Euskadi.eus
  • 94/2004 DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa, Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordea arautzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

94/2004 DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa, Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordea arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 108
  • Hurrenkera-zk.: 3086
  • Xedapen-zk.: 94
  • Xedapen-data: 2004/05/25
  • Argitaratze-data: 2004/06/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Kirolari buruz ekainaren 11n emandako 14/1998 Legearen bitartez, kirol-lehiaketetan edo kirolaren inguruan gertatzen den indarkeriaren aurkako baliabideak eta tresnak sustatu eta ezarri nahi dira, eta lege horren 99. artikuluan adierazten denez, kirol-arloan sortzen den indarkeriaren aurkako batzordea sortuko da, kirol-arloan eskumena duen Sailari atxikita, eta kirolean izaten den indarkeria prebenitzeko zereginak esleituko zaizkio.

Aipatutako legearen arrazoi-azalpenean adierazten denez, gizartea gero eta arduratuago dago indarkeria, oro har, areagotzen ari delako; horri lotuta, kirol-arloan gertatzen den indarkeria gizartean gertatzen denaren isla baino ez da, haren erakusgarri konkretua, eta indarkeria-mota horri aurre hartzeko neurriak hartu behar dira berariaz, kirol-jardunak non eta nola egiten diren aintzat hartuta. Horrenbestez, kirolari lotuta sortzen den indarkeria zenbaterainokoa den ikusita, ezin da denboran gehiago atzeratu indarkeriari aurre egiten eta indarkeria ezabatzen lagunduko duen organoa ad hoc sortzea, formalki eratzea eta arautzea.

Eskumenei dagokienez, aipatutako 14/1998 Legearen 99. artikuluan argi eta garbi adierazten da Eusko Jaurlaritzari dagokiola kiroleko indarkeriaren aurkako batzordea sortzeko eta arautzeko eskumena, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzari atxikitako organoa baita eratzeko den batzorde hori.

Horrez gainera, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzeko otsailaren 5ean emandako 34/2002 Dekretuan, 2.i) artikuluan, Sailak dituen kide anitzeko organoen artean dago jasota Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordea.

Horrenbestez, Kultura sailburuak proposatuta, Aholku Batzorde Juridikoaren oniritzia jasota, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko maiatzaren 25ean egindako bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Kultura Sailari atxikitako organo modura, Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordea sortzea eta arautzea, horixe da dekretu honen xedea, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirolari buruzko 14/1998 Legearen 99. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordea organo burujabea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari atxikitakoa, sail horren egitura hierarkikoan sartuta egongo ez den arren.

Kiroleko indarkeriaren aurkako batzordeak honako eginkizun hauek izango ditu:

  1. Euskal Herrian egiten diren kirol-lehiaketetan sortzen den indarkeriari buruzko datuak jasotzea, aztertzea eta argitaratzea urtero, eta txostena osatzea urtean behin.

  2. Kirolean sortzen den indarkeriaren arrazoiak eta ondorioak aztertzeko ikerlanak eta txostenak egitea eta onartzea.

  3. Kiroleko indarkeriari aurre egiteko prebentzio-programak onartzea eta ekintza konkretuak sustatzea.

  4. Aholkuak eta gomendioak ematea kirol-arloko klubei, taldeei, elkarteei, federazioei eta kirol-lehiaketak antolatzen dituzten gainerako pertsona zein erakundeei, baita kirol-instalazioen titularrei ere.

  5. Kirol-lehiaketak, kirol-diziplina eta kirol-instalazioak arautzeko xedapenak bideratu behar direnean, proiektu horiei buruzko irizpena ematea.

  6. Batzordearen ustez, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legean jasotako arau-hausteren bat egin duten kirol-arloko antolatzaileen aurka, ikusleen aurka zein beste edozein pertsonaren aurka zehapen-espedientea has dadila eskatzea dagokion organo eskudunari.

  7. Antzeko helburuak dituzten instituzio eta erakunde publiko zein pribatuekin harremanak eta lankidetza bultzatzea, batez ere, Jendaurreko Ikuskizunetarako eta Jolas Jardueretarako Euskal Kontseiluarekin.

  8. Kiroleko indarkeria erabat ezabatzen lagundu lezakeen beste edozein eratako eginkizunak.

  1. Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordea osatuko duten kideak hauek izango dira:

    1. Kultura sailburua izango da batzordeburu.

    2. Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea izango da batzordeburuorde.

    3. Kirol zuzendaria.

    4. Foru Aldundietako hiru ordezkari, foru-aldundi bakoitzetik bat.

    5. Euskadiko Kirol Federazioen Batasunak izendatutako bi pertsona, euskal kirol-federazioen izenean.

    6. Udal Administrazioen izenean, pertsona bat izango da batzordekide, Kultura sailburuak izendatu, eta udal interesen aldeko euskal elkarteek proposatutakoa.

    7. Kirol-munduan sona handia duen pertsonaren bat ere izango da batzordekide, Kultura sailburuak proposatuta.

    8. Segurtasun-arloan izen eta sona handia duten bi pertsona, Herrizaingo Sailak izendatutakoak.

    9. Euskal Unibertsitateko zientzia-arloan sona handia duen pertsonaren bat ere izango da batzordekide, Kultura sailburuak proposatuta.

    10. Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzorderako idazkari-lanak egiteko funtzionario bat izendatuko dute; ahotsa izango du, baina ez botorik.

  2. Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordea osatuko duten lehendabiziko kideak izendatzerakoan, zuzeneko izendapena nork egin zehaztu gabe dagoenean, honako arau hauei jarraituta jokatuko da:

    1. Batzordean ordezkaritza izateko eskubidea duen erakundeetako bakoitzak, hilabeteko epean, dekretu hau indarrean sartzen denetik hasita, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari jakinarazi beharko dio zein pertsona proposatu duen postu hori betetzeko.

    2. Aipatutako epe hori bukatutakoan, lehenbailehen, Kultura sailburuak gainerako batzordekideak izendatuko ditu, eta, era berean, dei egingo die Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordearen lehen bilerara joan daitezen.

  3. Iraupenari dagokionez, a), b) eta c) idatz-zatietan adierazita dauden batzordekideak, izendapena ekarri dien kargua betetzen duten beste denboran egongo dira agintaldian. Ildo beretik, d) eta e) idatz-zatietako batzordekideek beren zereginetan jardungo dute, izendapena egin behar duen erakundeak aldaketa egin behar dela formalki jakinarazten ez duen bitartean. Gainerako batzordekideen agintaldia lau urtekoa izango da, eta berritu ere egin ahal izango da. Kideetakoren bat hiltzen bada, gaitasunik gabe geratzen bada, karguari uko egiten badio edo antzeko zerbait gertatzen bada, joandakoari zenbat denbora falta bukatzeko, horrenbeste denborako agintaldia izango du hura ordezkatzera etorritako kide berriak ere.

  4. Aurreko paragrafoan esandako egoeretakoren baten ondorioz gertatzen diren hutsuneak hilabeteko epean beteko dira, Batzordearen Idazkaritzari egoera horren berri ematen zaionetik hasita.

  5. Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordearen buruak batzordean aztertzen diren gaietan adituak diren pertsonek bileretan parte hartzea eska dezake. Pertsona horiek hitz egiteko eskubidea izango dute, baina ezingo dute botorik eman.

  1. Honako hauek izango dira, besteak beste, batzordeburuaren egitekoak:

    1. Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordearen ordezkari izatea.

    2. Bileretarako deia egitea Idazkaritzaren bitartez.

    3. Bileren gai-zerrenda zehaztea.

    4. Bilerei hasiera eta amaiera ematea.

    5. Eztabaidak bideratzea: kide bakoitzari hitza emango dio, hizketaldietan moderatzaile-lanak egingo ditu, eta behar izanez gero, hizketaldi bakoitzaren iraupena mugatuko du guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten eta bilerek bilakaera egokia izan dezaten.

    6. Sortzen diren berdinketak bere botoarekin ebaztea.

    7. Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordearen aktak ikus-onestea.

    8. Batzordeburu karguari dagozkion gainerako zereginak.

  2. Egiteko horiek guztiak batzordeburuordearen esku utz daitezke.

  1. Honako hauek izango dira, besteak beste, batzordeburuordearen egitekoak:

    1. Batzordeburua ordezkatzea, baldin eta kargu hori hutsik badago, betetzen duena kanpoan edo gaixorik badago, edo antzeko beste arrazoiren bat badago.

    2. Batzordeburuak agintzen dizkion gainerako egitekoak.

  2. Egiteko horiek guztiak Kirol zuzendariaren esku utz daitezke.

  1. Kultura sailburuak Saileko funtzionarioen artetik izendatuko du Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordeko idazkaria; hitz egiteko eskubidea izango du, baina ezingo du botorik eman, eta Saileko funtzionarioen laguntza jaso ahal izango du.

  2. Idazkari-lanetan jardungo duenak jarraian aipatzen diren funtzioak izango ditu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 25.3 artikuluan kide anitzetako organoetako idazkariei esleitzen zaizkienez gain:

    1. Bileretako gai-zerrenda prestatu eta bidaltzea..

    2. Batzordeburuaren aginduz, Batzordearen bileretarako deiak egitea.

    3. Akta, txosten eta erabakien egiaztagiriak egitea.

    4. Batzordearen dokumentuen sarrera- eta irteera-erregistroa eramatea.

    5. Kide anitzeko organoetako idazkariei dagozkien gainerako funtzioak.

  3. Idazkari-kargua hutsik badago, betetzen duena kanpoan edo gaixorik badago, edo legezko beste edozein arrazoi suertatzen bada, batzordeburuak izendatutako bokal batek edo Kultura Saileko funtzionario batek jardun dezake bere ordez.

Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordeko kide bakoitzari honako hauek dagozkio:

  1. Bileretara joatea eta bertan parte hartzea.

  2. Botoa ematea, horren esanahia adieraztea, eta gehiengoarekin bat ez datorrenean, boto partikularra ematea.

  3. Kide anitzeko organo bateko kide izateak dakartzan gainerako eskubide eta betebehar guztiak.

Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordeak, gutxienez, ohiko bilkura bat egingo du hiru hilabetean behin. Aparteko bilkurak batzordeburuaren ekimenez egingo dira komenigarri jotzen denean.

  1. Deialdiak batzordeburuaren aginduz egingo dira, gutxienez, zazpi egun naturaleko aurrerapenarekin. Eta honako hauek adierazi beharko dira: bilera zein egun, toki eta ordutan egingo den eta gai-zerrenda.

  2. Presako bileretan ez da nahitaezkoa izango deialdia aurrerapen horrekin egitea.

Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordeko kideek gai-zerrendan punturen bat sartzeko eska diezaiokete batzordeburuari, betiere, behar besteko aurrerapenarekin egiten badute eta proposamenarekin batera azalpen-txosten bat aurkezten bada.

  1. Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordearen erabakiak bertaratutako kideen gehiengo soilez hartuko dira. Berdinketak batzordeburuaren kalitatezko botoaren bitartez ebatziko dira.

  2. Botoa zuzenekoa, pertsonala eta eskuordeezina izango da, eta sekretua izango da, edozein kidek batzordeburuari hala izatea eskatzen badio.

  1. Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordeko kideek boto partikularra eman ahal izango dute gehiengoaren erabakiaren aurka, baina, betiere, bilera amaitu aurretik iragartzen badute.

  2. Boto partikularrak bilera amaitu eta bost egun naturaleko epean bidali behar zaizkio, idatziz, Batzordeko Idazkaritzari. Boto partikular horiek gehiengoaren erabakiaren testuari erantsiko zaizkio.

  1. Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordearenerabakiak aktan jasoko dira. Akta horretan honako hauek jasoko dira:

    1. Bilera zein egun, ordu eta tokitan egin den.

    2. Bertaratuen izen-abizenak eta noren ordez diharduten.

    3. Aztertutako gaiak, eta eztabaidatutakoaren eta hartutako erabakien laburpen txiki bat.

  2. Aktak idazkariak sinatu behar ditu batzordeburuaren oniritziarekin, eta bilera horretan bertan edo hurrengoan aurkeztuko dira onartzeko.

  3. Bidezko interesa dutela egiaztatzen dutenek idazkariarengana jo dezakete onartutako testuen egiaztagiria egin diezaien.

Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordeko kide izateagatik edo aditu gisa Batzorde horretan parte hartzeagatik ez da ordainsaririk jasoko, baina egindako gastuak eta dietak ordaindu egingo zaizkie.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko maiatzaren 25ean.

Lehendakaria,

JUAN JOS IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.