- Historikoetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden, ikastetxe publikoetarako, gidaria barne, bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailu bidezko eskola-garraio zerbitzua. Epea: Kontratuaren formalizaziotik 2018-2019 ikasturtea bukatu arte. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuHistorikoetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden, ikastetxe publikoetarako, gidaria barne, bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailu bidezko eskola-garraio zerbitzua. Epea: Kontratuaren formalizaziotik 2018-2019 ikasturtea bukatu arte.
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 77_2017
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2017/06/30
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) ez du eskumenik epai baten exekuzioari buruz erabakitzeko. Gauza epaitu administratiboa: ezin dira onartu helburu bera zuten aurreko pleguen kontra alega zitezkeen edo alegatu ziren baina atzera bota ziren aurkaratzeko arrazoiak. Kontratuaren prezioa: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginak ez du kontratuaren kostuei buruzko azterketa ekonomiko bat egotea eskatzen; eskatzen den bakarra prezioa merkatuaren araberakoa izatea da; errekurtsogileari dagokio egiaztatzea mandatu hori ez dela bete. Ezohiko eskaintzak edo neurriz kanpokoak: errekurtsoak ez du egiaztatzen pleguetan ezarritako formulak arau-hausteren bat duenik. Kaudimena: ezin da alegatu, kontratuari bitartekoak atxikitzeko konpromisoaren kontra, zaila dela errekurtsogilearentzat hori betetzea. Presako prozedura: justifikatutzat jotzen da, eta izapidea koherentea da harekin.


