- 186/1985 DEKRETUA, ekainaren 11koa (Dekretu horren bidez, nekazaritza-arloan aurretik eskualdatu ziren hainbat zerbitzuren laguntza-unitateak eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia argitaratzea - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu186/1985 DEKRETUA, ekainaren 11koa (Dekretu horren bidez, nekazaritza-arloan aurretik eskualdatu ziren hainbat zerbitzuren laguntza-unitateak eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1985
- Gaia: Nekazaritza eta Arrantza; Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
Aurretik eskualdatutako zerbitzu batzuen laguntza-unitateak EAEri eskualdatzea, hain zuzen, honako zerbitzu hauenak: landare-ekoizpena bultzatzeko zerbitzuak, animalien ekoizpena eta osasuna bultzatzekoak, nekazaritza produktuak merkaturatzen laguntzeko eta nekazaritzako industriak bultzatzekoak; izan ere, laguntza-unitate horiek aurretik eskualdatutako zerbitzu horien zeharkako kostu periferikoak baitira. Era berean, Gernikako baso-idortegia[1] eta Karrantzako baso-zaintzako etxea eskualdatuko zaizkio.
[1] Antza denez, Gernikako horretan ez dute egurra sikatzen edo lehortzen; hor pinaburuekin lan egiten dute soilik, horiek berotuz eta lehortuz hazia eskuratzen dute pinu-landare berriak lortzeko.
ICONA delakoak sortu zuen bere garaian eta seguruenik ez zion euskal-izenik jarriko.
Santi Txintxurretak Itzulen emandako erantzuna
Nabarnizen, Gernikatik kilometro batzuetara, 'gastaña muntoidxe' eta 'egur muntoidxe' terminoak batu nituen (Ikus muntoi sarrera; http://tinyurl.com/8852t).
Halako 'muntoi'ak mendian edo basoan egiten ziren, kasu batean, gaztainak idortzeko, eta bestean, txondorrerako egurra idortzeko.
Santik azaldu duena beste gauza bat da, jakina, baina alde horretako berbaren bat bilatu nahi izanez gero, 'muntegi' (edo 'mintegi') hurbil daiteke kontzeptu horretara, nahiz eta ICONAk bertan jarri zuena, beharbada, ez den oso bat etorriko lehengo mintegi horiekin.
Nekazaritza Hiztegiak ‘idortegi’ ematen du ‘secadero’ren ordaintzat.
Alberto Martinez de La Cuadra
Araudia
- Autonomia-araua: 186/1985 DEKRETUA, ekainaren 11koa (Dekretu horren bidez, nekazaritza-arloan aurretik eskualdatu ziren hainbat zerbitzuren laguntza-unitateak eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 789/1985 ERREGE DEKRETUA, apirilaren 19koa (nekazaritza-arloan aurretik eskualdatu ziren hainbat zerbitzuren laguntza-unitateen arloan Estatuak zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
- Arabako LH: Martxoaren 5eko 34/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeek Arabako Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
- Gipuzkoako LH: Martxoaren 5eko 42/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
- Bizkaiko LH: Martxoaren 5eko 53/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.8, 10.9 eta 10.30 artikuluak
- Konstituzioa: ---
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 71/1982 Protección de la salud y de los consumidores
- STC 32/1983 Registro sanitario de alimentos. Sanidad interior
- STC 42/1983 Registro sanitario de alimentos. Sanidad interior
- STC 80/1985 Sanidad vegetal
- STC 87/1985 Sanidad interior. Registro sanitario de alimentos
- STC 144/1985 Agricultura de montaña
- STC 201/1988 Subvenciones
- STC 252/1988 Comercio carnes frescas entre países CEE e importación de terceros países
- STC 14/1989 Agricultura y ganadería. Directrices generales del Estado
- STC 145/1989 Ganadería
- STC 192/1990 Agricultura y ganadería: abejas. Sanidad interior
- STC 125/1991 Ley del Parlamento de Cataluña sobre modernización de la industria familiar agraria
- STC 79/1992 Subvenciones: Estado - FEOGA
- STC 91/1992 Subvenciones del Estado. Productores de semillas
- STC 117/1992 Derecho comunitariao europeo. Ejecución. Subvenciones FEOGA
- STC 202/1992 Defensa de los consumidores y usuarios. Delimitación competencial
- STC 213/1994 Agricultura y ganadería: delimitación competencial
- STC 147/1996 Sanidad interior. Etiquetado de productos
- STC 21/1999 Montes y aprovechamientos forestales
- STC 128/1999 Subvenciones a la mejora de la eficacia de las estructuras agrarias
- STC 45/2001 Agricultura: delimitación competencial. Leche y productos lácteos
- STC 95/2001 Abandono de la producción lechera
- STC 67/1996 Ganadería: competencias. Registros administrativos oficiales. Lenguas oficiales