- Osakidetzako zerbitzu-erakundeei kateterrak, orratzak eta xiringak hornitzeko kontratua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuOsakidetzako zerbitzu-erakundeei kateterrak, orratzak eta xiringak hornitzeko kontratua.
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 66_2022
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2022/04/08
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Preskripzio teknikoa: ez da egiaztatzen eskaintzak salatutako agindua betetzen ez duenik, ez dago aurrez aurreko aurkakotasunik pleguen eta eskainitakoaren artean, ondasuna deskribatzen duen hitza testuinguru profesionalean eta preskripzioaren helburuan aztertu behar da, eta ez ohiko esanahian, baztertzeko arrazoiak gardena eta proportzionatua izan behar du. Diskrezionalitate teknikoa eta esleipenaren arrazoiak: doktrina orokorra, ez da egiaztatzen diskrezionalitatearen mugak urratu direnik.


