Euskadi.eus
  • UPV/EHUko campusetako, zentroetako eta bulegoetako segurtasun eta zaintza zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

UPV/EHUko campusetako, zentroetako eta bulegoetako segurtasun eta zaintza zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 47_2022
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2022/03/08
  • Esleitzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Errekurtso-bidean dagoen espedienterako sarbidea: ez da onargarria errekurtsogileak berak bere proposamenean konfidentzialtzat jo duen lehiakide baten eskaintzari buruzko dokumentazioa eskuratzea eskatzea. Mahaiaren arrazoiek eta aktek aukera ematen dute jada errekurtso oinarritu bat jartzeko. Eskaintza ekonomiko sinbolikoa: baldintza-agiriek ez dute debekatzen, eta ebaluazioa aurreikusitako formulara egokitzen da, ezin da balorazio-alderdirik sartu irizpide automatiko batean; lege-iruzurrik ez egotea, lizitatzaileak ezin dira zigortu eskaintzaren puntuazioa optimizatzeagatik, baldintza-agiriek berek eragindako jokabideagatik, ez dago ordenamendu juridikoaren aurkako emaitzarik, eskaintzaren sendotasunaren aldeko argudioak, ez da enpresa-praktika desegokia, ez dago merkataritza-prezio arruntik. Eskaintza anormalak: eskaintza osoaren gainean ikusi behar da anormaltasuna, ez dago banakako prezio unitario edo partzial anormalik, proposamenak ez du anormaltasun-susmorik eta ezin da dagokion prozedura hasi. Gardentasun-printzipioa: ez da egiaztatzen baldintza-agirietan anbiguotasunik edo kontraesanik dagoenik; balorazio-formula pleguetan ageri zen, eta haren funtzionamenduaren simulazioa jasotzen zuen.