Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2019ko ekainaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokalak izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko ekainaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokalak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3779
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/07/19
  • Argitaratze-data: 2019/08/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak xedatzen du Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortzea, aholku-organo gisa, bi helburu betetzeko: Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzea eta, zeregin horretan, Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari aholku ematea.

Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuak onartzen dituen urriaren 4ko 140/2016 Dekretuaren bidez, organo horretako estatutuak onartu ziren. Estatutuen 7.e) artikuluan ezartzen denez, Zuzenbide Zibilaren arloko eskumena duen saileko titularra izango da Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko lehendakaria, eta, kargu hori betetzen duen aldetik, berak izendatuko ditu Batzordeko bokalak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko irailaren 22ko Aginduz (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 190. zk., 2017ko urriaren 4koa, asteazkena), ordudanik Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokal karguan ari diren pertsonak izendatu ziren. Agindu horren 3. artikuluan beren-beregi ohartarazten zen honakoa: Izendapen hauek indarraldi mugagabea izango dute, harik eta, kasuan kasuko erakunde edo organoek erabakita, haien ordezkoak izendatzen diren arte. Karguagatik izendatu direnek kargua uztean utziko diote bokal izateari.

Horrenbestez, dagozkion erakunde edo organoek proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta haien eginkizun eta jardun-arloak zehazten dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.j) artikuluak emandako ahalmen eta egitekoez baliatuz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.7 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta urriaren 4ko 140/2016 Dekretuak onartzen dituen Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuetan jasotako manuetan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

Arabako Prokuradoreen Elkargoak izendatuta:

Maria Mercedes Marco Saenz De Ormijana, Julian Sanchez Alamilloren ordez.

Euskal Herriko Notario Elkargoak izendatuta:

Diego M. Granados de Asensio Larraitz Franco Galarragaren ordez.

Erregistratzaileen Elkargoko Euskal Autonomia Erkidegoko Dekanotzak izendatuta:

Maria Begoa Ruiz Alutiz, Enrique Maside Paramoren ordez.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 19a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik