- 12/1981 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa (Dekretu horren bidez, barneko azoken, merkataritzako egiturak eraberritzearen eta merkatu-diziplinaren arloetan Estatuak betetzen zituen zerbitzuak EAEri eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartut - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu12/1981 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa (Dekretu horren bidez, barneko azoken, merkataritzako egiturak eraberritzearen eta merkatu-diziplinaren arloetan Estatuak betetzen zituen zerbitzuak EAEri eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea erabaki zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1980
- Gaia: Merkataritza eta turismo
- Jardun-eremua: Merkataritza eta Turismoa
1. EAEn egiten diren barneko azokei dagokienez Estatuko Administrazioak betetzen zituen eginkizunak EAEri eskualdatzea, beti ere Estatutuaren 12.6 artikuluak nazioarteko azokei buruz aipatzen dituen mugak kontuan hartuta.
2. Orobat, EAEri eskualdatzea merkataritzako egiturak eraberritzeko Estatuko Administrazioak EAEn betetzen zituen eginkizunak (une horretan indarrean zegoen araudiak ezarritako eginkizunak, eta, bereziki, honako arau hauek esleitzen zizkiotenak: azaroaren 30eko 13/1973 Lege-Dekretuak, abenduaren 7ko 3067/1973 Dekretuak, urtarrilaren 9ko 3/1976 Dekretuak, uztailaren 26ko 1887/1978 Dekretuak eta otsailaren 20ko 418/1979 Dekretuak eta Merkataritza Ministerioren 1978ko abenduaren 5eko Aginduak).
3. Orobat, merkatu-diziplinaren arloko arau-hauste administratiboei dagokienez Ekonomia eta Merkataritzako Ministerioak betetzen zituen eginkizunak eskualdatzea, EAEn egiten diren era horretako arau-hauste administratiboei dagokienez.
4. Halaber, EAEri eskualdatzea ondoren aipatzen diren arau hauek Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko gobernadore zibilei esleitzen zizkieten eginkizunak: abenduaren 20ko 3477/1974 Dekretuaren 8. bis artikulua (abuztuaren 27ko 2226/1977 Errege Dekretuak berridatzi moduan) eta abuztuaren 3ko 1947/1979 Errege Dekretua (toki-administrazioen eskumeneko zerbitzu publikoen tarifak onesteari buruzkoa).
5. Merkataritzako egiturak eraberritzeko Estatuak sustatzen dituen erabateko ekintzarako programak, EAEri eragiten dioten guztian, Eusko Jaurlaritzarekin ados jarrita planifikatuko dira, eta Jaurlaritzak berak aplikatuko ditu.
Araudia
- Autonomia-araua: 12/1981 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa (Dekretu horren bidez, barneko azoken, merkataritzako egiturak eraberritzearen eta merkatu-diziplinaren arloetan Estatuak betetzen zituen zerbitzuak EAEri eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea erabaki zen).
- Estatu-araua: 2867/1980 ERREGE DEKRETUA, irailaren 26koa (barneko azoken, merkataritzako egiturak eraberritzearen eta merkatu-diziplinaren arloetan Estatuak betetzen zituen zerbitzuak EAEri eskualdatzeari buruzkoa).
Lotutako transferentziak
- 14/1982 DEKRETUA, otsailaren 1ekoa, barne-merkataritzaren, merkataritzako agenteen elkargo ofizialen eta azoka-lehiaketen arloko zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa
- 1981/1978 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 15ekoa (nekazaritzaren, industriaren, merkataritzaren eta hirigintzaren arloetan Estatuko Administrazioak zituen eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiari eskualdatzeari buruzkoa).
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10. artikulua, 27. eta 28. azpiatalak.
- Konstituzioa: ---
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- EBAZPENA, 2014ko uztailaren 15ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat. Akordio hori
- Normativa Departamento de Turismo, Comercio y Consumo
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 37/1981 Ley del Parlamento Vasco 3/1981 sobre Centros de contratación de cargas en transporte terrestre de mercancias
- STC 71/1982 Ley 10/1981 del Parlamento Vasco que aprueba el Estatuto del Consumidor
- STC 125/1984 Conflicto de competencia frente al Gobierno por estimar que el RD de 27 de julio de 1983 por el que se establece para los hoteles como elemento de promoción la distinción especial "Recomendado por su calidad"
- STC 88/1986 Regulación administrativa de estructuras comerciales y ventas especiales
- STC 13/1988 Ferias comerciales internacionales
- STC 252/1988 Inspección previa de las empresas radicadas en Cataluña a efectos de obtener autorización para el comercio de carnes frescas entre los paises de la CEE e importación de terceros paises
- STC 87/1989 Reglamento Notarial
- STC 100/1991 Recurso contra los arts. 7.4 y 13.6 de la Ley 3/1985 de Metrología
- STC 148/1992 Venta con rebajas
- STC 80/1993 Expedición documentos y certificados referentes al sector de actividades comerciales
- STC 84/1993 Organización ferias comerciales
- STC 228/1993 Ordenación del comercio interior en Galicia
- STC 264/1993 Ordenación de la actividad comercial en Aragón
- STC 225/1993 Ordenación del comercio y superficies comerciales
- KAE barne-merkataritza
- STC 284/1993 Comercio Interior
- KAE 208/1999 Lehiaren babesa
- STC 124/2003 Ordenación del comercio minorista
- Resumen STC 77/2004 Subvenciones en el sector del comercio
- STC 77/2004 Subvenciones en el sector del comercio
- Resumen STC 157/2004 Ley Foral 17/2001 reguladora del comercio en Navarra
- STC 157/2004 Arts. 23.3, párrafo tercero; 24.1; 40.2 c); 46.1; 50.2; 72.1; y la disposición final segunda de la Ley Foral 17/2001 reguladora del comercio en Navarra
- STC 254/2004 Calendario y horarios comerciales
- STS Apertura en festivos de los centros comerciales