Euskadi.eus
  • 196/1985 DEKRETUA, ekainaren 11koa (Dekretu horren bidez, adingabekoen babesaren arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

196/1985 DEKRETUA, ekainaren 11koa (Dekretu horren bidez, adingabekoen babesaren arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1985
  • Gaia: Justizia
  • Jardun-eremua: Gizarte Gaiak; Justizia
Xedea:

Estatuko Administrazioak eta, bereziki, «Obra de Protección de Menores» izeneko erakunde autonomoak EAEko lurralde-eremuan betetzen zituzten eginkizunak EAEri eskualdatzea, 1948 uztailaren 2ko Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginak eta bere xedapen osagarriek agintzen zutenaren arabera, baina honako berezitasun hauekin: 

1. Eskualdatze honen bidez, aurrerantzean EAEko erakundeei dagokie Justizia Ministerioak eta «Consejo Superior de Protección de Menores» delakoak adingabeei laguntzeko, aholku emateko eta haien egoeraz ebazteko betetzen zituzten eginkizunak.  

2. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio ikuskizun publikoen %5eko zerga biltzea, kudeatzea eta likidatzea, bai eta horrek emandako etekinak kudeatzea ere. Kopuru hori eskualdatutako zerbitzuak finantzatzeko erabiliko da, betiere, zergapeko egitatea EAEko lurralde-eremuan agitzen bada. 

Eginkizun horiek betetzean, 1910. urteko aurrekontuen Legeak bederatzigarren oinarrian ezarritakoa, 1953. urteko uztailaren 23ko Dekretuak ezarritakoa, eta aplikagarri diren gainerako xedapenek ezarritakoa bete beharko da. 

3. Nolanahi ere den, EAEk indarrean dagoen legeria zibila eta zigor- eta espetxe-arloko legeria bete beharko du, bere kargura dituen adingabekoak babesteko eginkizunei dagokien guztian.

Eskumenen konfigurazioa