Euskadi.eus
  • Udal eraikinetako segurtasun, alarma, baldintza eta suteen aurkako instalazioak mantentzeko zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Udal eraikinetako segurtasun, alarma, baldintza eta suteen aurkako instalazioak mantentzeko zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 86_2016
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2016/07/11
  • Esleitzailea: Donostia-San Sebastiango Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Kanporatzea. Legitimazio aktiboa: lote batera aurkeztu ez denak ez du legitimazioa lote horren esleipena aurkaratzeko. Kanporatzea. Legitimazio aktiboa: lote batera aurkeztu ez denak ez du legitimazioa lote horren esleipena aurkaratzeko. Motibazioa: ziurtatuta dago errekurrenteak egintzaren motibazioa ezagutzen duela espedientea ikusi baitzuen, beraz ez dago babesgabetasunik. Pleguak: pleguaren klausula ilunen interpretazioak ezin du lizitatzailea kaltetu, ezta bera kanporatu ere. Pleguko behar bat eskaintzan ez aipatzeak ez du esan nahi ez dela beteko. Kanporaketaren zioak argia eta gardena behar du izan. Preskripzio teknikoen plegua ez da lekurik aproposena kaudimen baldintzak aipatzeko. Ebazpenaren ondorioak: Lizitazioaren ezereztatzea, ezin da atzeraka egin irizpide diskrezionalak eta matematikoak ezin direlako banaka baloratu.