Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2015eko martxoaren 12koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko martxoaren 12koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1334
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/03/12
  • Argitaratze-data: 2015/03/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herrizaingo sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Aginduaren bidez, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda onartu zen. Agindu hori behin baino gehiagotan aldatu izan da; izan ere, lanpostuak egokitu behar izan dira egun hartatik hona sailaren barruan izan diren hainbat antolaeraren ondorioz egitura aldatu behar izan denean.

Segurtasun sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduak, Ertzaintzaren egitura onartu zuenak (EHAA, 233. zk., abenduaren 9koa), berekin ekarri zuen onartzea Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Agindua, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzeari buruzkoa (EHAA, 234. zk., abenduaren 10ekoa). Ondoren, azken agindu hori Segurtasuneko sailburuaren 2014ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez aldatu zen (EHAA, 79. zk., 2014ko apirilaren 29koa). Horrek guztiak aurrerapauso handia ekarri zuen, Ortzimuga 2016 deritzon plan estrategikoaren gidalerroak betetze aldera.

Agindu honen xedea da antolaketa eraldatzeko prozesu hori bukatzea eta honako helburu hauek betetzea:

Lehenik eta behin, lanpostu-zerrendaren definizioa beteko da; izan ere, lanpostu-zerrendan agertzen dira hurrenkeran jarrita Ertzaintzako lanpostu guztiak. Horrenbestez, ekintza-unitateak beren zereginak egiteko benetan behar den kopuruaz hornituko dira.

Bigarrenik, gutxieneko iraute denborak egokitu eta 8 urtean bateratuko dira, bertan jarduteak prestakuntza eta gaikuntzako ezaugarri bereziak eskatzen dituenez, iraute denbora nahitaezkoa den lanpostuetan. Halaber, Babes eta Segurtasun, Esku-hartze, Brigada Mugikor eta Zaintza eta Erreskate unitateetan gehieneko iraute denbora zehatza ezarriko da, egin behar diren zereginen ezaugarri bereziek eraginda, bertan jarduteak gaitasun psikologiko eta fisiko zehatza exijitzen baitu, eta ondorioz lanpostu horietan gehienez emango den denbora mugatzea gomendagarria da.

Hirugarrenik, Ikerketa proiektua sendotzearren, Ikerketako Lurralde Zerbitzuetako zuzkiduren kopurua handitu da, ikerketak ongi gauzatu daitezen zuzenean egin beharreko ikuskapen-prozesuak modu hurbilean eta eraginkorrean egiteko.

Laugarrenik, Zarautz-Azkoitia, Tolosa-Beasain eta Bergara-Zumarragako ertzain-etxeei eragiten dien Urola-Kosta, Oria eta Deba-Urolako kudeaketa partekatuaren proiektuak, hurrenez hurren, finkatze aldera, lanpostu-zerrenda honetan gauzatu dira unitateetan elkarrekin jarduteko beharrezkoak diren aldaketak.

Bukatzeko, derrigortasun-data zuten zuzkidura batzuk amortizatu direnez edo beste zuzkidura batzuen derrigortasun-datak kendu direnez, data horien berresleipena egin da eta, kasu bakoitzari dagokion eran, lanpostu sortu berriei edo aldatu diren lanpostuei Ertzaintzaren 1. edo 2. hizkuntza-eskakizuna esleitu zaie. Halaber, bigarren jarduerako administrazio egoeran dauden langileek bete behar dituzten lanpostuen zuzkidura berriak gorde dira; hain zuzen, egoera hori aitortu zaien beste funtzionario batzuen egoera konpontze aldera.

Horrenbestez, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Ertzaintzaren Kontseiluak emandako txostena jasota, eta Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 Legearen 103. artikuluan aurreikusitako mahaian negoziatu ondoren, hauxe

  1. Herrizaingo sailburuaren Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda onartzeari buruzko 1997ko abenduaren 31ko Aginduaren laugarren xedapen gehigarria (EHAA, 250. zk., abenduaren 31koa).

  2. Aurreko Agindu horren bosgarren xedapen gehigarria, Herrizaingo sailburuaren Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzeari buruzko 2002ko maiatzaren 29ko Aginduaren 3. artikuluaren bidez aldatu zena (EHAA, 102. zk., maiatzaren 31koa).

  3. Herrizaingo sailburuaren Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzeari buruzko 2004ko maiatzaren 5eko Aginduaren xedapen gehigarria (EHAA, 104. zk., ekainaren 3koa).

  4. Segurtasun sailburuordearen 2004ko urtarrilaren 29ko Ebazpena, gehieneko iraute denbora aplikatzeagatik lanpostua utzarazteko prozedura arautzen duena (EHAA, 33. zk., otsailaren 18koa).

  5. Segurtasun sailburuordearen 2004ko urtarrilaren 29ko Ebazpena, Babes eta Esku-hartze Unitatean gehieneko iraute denbora duten lanpostuetan, behin betiko atxikipenaz, dauden Ertzaintzako funtzionarioek gainditu beharreko proba fisikoak zehazten dituena (EHAA, 33. zk., otsailaren 18koa).

Halaber, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo, interesdunaren bizilekuaren arabera, hari dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Horretarako epea bi hilabetekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 12.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)