Euskadi.eus
  • SERVICIO DE MANTENIMIENTO DE EQUIPAMIENTO DE ELECTROMEDICINA DE LOS CENTROS DE OSAKIDETZA DEL AREA DE SALUD DE GUIPUZKOA - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

SERVICIO DE MANTENIMIENTO DE EQUIPAMIENTO DE ELECTROMEDICINA DE LOS CENTROS DE OSAKIDETZA DEL AREA DE SALUD DE GUIPUZKOA

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 40_2018
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2018/03/22
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Adjudikazio-irizpideak: prezioa baloratzeko formulak ez ditu lizitazio-bajak saritzen aurrez ezagutzen den ehuneko batetik abiatuta, puntuazio-banaketa handiagoa lehen lizitazio-bajen unitateei ondorengoei baino, anormaltasunaren edo proportziorik ezaren, lehia-printzipioen eta eskaintza ekonomiko onuragarrienaren presuntzio okerra. Gaitasuna eta kaudimena: pleguek ezin dute galarazi kontrataziorako Europako dokumentu bateratua aurkeztea. Prezioa merkatura egokitzea: ez da egiaztatu prezioak lehia nahikoa edo kontratua behar bezala gauzatzea ahalbidetzen ez duenik; Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginak, 9/2017 Legeak ez bezala, ez du eskatzen hasierako aurrekontuaren kalkuluaren arrazoizkotasunaren oinarri den dokumenturik egotea espedientean. Loteen araberako banaketa; diskrezionaltasun teknikoa, ez da egiaztatu aukeratutako banaketa-irizpidea arbitrarioa izatea. Kontratuaren xedea: diskrezionaltasuna kontratuaren xedearen konfigurazioan, arrazoizkoa da prestazioak kontratu berean taldekatzea, ezin da utzi prestazioaren zati baten irismena adjudikazioaren ondorengorako, ezberdintasuna kontratu-aldaketekin, pleguetan jasotzen den informazioa ez da nahikoa kontratistak bere gain hartuko dituen betebeharren irismena ezagutzeko, gardentasunaren printzipioa. Lizitazioaren ezeztapena.