- HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «28/2014 Dekretua, martxoaren 17koa, Asociación contra la Anorexia y la Bulimia «ACABE-Gipuzkoa» - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «28/2014 Dekretua, martxoaren 17koa, Asociación contra la Anorexia y la Bulimia «ACABE-Gipuzkoa»
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila; Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 65
- Hurrenkera-zk.: 1606
- Xedapen-zk.: 28
- Xedapen-data: 2015/03/17
- Argitaratze-data: 2015/04/09
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira martxoaren 17ko 28/2015 Dekretuaren testuan (2015ko martxoaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria,59. zk.). Dekretu horren bidez, onura publikokoa aitortzen Asociación contra la Anorexia y la Bulimia «ACABE-Gipuzkoa». Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2015/1427 (2/1) orrialdean, bosgarren paragrafoan,
Honela dio:
Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu..
Baina honela esan behar du:
Bere funtzioak, batez ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoan burutzen ditu..


