Euskadi.eus
  • Babes Erradiologikoko Unitate Teknikoaren Zerbitzua - Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Babes Erradiologikoko Unitate Teknikoaren Zerbitzua - Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 5_2021
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2021/01/13
  • Esleitzailea: Osakidetza

Laburpena

Esleipena. Legitimazio aktiboa: lizitatzaileak du, eta eskaintzen beste balorazio bat eskatzen du, esleipendun izateko aukera eman diezaiokeena. Espedienterako sarbidea; doktrina orokorra, lizitatzaile batek lehiakide baten dokumentaziorako sarbidea eskatzea fede onaren aurkakoa da, baldin eta berak dokumentazio bera konfidentzialtzat jo badu, errekurtsoaren xedearekin zerikusirik ez duen dokumentaziorako sarbidea eskatu badu, aurkaratutako egintza behar bezala arrazoituta badago eta errekurtso arrazoitu bat jartzeko aukera eman badu. Kontratazio-mahaia, organo horren izaera eta esleipen-prozeduran esku hartzearen helburua; garrantzitsua da mahaiko idazkariak esleitzea kontratua, sinadura eskuordetzan emanda; egintza deuseztagarria, baliozkotu daitekeena; adituen batzordea; ezin da esku hartu. Esleipenaren arrazoiak: interesdunak arrazoitzea onartu du eta errekurtso arrazoitu bat jarri ahal izan du; sinatu gabeko eskaintzak ebaluatzeko txosten teknikoa, Mahaiak (proposamenak baloratzeko organo eskuduna) eta kontratazio-organoak bere gain hartua. Diskrezionalitatea eta motibazioa esleipenean; ezin da "zeharkako errekurtsorik"; balio-judizioaren mendeko irizpideak ez dira nahitaez proportzionaltasun-arau baten edo beste baremo matematiko baten bidez aplikatu behar, eta botere esleitzaileak kasu bakoitzaren inguruabarrak baloratzeko metodoa har dezake, balio-judizioaren mendeko esleipen-irizpideak aplikatzean tratu-berdintasunaren printzipioa, alegia. Ebazpenaren ondorioak: deuseztasuna neurriz aplikatzea.