Euskadi.eus
  • 213/1982 DEKRETUA, abenduaren 6koa (Dekretu horren bidez, Gizarte Segurantzan sartu gabeko mutualitateen arloan Estatuak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako er - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

213/1982 DEKRETUA, abenduaren 6koa (Dekretu horren bidez, Gizarte Segurantzan sartu gabeko mutualitateen arloan Estatuak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen)

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1982
  • Gaia: Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jardun-eremua: Osasuna; Lan, Enplegu eta Gizarte Segurantza
Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administrazioak betetzen zituen eginkizunak beteko ditu, Gizarte Segurantzan sartu gabe dauden eta baltzu-egoitza EAEn duten mutualitateei dagokienez.

Era berean, federazioei, elkarteei edo erakunde horien taldeei buruz Estatuko Administrazioari dagozkion eskumenak erabiliko ditu Euskal Autonomia Erkidegoak, betiere, aurreko paragrafoan ezarritako baldintza betetzen badute.

Horretarako, Gizarte Segurantzan sartu gabeko mutualitatetzat joko dira gaur egun 1941eko abenduaren 6ko Legearen menpean dauden elkarteak, betiere, mutualitate izen horrekin edo beste batekin, eta irabazteko asmorik gabe, gizarte-aurreikuspeneko edo ongintzako jardueraren bat egiten badute, eta, gainera, bestelako erakundeek edo babesleek edota bazkideek zuzenean egindako ekarpenen bidez, gertatu ahal diren ustekabeko edota aurreikusteko moduko egoeretatik eta gertaeretatik bazkideak eta ondasunak babesteko helburua badute.