Euskadi.eus
  • 204/1998 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere Lurralde Historikoetako herrilanetarako aurrekontutik diru-atal bat gordetzeko arau erregulatzaileak ezartzen dituena. Diru-atal hori Euskal Kultur Ondarea babestean, aberastean, zaintzean, zabaltzean eta sustatzean erabiliko da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

204/1998 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere Lurralde Historikoetako herrilanetarako aurrekontutik diru-atal bat gordetzeko arau erregulatzaileak ezartzen dituena. Diru-atal hori Euskal Kultur Ondarea babestean, aberastean, zaintzean, zabaltzean eta sustatzean erabiliko da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 3755
  • Xedapen-zk.: 204
  • Xedapen-data: 1998/07/28
  • Argitaratze-data: 1998/08/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonoma; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

gr/m.2koa.

Azalaren inpresioa: Lau koloretako bakoitzeko 4/0 tintez egindakoa. Testuak beltzez. Ezkutuak kolorez. Atzealdea urdin argia Pantone 337C koloreari dagokion.

Euskal Kultur Ondarearen 7/1990 Legeak honakoa ezartzen du bere 106. atalean: Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere Lurralde Historikoetako administrazio publikoek beren eskumeneko herrilanetarako aurrekontuetako ehuneko bata, gutxienez, gorde beharko dute gure Kultur Ondarea zaindu, arte sorkuntza sustatu, balioa eman eta zabaltzeko.

Legezko betebehar hori, batetik, hein handi batean zaharberritu beharra dagoen eta bestetik, zaindu, erosi, sustatu eta zabaldu behar den Kultur Ondarearen finantzaketa baino zerbait gehiago da. Hau da, herrilanen eraginez mugitzen diren lurren eta berritzen diren eraikinen ondorioz agertu daitezkeen edo egon daitezkeen Euskal Kultur Ondarearen Legeak ematen duen babesa merezi duten aztarna historiko, artistiko, arkeologiko, etnologiko, urbanistiko, zientifiko, tekniko eta sozialak zaintzea nahi da aipatutako finantzaketaz gain. Baina esandakoaz gain eta guztiaren aurretik dago herrilanen inguruan aritzen direnen sentsibilizazioa areagotzea, bai kontratazioak egiten dituzten erakunde publikoena eta bai lanak egiten dituzten enpresena ere, giza eta material baliabideak barne.

Horregatik guztiagatik, aipatutako legezko aurreikuspen hori garatzeko egiten da Dekretu hau. Bertan, behartuta dauden erakundeak praktikan zehaztu eta hasieran esandako diru-atala nola gorde behar den adieraziko da. Diru-atalari dagokionez, ematen diren ezaugarriak zehaztuko dira (zuzeneko edo zeharreko kudeaketa, kredituak...), obra lanak egingo dituzten erakunde edo titularrek diru-atala zuzenean inbertitu nahi duten edo, bestela, bere Herri-administrazioan Kultur Ondarean eskumena duen erakundeak gaiarekiko duen ezagutzaz baliatuz baliabideen aprobetxamendu hobea lortzeko hari eman nahiago dioten errespetatuz.

Eskumenen aldetik, ondorengoak betetzeaz gain: Gernikako Autonomi Estatutuaren 10. atala (13, 17, 19 eta 20 idazatiak), Autonomia-Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko jardute-Erakundeen Arteko Harremanei buruzko 1983ko azaroaren 23ko Legearen 7. atala (a idazatiaren 12.a eta b idazatiaren 5a.), oraingo xedapen honen oinarria aipatutako Euskal Kultur Ondarearen 7/1990 Legearen 106. atala da. Azken honek, besteak beste, adierazten du arautze honen ondoriozko aurrekontuko diru-atala gordetzetik eratorritako fondoak ezartzea kasuan kasuko Administrazio bakoitzak egin beharko duela.

Ondorioz, Kultura sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko uztailaren 28ko batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honakoa

  1. atala. Aurrekontuaren diru-atala gordetzea herrilanetan.

    Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere Lurralde Historikoetako administrazioek, erabat edo zati batean beraiek ordainduko dituzten berrogeita hamar milioitik gorako herrilanen aurrekontuetan, Euskal Kultur Ondarearen 7/1990 Legean babestutako ondasunei bere onean eusten, arte sorkuntza sustatzen, balioa ematen eta horien zabalkundea egiten erabiltzeko, aurrekontu horien ehuneko batenaren balioko diru-atala, gutxienez, gordeko dute.

  2. atala. Behartuta dauden herri-administrazioak.

    Aurreko atalean aurreikusitako eraginetarako ondorengoak izango dira aurrekontuetan diru-atalak gordetzera behartutako herri-administrazioak:

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren menpeko Erakunde-administrazioa.

    • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Lurralde Historikoetako foru-administrazioak.

    • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Lurralde Historikoetako foru-administrazioen menpeko Erakunde-administrazioa.

  3. atala. Aurrekontuaren diru-atala gordetzera salbuetsiak.

  1. atalean aurreikusitakoaren kaltetan gabe, Euskal Kultur Ondarean inbertitzeko aurrenkontuko diru-atala gordetzeko betebeharrik ez dute izango ondorengo herrilanek:

    • Aurrenkontu orokorra (BEZ barne) berrogeita hamar milioi baino altuagoa ez dutenek, betebeharra zatitzeen bidez saihestu ezin izango delarik.

    • Euskal Kultur Ondarearen alorreko legedia betez, kalifikatutako edo inbentarioan sartutako edo horretarako hasitako espedientedunen ondasunen gainean egiten direnek.

    • Dekretu honen helburu den diru-atala gordetzetik eratorritako fondo ekonomikoen kontura egiten direnak eta, orokorrean, Euskal Kultur Ondarearen Legearen helburuak betetzeko egiten direnak.

      1. atala. Diru-atala nola gorde eta betebeharrari aurre egitea.

      1. Dekretu honetan aurreikusitako diru-atala gordetzera behartutako herri entitate edo erakundeek, Dekretu honetan araututako ehuneko batari dagokion zenbatekoa gordetzearen menpeko diren obra guztien aurrekontuetan egingo dute.

      2. Era berean, Dekretu honetan aurreikusitako diru-atala gordetzera behartutako herri entitate edo erakundeek ondorengo aukera hauetakoren bat egin beharko dute:

    • Aurrekontutik gordetako diru-atala, proiektatu den herrilanaren esparruan, Euskal Kultur Ondarea babesteko, aberasteko edo zaintzeko erabiltzea.

    • Aurrekontutik gordetako diru-atala, entitatea edo erakundearen gaineko Autonomi edo Foru-administrazioaren barruko Kultur Ondarean eskumena duen Sailari ematea.

      1. Aipatutako aukeren artean zein erabaki den burutze proiektu teknikoan zehaztuko da arrazoituz, eta aukera nola nahi ere, proiektu teknikoa onestean egingo da, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari adieraziz, azken honek jakin dezan eta aplikatzerakoan lagundu dezan. Hori guztia, Euskal Kultur Ondarearen legedian eta aplikagarri diren xedapenetan agindutako baimenen kaltetan gabe, beti ere.

      2. Proiektuak urte anitzetan burutzekoak direnean eta organo eta erakundeek dirua Kultur Ondarean eskumena duen kasuan kasuko Sailari ematea aukeratzen dutenean, zenbatekoa aipatutako proiektuaren kostu orokorraren arabera kalkulatuko da eta urte ezberdinetan banatu eta emango da.

      3. Aukera egiterakoan zehatz adieraziko ez balitz, Dekretu honetan aurreikusitakoaren arabera gordetako diru-atala Kultur alorrean eskumenak dituen Herri-administrazioko erakunde batek erabil dezan ematea aukeratu dela ulertuko da.

      1. atala. Emakida araubidezko burutzea.

        Administrazio emakida bidez herrilana partikularrek eraiki eta ustiatu beharko balute, Dekretu honen arabera behartuta dauden herri-administrazioen finantza aldeko parte hartzearekin edo gabe, ehuneko bateko, gutxienezko, diru-atala gordetzea burutze proiektuaren aurrenkontu orokorraren (BEZ barne) gainean egingo da. Gainera, eta aurreko atalean aurreikusitako aukeraren kaltetan gabe, ahal dela emakidadunak kontsesioa eman duen Kultur Ondarean eskumena duen Herri-administrazioko Sailari zenbatekoa emanez.

      2. atala. Administrazioko organoen arteko lankidetza.

      1. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Autonomia Erkidegoko Administrazioa osatzen duten erakundeei eta administrazioaren eskumeneko emakiden titularrei dagozkien aurrekontuetako diru-atalak gordetzetik eratorritako fondoak aplikatzeko urteroko aurreikuspen planak ezarri eta onetsi ahal izango ditu.

      2. Beti ere, eta lankidetza, koordinazio eta informazio elkartrukerako, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, beraren eta Eusko Jaurlaritzaren bestelako Sailen eta Lurralde Historikoetako administrazioen arteko akordioak bultzatuko ditu aurrekontuetatik diru-atalak gordetzeko betebeharra eta horien erabilera arin eta modu eraginkorrean egin ahal izateko. Lankidetza akordio horiek aldeek egoki jotzen dituzten jarraipen mekanismoak ere jasoko dituzte elkarren artean aurrera eramateko.

      1. atala. Diru-atalak gordetzea eta aplikatzea betetzea.

        Eusko Jaurlaritzaren Kultur Ondarean eskumena duen Saila Dekretu honek biltzen dituen xedapenak betetzeaz eta betearazteaz arduratuko da.

        GEHIGARRIZKO XEDAPENA

        Bakarra. 4. atalean aurreikusitako prozeduraren kaltetan gabe, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren proiektuan Dekretu honetako zehaztapenak betetzeko; eta inbertsioak burutuko dituzten organo eta erakundeek aurretik baimena eman ondoren, Kultura Saileko aurrekontuan ordainketa kreditu bat gorde ahal izango da. Kreditu horren zenbatekoa Administrazio horrentzako aurreikusitako dotazioek eta herrilanetarako gorde beharreko diru-atalek zehaztuko dute.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.