Euskadi.eus
  • GETXO-AQUARIUM UDAL AKUARIOAREN MANTENTZE-LAN, KONTSERBAZIO ETA JENDEARENTZAKO ARRETA ZERBITZUA - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

GETXO-AQUARIUM UDAL AKUARIOAREN MANTENTZE-LAN, KONTSERBAZIO ETA JENDEARENTZAKO ARRETA ZERBITZUA

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 6_2016
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2016/01/21
  • Esleitzailea: Getxoko Udala

Laburpena

ESLEITZEA. Gardentasun printzipioa. Irismena. Lizitatzaileeek eraikuntza bisitatu dute, ez da inon adierazten eskaintza aurkezteko nahikoa izan ez denik; gainera, publikoarentzat irisgarri ziren edozein momentutik bisita zitekeen. Puntuazio baxua ez da informazio gabeziaren ondorio, eskaintzaren zehazgabetasun faltarena baizik, izan ere, ez da egokitzat jotzen diskrezionalitate teknikoaren mugen baitan. Botere esleitzaileak Inbentarioa jartzen du. Tratu berdintasunaren printzipioa. Ez da hausten aurreko kontratu adjudikatzaileek eraikuntzen ezagutza hobea izan zezaketeelako. Ez da betebeharren/eginkizuenen egitura alderkorik ageri, aurreko kontratisten alde; gainera, botere esleitzaileak nahikoa informazio erabilgarri eskaini du. Esleitze-irizpideak: pleguetan nahikoa deskribapen;ez da beharrezkoa pleguetan azpi-irizpideen ponderazioa/haztaketa zehaztea. Motibazioa: diskrezionalitate teknikoa, motibazioa ez dauka zertan zehatza izan, nahikoa izango da eskaintzaren alderdiak adierazten baditu, merezi duen epaia/juzgua eta puntuazioa. Pleguek ez dute konpromisorik hirugarrenarekin, izatekotan auzia kontratuaren ejekuzio-aldiari egokituko zitzaion. Ebaluazioa banatuta dago balorazio-juzguetara atxikitako irizpideetatik eta formula bidezko ebaluagarrietatik. pleguetan diseinatutako prozedurek ez dute eginkizun hori betetzen, ezta errekurtsogileek hutsegitea egiten ere. Kaudimena. 2.mailan sailkatutako enpresaren kaudimen faltaren garrantzi eza, lehenengo sailkatuari buruzko elegiteak gaitzetsi direlako eta ondorioz, errekurtsogileek ezinezkoa izango dute adjudikatzaile bihurtzea. Kontratuen behin-behineko sinadurak, adjudikatzaileak ukatua, ez du oztopatu errekurtso berezia aurkeztea. Ausarkeriaz edo fede txarrez jokatu: ez da zehapena ezarri behar, errekurtsoak ez baitu oinarririk, gaitzetsia izan arren; kontratuaren gauzatzearen atzerapen arrazoia, esleipenaren aurkako jarritako errekurtsoan datza.