Euskadi.eus
  • 24/1984 DEKRETUA, urtarrilaren 16koa (Dekretu horren bidez, Gizarte Segurantzan sartu gabeko mutualitateen arloan Estatuak dituen eginkizunak, zereginak eta zerbitzuak Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutak - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

24/1984 DEKRETUA, urtarrilaren 16koa (Dekretu horren bidez, Gizarte Segurantzan sartu gabeko mutualitateen arloan Estatuak dituen eginkizunak, zereginak eta zerbitzuak Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia eranskinean argitaratzea onetsi zen)

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1983
  • Gaia: Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jardun-eremua: Osasuna; Lan, Enplegu eta Gizarte Segurantza
Xedea:

Estatuko Administrazioak federazioei, elkarteei edo erakunde horien taldeei buruz dituen eskumenak EAEri eskualdatzea.

Horretarako, Gizarte Segurantzan sartu gabeko mutualitatetzat joko dira gaur egun 1941eko abenduaren 6ko Legearen menpean dauden elkarteak, betiere, mutualitate izen horrekin edo beste batekin, gizarte- edo ongintza-aurreikuspeneko jardueraren bat egiten badute, irabazteko asmorik gabe, eta, bestelako erakundeek edo babesleek edota bazkideek zuzenean egindako ekarpenen bidez, gertatu ahal diren ustekabekoetatik edota aurreikusteko moduko egoeretatik eta gertaeretatik bazkideak eta ondasunak babesteko jardueraren bat egiten badute.