- 28/2015 DEKRETUA, martxoaren 17koa, «ACABE-Gipuzkoa».Anorexiaren eta bulimiaren aurkako Elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu28/2015 DEKRETUA, martxoaren 17koa, «ACABE-Gipuzkoa».Anorexiaren eta bulimiaren aurkako Elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila; Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 59
- Hurrenkera-zk.: 1427
- Xedapen-zk.: 28
- Xedapen-data: 2015/03/17
- Argitaratze-data: 2015/03/27
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen badituzte.
Lege horren babesean, «ACABE-Gipuzkoa».Anorexiaren eta bulimiaren aurkako Elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, anorexiaren eta bulimiaren aurka egiten duen lanagatik.
«ACABE-Gipuzkoa».Anorexiaren eta bulimiaren aurkako Elkartea 1994ko uztailaren 19an eratu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatu zen, Justizia Saileko Kabinete Teknikoko Zuzendaritzaren 1994ko irailaren 13ko Ebazpenaren bidez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (erregistro-zenbakia: AS/G/04851/1994).
Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.
Eratu zenez gerotik, «ACABE-Gipuzkoa».Anorexiaren eta bulimiaren aurkako Elkarteak bere helburuak erdiesteko behar diren jarduera guztiak egiten ditu, zeintzuk diren: anorexiaren eta bulimiaren arkako borroka; eta elikatzeko portaerak nahastearen ondoriozko gaixotasunak direla-eta gazteriak (batez ere neskek) izaten dituzten kalte larriei dagokienez komunikabideak, gazteria bera, osasungintzako agintariak eta gizartea kontzientziatzea.
7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute; azken sail horrek izapidetuko du prozedura eta bertan sor daitezkeen auzi guztiak ebatziko. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari.
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Osasuneko sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesdunek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko martxoaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko martxoaren 17an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
ÁNGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.
Osasun sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.


