioa aurkezteko epea objektiboa da eta ez dago ezeren mende, eskaintza kentzeko ondorioa automatikoa da; botere adjudikatzaileak prozeduran atzera egiteko eskaerak ezkutuan lortu nahi du berari mesede gehiago egingo dion beste lizitazio batera deitzea, arrisku eta menturaren printzipioa ezabatuta; beste hitzarmen kolektibo baten ondoriozko soldata-baldintzen ustezko aldaketa hipotesi bat baino ez da. Proba: ez dago eskatutako probara sartzerik, errekurtsoa ebazteko garrantzirik ez duten egitateei dagokie. Espedientera sartzea: ez dago espedientera sartzerik, errekurtsoa errekurtsogileak ondo ezagutzen dituen datuetan oinarritzen da, eta ez du zentzurik eskaintza kendu duenak eta adjudikaziodun izan zitekeenak bigarren sailkatuaren eskaintza ezagutu nahi izatea. Fede gaiztoa edo ausarkeria: egokia da zehapena, errekurtsoaren arrazoibideak formalak baino ez dira eta ez dago kontratua lortzeko benetako asmorik.