Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

14/1982 DEKRETUA, otsailaren 1ekoa (Dekretu horren bidez, barne-merkataritzaren, merkataritzako agenteen elkargo ofizialen eta azoka-lehiaketen arloan Estatuak zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1981
  • Gaia: Justizia
  • Jardun-eremua: Merkataritza eta Turismoa
Xedea:

- Uztailaren 31ko 1632/1980 Errege Dekretuak ogi arruntaren gehienezko pisuak, formatuak eta prezioak finkatzeko gobernadore zibilei eta Prezioen Probintzia Batzordeei emandako eginkizunak eskualdatzea.

- EAEn kokatuta dauden merkataritzako agenteen elkargo ofizialei buruz Ekonomiako eta Merkataritzako Ministerioak zituen eskumenak eskualdatzea.

- Dagoeneko desagerturik den «Dirección General de Comercio Alimentario» delakoak 1975eko uztailaren 7an emandako ebazpenaren (harakin txikizkariek aplikatu ditzaketen merkataritzako gehienezko marjinei buruzkoa) 6. eta 9. puntuetan zehaztutako ahalmenak eskualdatzea (gaur egun, «Dirección General de Competencia y Consumo del Ministerio de Economía y Comercio» delakoari dagozkionak).

Eskumenen konfigurazioa