Euskadi.eus
  • Mendekotasun-arriskuan dauden pertsonentzako esku-hartze psikosozial eta edukatiboko zerbitzua Basaurin - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Mendekotasun-arriskuan dauden pertsonentzako esku-hartze psikosozial eta edukatiboko zerbitzua Basaurin

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 93_2026
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2026/05/28
  • Esleitzailea: Basauriko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontua nahikoa ez izatea: doktrina orokorra; errekurtsogileak ez du egiaztatu aurrekontua nahikoa ez denik, alegatutako eta kuantifikatutako desbideratzea gutxienekoa da, beste desbideratze batzuk alegatu egiten dira eta ez dira kuantifikatzen, desbideratzeak xurga ditzakeen partida orokorra, kontraturako eskaintzak egoteak prezioa merkatura egokitzen dela adierazten du, ez dago botere adjudikatzailearen hautemate-akats larririk. Adjudikazio-irizpideak: SPKLren IV. eranskineko kontratu batean prezioa baloratzeko formula; SPKLk ez die betekizun berezirik ezartzen prezioa baloratzeko formulei; edozein irizpideri aplikatu beharreko arauak eta SPKLren printzipio orokorrak bete behar dira; ez da legezko arau-hausterik egiaztatzen; ez dago etengabeko proportzionaltasun-betebeharrik; eskaintza ekonomiko onuragarrienaren printzipioa koherentea da deskontu esanguratsuak sustatzearekin; formulak beste eduki batzuk barne hartzen ditu, errekurtsogileak aldarrikatzen duen kalitatearen eta prezioaren arteko oreka bermatzen laguntzen dutenak (atalase baztertzailea balio-judizioari lotutako adjudikazio-irizpideetan, eta «asetasun-atalasea» formulan)