- Lemoako udal kiroldegiko muskulazio gelan sarbideak, mantentze-lanak, garbiketa lanak, zuzendutako jarduerak eta aholkuak kontrolatzeko zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuLemoako udal kiroldegiko muskulazio gelan sarbideak, mantentze-lanak, garbiketa lanak, zuzendutako jarduerak eta aholkuak kontrolatzeko zerbitzua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 42_2021
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2021/03/05
- Esleitzailea: Lemoako Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Esleipena sostengatzen duen txosten teknikoa, mahaikide batek egina: toki-erakundeetan egin daiteke; txostena egiten duen pertsonak, mahaikide gisa, kualifikazio teknikoa izan dezake; ez da egiaztatzen aztertutako gaiari buruzko iritzirik eman ezin duenik; errekurtsogileak ez ditu eztabaidatzen puntuazioak eta txostenaren arrazoiak; inpartzialtasuna uste da, eta ez dago kontrako frogarik. Txosten teknikoan hasieran emandako puntuazioa aldatzea; ebaluazio banandua urratzea, eskaintzen ordena aldatzen ez duena, ez dago errekurtsogilearen defentsa-gabeziarik. Ebazpenaren ondorioak: deuseztasunaren teoria neurriz aplikatzea.


