Euskadi.eus
  • Osakidetzarako plataforma logistiko korporatibo bat diseinatu, eraiki eta kudeatzea - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Osakidetzarako plataforma logistiko korporatibo bat diseinatu, eraiki eta kudeatzea

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 61_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/03/27
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Legitimazio aktiboa: sindikatu batek du, zerbitzuak kanpora ateratzea mugatzen duten bitarteko nahikorik ezaren eta negoziazio kolektiborako akordioen urraketaren justifikaziorik eza aurkaratzeko, baina ez du errekurtsoa jartzeko, aukeratutako prozedura eta kontratu-prestazioen arteko osagarritasun-harremana justifikatuta ez daudelako. Zerbitzuen kontratazioaren justifikazioa; justifikazioak izan behar duen irismena, formalki zuzena den justifikazioa; zerbitzuak kanpora ateratzea mugatzen duten negoziazio kolektiboko akordioak, botere adjudikatzaileak bere zerbitzuak antolatzeko duen diskrezionalitate teknikoaren "funts arautua", Osakidetzari eragiten dioten akordioen irismena, zerbitzu berriak kanpora ateratzeko debeku orokorraren salbuespenak. Kanpora ateratzea ahalbidetzen duten salbuespenezko inguruabarrak: kanpoko giza baliabideetara jotzea ez da kontratu-objektu bakarra, iraupen luzeko eta prestazio anitzeko kontratu konplexua, elkarrizketa lehiakorra, prestazioen oreka delikatua, prestazioa gauzatzen duten langileak Osakidetzakoak izatea disfuntzionala izango litzateke, aukeratutako sistema justifikatuta dago eta ez da egiaztatzen hautaketa iruzurrezkoa denik eta negoziazio kolektiboko akordioak saihesteko asmoa duenik, ez dago Osakidetzako langileen sustapenerako edo egonkortasunerako kalterik. Ebazpenaren ondorioak: ezin da onartu KEAOk errekurtsogileak proposatutako zenbait alderdi ikertzeko eskaera; errekurtso berezia kontraesaneko prozedura da.