- 342/1999 DEKRETUA, 1999ko urriaren 5ekoa, Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldari eta Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu342/1999 DEKRETUA, 1999ko urriaren 5ekoa, Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldari eta Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 4428
- Xedapen-zk.: 342
- Xedapen-data: 1999/10/05
- Argitaratze-data: 1999/10/22
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
¿ Euroa sartzeari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legeak 30. artikuluan ezarritakoarekin bat, iragaite-aldian, ahaleginak egingo dira administrazioaren egintzetan azken saldotzat ageri diren diru-zenbatekoen ondoan poliki-poliki eurotako zenbateko baliokidea ager dadin, bihurketa-tasa eta biribiltzea aplikatuta; zehaztapen hori gorabehera, egintza horien kontu-unitatea ez da aldatzen.
¿ Eurotako kontrabalioa pixkanaka sartzean laguntzak eta diru-laguntzak ematearekin eta zigor-espedienteekin zerikusia duten administrazio-egintzek izango dute lehentasuna.
¿ Iragaite-aldian, harreman administratibo jakin batean, interesatuak euroa kontu-unitatetzat erabiltzeko ahalmena duenean eta erabiltzeko aukera egin duenean, orduan baino ez dira administrazio-egintzak eurotako kontu-unitatean adieraziko. Horrelakoetan, eurotako azken saldoaren ondoan, pezetatako baliokidea adierazi beharko da, bihurketa-tasaren arabera eta pezeta hurbilenera biribilduz.
¿ Dena den, administrazio-egintzen euskarri diren agirietan berariaz adierazi beharko da zein den kontu-unitatea.
¿ Iragaite-aldian eta oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak sinatzen dituen kontratuak, eta horien luzapenak, pezetatako kontu-unitatean adierazi eta betearaziko dira.
¿ Guztiarekin ere, lizitaziorako iragarkian, kontratua esleitzeko ebazpenean eta kontratua formalizatzen den agirian eurotako baliokidea zehaztuko da pezetatako zenbatekoaren ondoan, bihurketa-tasa eta biribiltze-arauak kontuan hartuz. Unitateko prezioak edo prezio banakatuak badira, ordea, sei hamarren adierazi beharko dira; zehaztapen hori gorabehera, kontratu horien kontu-unitatea ez da aldatzen.
¿ Dena dela, kontratazio-organoak beren beregi adierazi beharko du, berariazko klausula administratiboen pleguan, edo kontratuaren kontu-unitatea pezeta dela, edo lizitatzaileak euroa kontu-unitatetzat erabiltzeko aukera duela. Azken kasu horretan, kontratuak prestatzeko jarduera guztietan pezetatako kontu-unitatean eta eurotako kontu-unitatean adierazi beharko dira diru-zenbatekoak, parez pare.
¿ Behin kontratuaren diru-unitatea zehaztuta, hori betetzeak dakartzan gainerako egintza guztietan ere diru-zenbatekoak kontu-unitate berean adieraziko dira.
¿ Iragaite-aldian edo lehenago sinatu diren kontratuen indarraldia 2001eko abenduaren 31tik hara luzatzen bada, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera eurotako kontu-unitatean adierazita baileuden jokatuko da eta horren arabera beteko dira, dagokion diru-zenbatekoari bihurketa-tasa eta, beharrezkoa bada, biribiltze-arauak aplikatuz.
¿ Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari eskumena ematen zaio, Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak txostena egin ondoren, artikulu honetan xedatutakoa garatu eta ezartzeko beharrezkoak diren aginduak eman ditzan.
¿ Iragaite-aldian, sozietate publikoaren izaera duten Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren erakundeek beren kapital soziala eurotan berrizendatu ahalko dute, aldez aurretik Jaurlaritzaren baimena jaso beharrik gabe.
¿ Berrizendatzearen ondorioz akzioaren edo partaidetzaren balio nominalari dagokion zifrak bi hamarren baino gehiago baditu, biribildu egingo da, euroa sartzeari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera.
¿ Akzioen edo partaidetzen balio nominala biribiltzeko asmo hutsez kapitala handitu edo murrizteko ez da beharrezkoa izango Jaurlaritzaren baimena.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren partaidetza duten merkataritza-sozietateen kapital sozialaren zifra nahiz akzio edo partaidetzen balio nominala berrizendatuz gero, sozietatearen administrazio-organoak ¿edo, hala badagokio, Administrazioak sozietatean dituen ordezkariek¿ horren berri eman beharko die gainetik duen sail edo erakundeari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari. Ondorio horietarako, Merkataritzako Erregistroan eskritura aurkeztu izanaren idazpena jakinarazi beharko da, egiten denetik aurrera hamabost eguneko epean.
¿ Iragaite-aldian eratzen diren sozietate publikoen kapital soziala eurotan adieraziko da.
¿ Iragaite-aldian, eta aurrekontuak pezetatako kontu-unitatean onartzea baztertu gabe, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen aginte-organoek eta sozietate publikoen administrazio-organoek kontabilitatea eurotan eramatea erabaki dezakete, euroa sartzeari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legearen 27. artikuluari jarraituz, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak horretarako baimena emanez gero.
¿ Eurotako kontabilitatearen hasiera urte naturalarekin bat egingo da.
¿ Epe horretan, kontabilitatea eurotan eramatea erabakitzen duten entitateek, ezartzekoa den araudiaren arabera Ogasun eta Herri Administrazio Sailari kontabilitateaz eta aurrekontuez igorri behar dioten informazioa, hark ematen dituen aginduei jarraituz jakinaraziko diote.
¿ Era berean, aukera hori dagoen zergen kasuan, zerga-aitorpenak eta autolikidazioak eurotan egin ahalko dituzte.
Zergazkoak ez diren ordainketa eta sarreren kasuan, Finantza Zuzendaritzari eskumena ematen zaio iragaite-aldian horietatik zein burutu ahal izango den eurotan xedatzeko, ordainketa edo sarrera eragin duen agiri juridikoa zein kontu-unitatetan dagoen aintzat hartuz, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta eragindako sail edo atalek txostena eman ondoren.
¿ Finantza Zuzendaritzari eskumena ematen zaio Euskadiko Zor Publikoaren interes- edo truke-tasen arriskua estaltzeko kontrataturiko zorpetze-eragiketa osagarrietan interes-tasen erreferentziak aldatzeko, merkatuaren egoerak hori egitea eskatzen badu.
¿ Tasa aldakorreko eragiketetan ¿bai mailegu edo kredituetan, bai aurreko paragrafoan aipatu diren babes-eragiketetan¿ interes-tasaren erreferentziak aldatu nahi badituzte, Finantza Zuzendaritzaren baimena beharko dute zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek.
¿ Autonomia Erkidegoaren erakunde komunek arautu beharreko eta 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako zergen kasuan, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak likidazioa edo autolikidazioa eurotan egiteko ereduak onartu ahal izango ditu, bai eta horiek noiz eta nola erabili behar diren ere.
¿ Aurreko paragrafoan adierazitakoa betez gero, subjektu pasiboak aukeran izango du aitorpena edo autolikidazioa eurotan egitea. Horrela egiten badu, eurotan lortutako azken saldoaren ondoan, pezetatako zenbateko baliokidea adieraziko du Administrazioak, bihurketa-tasaren arabera eta pezeta hurbilenera biribilduz.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoari honakoak zehazteko eskumena ematen zaio:
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontua betetze eta likidatzearekin lotutako egoera-orrietatik edo kontuetatik zein adierazi beharko den eurotan.
Kontabilitate publikoa euroaren sarrerak sortutako baldintzetara egokitzeko aginduak eta arauak.
Administrazio-erregistro publikoen ardura duten organoek bidezkoak diren neurriak hartuko dituzte tresna juridiko erregistratuetan edo bertan egindako oharpenetan, arian-arian eta iragaite-aldia amaitu baino lehen, pezetatako kontu-unitatearen ordez eurotako kontu-unitatea sartzeko.
Euroa sartzeari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legearen 12. artikuluari jarraituz, eta dekretu honen ondorioetarako, 1999ko urtarrilaren 1etik 2001eko abenduaren 31ra arte iraungo du iragaite-aldiak, biak barne.
¿ Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.
¿ Dekretu honetan jasotako xedapenak 2001eko abenduaren 31ra arte ezarri ahalko dira; hala ere, hori ez da eragozpen izango Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioari ordainketak pezetatan egin ahal izateko, pezetak euro bihurtzeko jartzen den azken egunera arte, Euroa sartzeari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legearen 24. artikuluarekin bat.
Vitoria-Gasteizen, 1999ko urriaren 5ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Euskal Kultura Ondareari buruzkoa den uztailaren 3ko 7/1990 Legearen bidez, Kalifikatutako Kultura Ondasunen Errolda eta Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusia sortzen dira. Hauetan inskribatu beharko dira, hurrenez hurren, kalifikatutako kultura ondasunak eta, azken hauek adina garrantzia eta balioa eduki ez arren, euskal kultura ondarea osatzen duten elementuak.
Kalifikatutako ondasunei eta inbentariatutakoei egozten zaien kultura-balioaren aldetiko mailaketa desberdinak bi lanabes berezituetan (Errolda eta Inbentarioan) sailkatzen ditu batzuk nahiz besteak, antzeko funtzionamendu-logikarekin, nahiz eta berau berezkoa eta berezitua izan. Dekretu honen bitartez bakoitzaren antolamendu-era eta funtzionamendua xedatzen dira.
Lanabes hauen funtsezko zeregina ondasunok babestea denez, materialen idazpenak modu errazean gauzatu behar dira (alferrikako eskakizun burokratikoak alde batera utzita), baina zehatz jakinez nolakoak diren eta zenbaterainoko frogagarritasuna duten. Aldi berean, titularren eskubideek nahiz erasanak (irudian, intimitatean...) jasan ditzaketen pertsonen eskubideek bi arloren arteko oreka gordetzea eskatzen dute: batetik artxibo eta errolda publikoetara sarbidea izateko eskubidea dugu, eta bestetik intimitatearen babeserako eta ezkutuko informazio-alor guztietarako datuen oharpenak egiteko premia.
Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldaren eta Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko arautegia era honetan osotuko da: xedapen iragankor bakarrarekin, Dekretu hau indarrean sartu aurretik egindako inskripzioak beronek dakartzan xedapenetara egokituko dituena; eta azken xedapenekin, zeinak ondorengoak ekarriko dituzten: Dekretu hau garatzeko beharrezkoa den Kultura Sailari emandako ahalordetza, eta Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartzen dela indarrean.
Euskal Kultura Ondareari buruzkoa den uztailaren 3ko 7/1990 Legean datorren Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldaren eta Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiaren antolaketa eta funtzionamenduaren arautegi-garapenaren aurreikuspena Dekretu honen bitartez bideratzen da, aipaturiko Legearen Azken Xedapenetatik Lehenengoan, bigarren paragrafoan datorrenaren arabera, zeinak Lege hori betearazteko behar diren arautegi-xedapenak emateko baimena eskuratzen baitio Eusko Jaurlaritzari.
Horren ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez eta Gobernu Batzordeak 1999ko urriaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren,
Dekretu honen helburua honako hau da: Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldaren eta Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiaren antolaketa eta funtzionamendua arautzea.
¿ Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldan kalifikatutako kultura ondasuntzat jotako ondasun guztiak inskribatuko dira, kalifikatutako kultura ondasuntzat jotzeko espedienteari hasiera emanda duten ondasun guztiak ere prebentzioz inskribatu behar direlarik.
¿ Kalifikatutako kultura ondasunen garrantzirik edo baliorik izan ez arren, euskal kultura ondarea osatzen duten ondasun guztiak Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian inskribatuko dira, Inbentarioan inskribatzeko espedienteari hasiera emanda duten ondasun guztiak ere prebentzioz inskribatu behar direlarik.
Kalifikatutako edo inbentariatutako ondasunen titularrek Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldari edo Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiari, dagokionaren arabera, honako hauek jakinarazi beharko dizkiete: ondasun horiekin zerikusia duten egintza, negozio juridiko eta administrazio-ebazpen guztiak nahiz inskribaketan dauden datuek izan dezaketen edozein aldaketa.
Euskal Kultura Ondarearen Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldan edo Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian inskribaturiko kultura ondasunen zerrenda urtero jakinaraziko zaio Eusko Jaurlaritzako Ondarearen Zuzendaritzari, Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasunpean dauden ondasunak Euskadiko Ondarea osatzen duten Ondasun eta Eskubideen Inbentario Nagusian inskribatzea berma dadin.
¿ Kalifikatutako kultura ondasunak, Gobernu-batzordearen eskariz eta kalifikazioa onartu ondoren, ofizioz inskribatuko dira "Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldan", hartara egoki gorde eta ezagutarazi daitezen.
¿ "Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldan" berauekin zerikusia duten egintza eta negozio juridiko guztiak nahiz administrazio-ebazpenak idatziko dira.
¿ Halaber, Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldan idatziko dira kalifikatutako kultura ondasuntzat jotzeko espedienteari hasiera emanda duten ondasun guztiak.
¿ Kalifikatutako eta behar bezala inskribatutako ondasunen jabeek jabetasun hori adierazita uzteko eskubidea izango dute, ondasunetan beretan nahiz berauei buruz ager daitezkeen dibulgazio-dokumentuetan.
Kalifikatutako Kultura Ondasunen Errolda, gutxienez, ondorengo ataletan antolatuko da:
Ondasun higiezinen atala.
Ondasun higigarrien atala.
¿ Kalifikatutako kultura ondasunen inskripzioak, gutxienez, honako hauek eduki beharko ditu:
Izena eta Identifikazio-kodea.
Ondasunaren Deskribapen garbi eta laburra, berau azkar eta erraz ezagutzeko moduko testu eta irudiekin; ondasun higiezinei dagokienez, gainera, berauek egoki kokatu eta lekutzeko datuen zehaztapena.
Kalifikatutako kultura-ondasun gisa deklaratu den eguna eta dagokien aldizkari ofizialetan agertu denekoa, Monumentu-multzoa, Kultura-gunea edota adierazpen bakuna den espreski zehaztuz. Ondasun higigarriak baldin badira, espreski adieraziko da eraikuntzaren batetik bereizgarriak diren ala ez, eraikuntzaren identifikazio eta kokapenari buruzko datuak eskainiz.
Jabeen nortasun-datuak eta bizilekua, eta hala badagokio, ondasunekiko edozein eskubide errealen edukitzaile eta titularrena, hartarako dituzten tituluak adieraziz.
Ondasun higiezinak baldin badira, Jabetza-erregistroko datuak (Finka, Orria, Liburua eta Udalerria) eta Erregistro horri jakinarazitako eguna; Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 11.5 artikuluan aurreikusten diren ondorioetarako.
Adierazpeneko administrazio-espedientean dauden informazio garrantzitsuenen laburpena.
¿ Aurreko d) eta e) ataletako eskakizunak ez dira bete beharrekoak izango, baldin eta inskribatu diren Kalifikatutako ondasunak Monumentu-multzo edo Kultura-gunetakoak badira.
¿ Urtero argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Kalifikatutako ondasun higiezinen zerrenda, ekitaldian zehar Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldan inskribatutakoena, ahalik eta zabalkunderik handiena izan dezan.
¿ Interes kulturala duten ondasunak kalifikatzeko espedienteei hasiera ematearen oharpen prebentiboa egingo da Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldan.
¿ Kalifikazio-espedientea erabakitzen denean edo berau iraungitzat jotzen denean, oharpen prebentiboak. baliogabetu egingo dira. Espedienteak aldeko erabakia baldin badu, inskripzio bihurtuko da.
¿ Kalifikatutako kultura ondasunekin zerikusia duten egintza juridikorik baldin badago, edota kalifikazio-dekretuak dauzkan datuak aldatzen badira, hauek Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondasunen Erroldaren kudeaketaz arduratzen den erakundeari jakinarazten direlarik nahiz erakunde honek beste bide batez ezagutzen dituelarik, oharpenerako edo, hala badagokio, gaurkotzerako administrazio-espedienteari hasiera emango zaio, eta beharrezkoak diren testigantzak jaso eta erasanen bat izan dezaketen interesatuei entzun ondoren, egokia den ebazpena hartuko da.
¿ Aurreko paragrafoan aurreikusitakoari jarraituz, dagokion espedientea bideratzean, indarrean dagoen inskripzioak duen daturen bat zuzentzeko premia ikusten baldin bada, ofizioz egingo da bidezkoa den zuzenketa, dagokion iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.
¿ Hasierako inskripzio edo inmatrikulazioaren ondoren egindako oharpenak, ez badiote jatorrizkoari aldaketarik eransten, albo-ohar gisa adieraziko dira. Idatzitako egintza juridikoak iraungitze-data edo beste baldintzaren baten pean baleude, baliogabetu egin daitezke hartarako bideratutako administrazio-espediente batekin, bertan zirkunstantzia hori egiaztatuz.
¿ Hasierako inskripzio edo inmatrikulazioa, nahiz ondoko oharpenak, ofizioz baliogabetuko dira, osorik zein zatika, kultura ondasun izateko kalifikazioa indar gabe uzteko erabakiaren sendotasuna egiaztatzen denean.
¿ Inskripzioaren baliogabetzea Jabetza-erregistroari jakinaraziko zaio, errolda publiko bietan aurkitzen diren datuen artean behar adinako koordinaketa eta bateratzea egon dadin.
¿ Halaber, urtero argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ekitaldian zehar inskripzioa baliogabetu zaien ondasunen zerrenda, ahalik eta zabalkunderik handiena izan dezan.
¿ Erroldan aurkitzen diren oharpenek sarbide publikoa izango dute honako salbuespen hauekin: segurtasun eta ordena publikoa, pertsonen bizitza pribatua eta intimitatea, merkataritza eta zientzia aldetiko sekretuak, edota legeek horrela xedatutakoa babestu behar dituzten informazioei buruzkoak.
¿ Pertsonen intimitateari dagozkion datuak dauzkaten dokumentuetara pertsona horiek soilik izango dute sarbidea. Berauek, datuok osatu gabekoak edo okerrak direla konturatzen badira, zuzentzea eta osatzea eska dezakete; baita baliogabetzea eta ezabatzea ere, datu horiek idaztea eta inskribatzea zekarren helburuarekin bat ez datozela ikusiz gero.
¿ Sarbidea ukatuz edo baldintzatuz nahiz aurreko paragrafoan aipaturiko eskabideak ezetsiz, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak edo, hala badagokio, "Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldaren" arduradunak ematen duen ebazpenak arrazoituta egon beharko du eta interesatuari pertsonalki jakinarazi beharko zaio, bere aurka dauden administrazio-errekurtsoak espreski adierazten direlarik.
Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldaren ardura duen funtzionarioak, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren oniritziaz, idatziz eskatutako testigantza edo egiaztapenak emango ditu. Eskabideok egin ditzakete hala organo jurisdikzionalek aztertzen ari diren gaiei buruz, nola entitate publiko, pribatu edo pertsona partikularrek, baldin eta aipaturiko Erroldan aurkitzen diren datuei buruzkoa bada, beti ere aurreko artikuluan indarrean dagoen lege aplikagarrietan aurreikusten diren mugekin.
¿ Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian kultura ondasunak inskribatzea ofizioz burutuko da, horrela ebazten duen Kultura sailburuaren Agindua betez, Kultura sailburuordeak hasiera emandako administrazio-espedientean, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 17. artikuluak dioenaren arabera.
¿ Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiak bere baitan gordetzen dituen kultura ondasunekin zerikusia duten egintza juridiko nahiz aldakuntza fisiko guztiak islatuko ditu.
¿ Inbentario Nagusian inskribaturiko ondasunen jabeen eskubidea izango da ondasun horietan bertan edota argitaratu eta banatu daitezkeen zabalkunderako dokumentuetan inskripzioaren arrazoia agerraraztea.
Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiak ondorengo atalak izango ditu, gutxienez:
Ondasun higiezinen atala
Ondasun higigarrien atala.
¿ Inbentariatutako kultura ondasunen inskripzioak, gutxienez, honako hauek eduki beharko ditu:
Izena eta Identifikazio-kodea.
Ondasunaren Deskribapen garbi eta laburra, berau azkar eta erraz ezagutzeko moduko testu eta irudiekin; ondasun higiezinei dagokienez, gainera, berauek egoki kokatu eta lekutzeko datuen zehaztapena.
Ondasuna Euskal Herriko Inbentario Nagusian inskribatu den eguna eta, hala badagokio, ebazpena dagokien aldizkari ofizialetan agertu denekoa.
Jabeen nortasun-datuak eta bizilekua, eta hala badagokio, ondasunekiko edozein eskubide errealen edukitzaile eta titularrena, hartarako dituzten tituluak adieraziz.
Idatz-zati honetan esandakoa ez da exijituko, baldin eta Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian datozen inskripzioak monumentu-multzo eta kultura-guneei buruzkoak badira.
Titulartasun-transmisioak eta lekualdaketak.
Inskripzioko administrazio-espedientean dauden informazio garrantzitsuenen laburpena.
¿ Urtero argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ekitaldian zehar Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian inskribatutako ondasun higiezinen zerrenda, ahalik eta zabalkunderik handiena izan dezan.
¿ Interes kulturala duten ondasunak inskribatzeko espedienteei hasiera ematearen oharpen prebentiboa egingo da Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian.
¿ Inskripzio-espedientea erabakitzen denean edo berau iraungitzat jotzen denean, oharpen prebentiboak. baliogabetu egingo dira. Espedienteak aldeko erabakia baldin badu, inskripzio bihurtuko da.
Ondoren egindako oharpenak, inskripzio eta oharpenen zuzenketa edo baliogabetzea, Inbentario Nagusira sartzeko edo berau kontsultatzeko modua, testigantzak edo egiaztapenak ematea, eta fondoak erreproduzitzea Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldari buruz aurreko kapituluan datozen artikuluek (9tik 12ra bitartekoek) diotenaren arabera bideratuko dira.
Bakarra.¿ Dekretu hau indarrean sartu eta sei hilabeteko epe barruan egokitu egin beharko zaio Dekretua horrek dioenari Kalifikatutako Ondasunen Erroldan nahiz Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian ordura arte egindako inskripzio eta oharpenen edukia.
Vitoria-Gasteizen, 1999ko urriaren 5ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Zuzendutakoa: 342/1999 DEKRETUA, urriaren 5ekoa, Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldari eta Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiari buruzkoa (hutsen zuzenketa).
- Indargabetutakoa: 6/2022 DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroari buruzkoa.
- Garatzen du: 7/1990 LEGEA, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondarrari Buruzkoa.