Euskadi.eus
  • 88/2008 DEKRETUA, maiatzaren 13koa, Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren antolakuntza- eta jarduera-Araudia onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

88/2008 DEKRETUA, maiatzaren 13koa, Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren antolakuntza- eta jarduera-Araudia onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 3629
  • Xedapen-zk.: 88
  • Xedapen-data: 2008/05/13
  • Argitaratze-data: 2008/06/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Apirilaren 20ko 3/2007 Legez sortu eta araututako Etxepare Euskal Institutua/ Basque Institute zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, bere helburua EAEtik kanpo euskera eta euskal kultura sustatu, zabaldu eta proiektatzea delarik.

Azken xedapenetatik lehenengoak Eusko Jaurlaritzaren esku uzten du antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzea.

Araudi honek, aipatutako azken xedapen hori garatuz, organo artezkarien antolakuntza, osaera eta eginkizunak zuzentzen dituzten arauak eta jardute-arloen eginkizun egitura finkatzen du.

Horrenbestez, Kultura sailburuak proposatu, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren oniritzia jaso eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko maiatzaren 13an egindako bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretuaren xedea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren antolakuntza- eta jarduera-Araudia onartzea, legeak agintzen dizkion helburuak betetze aldera.

  1. Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da. Bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasuna du, hala nola EAEtik kanpo euskera eta euskal kultura sustatu, zabaldu eta proiektatzea bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan, agerraldietan, euskarrietan, komunikabide eta adierazpideetan.

  2. Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute honako hauek zuzenduko dute: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortzeko eta arautzeko den apirilaren 20ko 3/2007 Legeak, antolakuntza- eta jarduera-Araudi honek eta bata zein bestea garatzeko eman daitezen xedapenek. Bere jarduerak betetzerakoan kontuan izango da, batez ere, zuzenbide pribatuko erakundea dela, nahiz eta zuzenean edo delegazioz ahalmen administratiboak garatzen dituenean, zuzenbide publikoari atxikiko zaion, eta EAEko Ogasuntza Nagusiko gai propioei dagokienez, gai horiei buruzkoak izan eta beren beregi aplikagarriak zaizkion xedapenei eta, kontraesanean ez dagoenean, zuzenbide pribatuari.

  3. Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko zentroek, baldin eta ahalmen administratiboak betetzen badituzte, organo administratiboen erregimen juridikoari atxikitzen zaizkio euren ekintzak prestatu eta kanporatzerakoan.

  4. Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute kultura arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Sailari atxikita dago. Bere egoitza Donostian izango du.

  1. Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren ondarea EAEko ondarean dago txertatuta, eta honako hauek osatzen dute: bere titularitatekoak diren ondasunak eta eskubideak, azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuz onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginean ezarritakoaren arabera.

  2. Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituterena da bere titularitateko ondasunen eta eskubideen gaineko ahalmena, eta adskribatuta dituenena ere bai, azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuz onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginean ezarritakoaren arabera.

  3. Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteri atxikitako ondasunen eta eskubideen jarraipena bere ondare kontabilitatearen bidez egingo da. Inbentario Orokorra gertatzeak Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskumendunak burututakoak eskatzen duen laguntza nahikoa eskainiko du.

  1. Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren kontrol ekonomikoa arlo ekonomiko-finantzarioan nahiz kudeaketan egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean eta garapen xedapenetan ezarritakoaren arabera.

  2. Etxepare Euskal Institutua / Basque Institutek ekonomiaren eta finantzen arloetako informazio propioa du, zeina Kontabilitateari buruzko Plan Orokorraren irizpideekin bat eginez prestatuko baita. Informazio horrek bat egin beharko du kontrolari eta kontabilitateari buruz EAEko arautegiak zuzenbide pribatuko erakunde publikoetarako ezartzen duenarekin eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak xede berberarekin ezartzen dituen jarraibideekin.

  1. Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute honako organo artezkariek osatzen dute:

    1. Kide anitzeko organoak:

      • Patronatua.

      • Zuzendaritza Kontseilua.

    2. Pertsona bakarreko organoak:

      • Zuzendaria.

  2. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 23. artikuluan ezarritakoaren arabera, organo artezkarietako osakide edo horietako partaide izango diren pertsonak modu orekatuan izendatu eta aukeratuko dira gizon eta emakumeen artean, betiere gaitasun, prestakuntza eta heziketa nahikoa badute.

  1. Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko lanpostuak horretarako kontratatutako pertsonalak eta EAEko Administrazioetako pertsonalak beteko dituzte, lanpostu bakoitzak dituen eginkizunen arabera.

  2. Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren zerbitzura dagoen pertsonala Lan Zuzenbideak arautuko du.

  3. Ahalmen publikoez baliatzea dakarten lanpostuak EAEko Administrazio Orokorreko Funtzio Publikoko araudiaren menpeko funtzionarioentzat daude gordeta.

  4. Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko zuzendariak zehaztuko du zein den lanpostuak betetzeko erregimena, baldintzak eta aukeraketa saioen ezaugarriak, eta zein lanpostuak betetzeko eta sustapen profesionalerako prozeduren deialdia, kudeaketa eta ebazpena, merezimendu-, gaitasun-, berdintasun- eta publizitate-irizpideekin bat etorriz.

  1. Zuzendaritza Kontseiluari dagokio Zuzendaritzak proposatuta pertsonalaren plantillak eta ordainketa erregimena onartzea, zeina guztiz eraginkor bihurtuko baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Lanpostu Zerrendaren bidez.

  2. Lanpostuen zerrenda onartzeko, aldez aurretik beharrezkoa izango da Funtzio Publikoaren zuzendariak Ogasun eta Herri Administrazio Saileko egitura organikoari buruzko Dekretuak egotzitako eskumenen arabera txostena aurkeztea.

  3. Hori gertatzen EAEko Administrazio Orokorrerako eta bere erakunde autonomoetarako izaera orokorrez onartutako irizpideak jarraituko dira.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko pertsonalak duen ordainketa erregimena izango du, izaera orokorrez, Institutuko pertsonalak ere.

Sareko lana eta kide guztien partaidetza sustatze aldera, sortutako ezagutza konpartitze aldera eta deialdiak egin, erabakiak hartu eta organo bakoitzaren gainerako zereginak modu eraginkorrean kudeatze aldera, interkomunikazio telematikoa eta interesgarriak diren lankidetza baliabideak erabiliko ditu Institutuak.

Etxepare Euskal Institutua / Basque Institutuko Patronatuaren eginkizunak:

  1. Institutuaren jarduera lehentasunak proposatu.

  2. Onartu aurretik, aurrekontua, aurreko ekitaldiko aurrekontuaren exekuzioa, institutuaren jarduera-egitasmo orokorrak eta urteko memoria ezagutu eta horien gaineko txostenak egin.

  3. Ekimenak proposatu, zeintzuk lagundu baitezakete Institutuaren jarduera hobetzen eta helburuak betetzen.

  4. Antolaketa- eta jarduera-araudiko aldaketak Zuzendaritza Kontseiluak proposatutakoak ezagutu eta horien gaineko txostena egin.

  5. Euskarari eta kultura hedapenari buruzko ikerketa arloak proposatu.

  6. Gainerako hizkuntza- edo kultura-eremuetan antzemandako jarduera onak transferitzeko eskatu.

  7. Nazioartean eragina duten erakundeekin harremanak eta loturak izan, betiere erakundeok Institutuaren helburuak betetzen laguntzen badute.

  1. Patronatuko berezko kideak:

    1. Lehendakaria, zein Ohorezko presidentea izango baita.

    2. Institutua atxikitako Eusko Jaurlaritzako Sailaren titularra. Lehendakaritza exekutiboa izango du. Lehendakaritza exekutiboa duena ezin bada ordurako heldu, Kultura arloan eskumena duen kide ordezkariak zuzenduko ditu Patronatuko bilerak edo, horren ezean, hierarkian mailarik gorenena duen kideak.

    3. Kanpo harremanetan, kulturan, hezkuntzan, hizkuntza politikan eta ogasun eta administrazio publikoan eskumenak dituzten EAEko Administrazio Orokorreko sailen ordezkariak diren bost kide, zeinen maila gutxienez sailburuordearena izango baita.

    4. EAEko lurralde historikoetako foru aldundietako ordezkari bana, zeinen maila gutxienez zuzendariarena izango baita.

    5. Institutuko zuzendariak idazkari lana ere beteko du, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. Bileretara agertuko ez balitz, kargua hutsik balego edo gaixotuko balitz titularra, berezko kiderik gazteenak beteko lituzke idazkariaren eginkizunak.

  2. Berezkoak ez diren Patronatuko kideak:

    1. Hamabost kide, euskal letra, filologia eta kulturako ordezkariak, batik bat Euskaltzaindikoak, Eusko Ikaskuntzakoak, euskal unibertsitateetakoak eta beste erakunde batzuetakoak. Kideok, lehendakari exekutiboaren proposamenez, EAEko Jaurlaritzaren Kontseiluak izendatuko ditu, kontuan hartuz euskal hizkuntza komunitateko lurralde guztiek kultura komunari egindako ekarpenak.

    2. Kulturaren sektore profesionaletako ordezkari diren bost kide. Kideok, Eusko Legebiltzarraren proposamenez, EAEko Jaurlaritzaren Kontseiluak izendatuko ditu.

  3. Foru Aldundietako kide ordezkariak korporazio horietako jarduera arauekin bat etorriz aukeratuko dira.

  4. Berezkoak ez diren Patronatuko kideak lau urterako izendatuko dira, eta beste lau urterako behin bakarrik berriztatuko zaie kargua segidan. Epe hori igaro ostean, eginkizun horiek betetzen jarraituko dute, harik eta horien ordezkoak izendatu arte.

  5. Baldin eta berezkoa ez den kide baten kargua hutsik gelditzen bada horretarako izendatua izan zeneko epea amaitu baino lehen, proposatu duenari jakinaraziko zaio, gehienez ere hilabeteko epean Jaurlaritzaren Kontseiluari proposamen berria egin diezaion; eta honek izendapena egingo du betetzeke dagoen eperako.

  6. Izendatzerakoan aintzat hartutako kualitatea edo kargua galtzerakoan, kide izateari modu automatikoan utziko diote Patronatuko kide guztiek.

  7. Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko Patronatuak lan-batzordeak edo taldeak osa ditzake kideak onartu eta gero euskara eta euskal kultura sustatze-arloan interesa duten gai zehatzak aztertzeko. Lan-batzorde edo talde bakoitza sortzeko erabakiak honakoak finkatuko ditu: batzordearen osaera, egozten zaizkion eginkizunak eta, hala behar izanez gero, lortzeko epea.

Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko Patronatuaren kide izateak ez du eskubiderik ematen ezelango ordainketarik eskuratzeko, nahiz eta kideek dietak edo kalte-ordainak eskura ditzaketen, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuarekin eta gainerako arauekin bat etorriz.

  1. Patronatua gutxienez urtean behin bilduko da bilkura arruntean, aldez aurretik lehendakari exekutiboak deialdia eginda. Halaber, aparteko bilkura egin dezake, baldin eta lehendakari exekutiboak deitzen badu eta ekimena berea bada, edo Patronatuko bost kidek behintzat eskatzen badute.

  2. Deialdiak lehendakariaren aginduz egingo dira, gutxienez, hamar egun naturaleko aurrerapenarekin. Urgentziazko bilkurek ez dute epe hori bete beharko.

  3. Gai-zerrendan jasotako aztergai guztiak adierazi beharko dira deialdian, eta aparteko bilera eskatu duenak proposatutako aztergaiak era zehatzean jaso beharko dira.

  4. Ezin da eztabaidatu edo erabaki gai-zerrendan jarri ez den gairik; eztabaidatu eta erabakitzeko, Patronatuko kide guztiek egon behar dute bilduta, eta gehiengoak erabaki aztergaia presakoa dela.

  5. Patronatua balio osoz osatuko da kideen erabateko gehiengoa azaltzen bada lehenengo deialdian, edo kideen herena bigarren deialdian ordu erdi geroago. Bi kasu horietan beharrezkoa da lehendakari exekutiboa, idazkaria edo horien ordezkoak agertzea.

  6. Ohorezko lehendakariak gidatuko ditu eztabaidak edo, horren ezean, Patronatuko lehendakari exekutiboak edo horren ordezkoak.

  7. Azaltzen direnen botoen gehiengo soilez hartuko dira erabakiak. Berdinketa gertatuz gero, Ohorezko lehendakariaren edo, horren ezean, lehendakari exekutiboaren botoak ebatziko du erabakiak hartzerakoan.

  8. Lehendakari exekutiboak erabaki dezake zenbait adituk parte har dezaketela bileretan hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe baldin eta horien parte hartzea beharrezkotzat jotzen bada aztergaien arabera.

  9. Patronatuaren jarduera beren beregi berarentzat zerbait aurreikusten ez bada organo kolegiatuen xedapen erregulatzaileei egokituko zaie, zeintzuk Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko II. tituluko II. kapituluan baitaude jasota.

Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko Zuzendaritza Kontseiluaren eginkizunak:

  1. Institutuaren jarduera-egitasmo orokorrak onartu.

  2. Laguntzen eta diru-laguntzen programak eta horiek esleitzeko oinarrizko irizpideak onartu.

  3. Urteko aurrekontuaren aurreproiektua onartu.

  4. Urteko memoria onartu.

  5. Lanpostuen zerrenda onartu.

  6. Aplikagarriak diren legezko baldintzen arabera, pertsonalaren plantillak eta ordainketa erregimena onartu.

  7. Arloko zuzendarien kontratazioa onartu.

  8. Institutuaren antolaketa- eta jarduera-araudia aldatzeko proposamena egin Jaurlaritzaren Kontseiluari.

  9. Hitzarmenak eta protokoloak izenpetzeko oinarrizko irizpideak ezarri.

  10. Institutuaren jardueren prezioak ezarri.

  11. Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendu eta gero, irabazteko xederik ez duten merkataritzako sozietateak, fundazioak edo entitateak sortu edo horietan parte hartzea onartu, betiere helburuak hobeto betetzeko beharrezkoa bada.

  12. Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman ostean, ente publikoaren mendeko zentroak sortu eta ezabatzea onartu.

  1. Institutuko zuzendariaren izendapen proposamenaren berri izan eta informatu.

  2. Euskera eta euskal kultura sustatzearekin lotutako gai guztiak eztabaidatu, Patronatuaren, Zuzendaritzaren edo Kontseiluko kideen ekimenez.

  3. Izaera orokorreko xedapen proposamenak Institutuak sustatutakoak onartu eta horietaz eztabaidatu.

    5.000.000 eurotik gorako gastuetarako baimena eman. Zenbateko horretatik beherako gastuetarako baimena emateko eskumena Institutuko zuzendariaren esku dago.

  1. Honakoak izango dira Kontseiluko kide:

    1. Lehendakaria, zeina Institutua horri atxikita dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren Sail bateko gutxienez sailburuorde mailako ordezkaria izango baita. Gertatuko balitz ez egotea, lanpostua hutsik egotea edo gaixorik egotea, hizkuntza politikaren arloan eskumena duen Saileko ordezkarik ordezkatuko luke eta, horren ezean, maila hierarkiko handiena duen kideak.

    2. Eusko Jaurlaritzako sailen ordezkari modura aukeratutako hiru kontseilari, gutxienez zuzendari maila dutenak, zeintzuk eskumendunak izango baitira kanpo ekintzako, hizkuntza politikako eta ogasun eta administrazio publikoko arloetan.

    3. Jaurlaritzaren Kontseiluak lau urterako (behin bakarrik luza daiteke epea) izendatutako bi kontseilari, Patronatuaren ordezkari legetxe eta berak proposatuta.

    4. Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko zuzendaria izango da idazkaria, zeinak hitz egiteko eskubidea bai baina botorik ez baitu izango. Gertatuko balitz ez egotea, lanpostua hutsik egotea edo gaixorik egotea, Kontseiluko kiderik gazteena izango da idazkari.

Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko Zuzendaritza Kontseiluaren kide izateak ez du eskubiderik ematen ezelango ordainketarik eskuratzeko, nahiz eta kideek dietak edo kalte-ordainak eskura ditzaketen, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuarekin eta gainerako arauekin bat etorriz.

  1. Zuzendaritza Kontseiluak, lehendakariaren deialdia egin ondoren, ohiko bilera izango du kideek erabakitzen dutenero, eta urtean birritan gutxienez. Aparteko bilera ere izango du, baldin lehendakariak egiten badu deia bere ekimenez, edo Kontseiluko kideetatik gutxienez hiruk egiten badute proposamena.

  2. Gai-zerrendan jasotako aztergai guztiak adierazi beharko dira deialdian, eta aparteko bilera eskatu duenak proposatutako aztergaiak era zehatzean jaso beharko dira.

  3. Bileretarako deialdiak lehendakariaren aginduz egingo dira, gutxienez, bost egun naturaleko aurrerapenarekin. Presako bileretan ez da nahitaezkoa izango deialdia aurrerapen horrekin egitea.

  4. Zuzendaritza Kontseilua baliotasunez osatzeko bere kideen gehiengo erabatekoa da beharrezkoa. Lehenengo deialdian halabeharrez egon beharko dute lehendakariak eta idazkariak, edo horien ordezkoek, edo kideen herenak bigarren deialdian, ordu erdi geroago.

  5. Ezin da eztabaidatu edo erabaki gai-zerrendan jarri ez den gairik; eztabaidatu eta erabakitzeko, Kontseiluko kide guztiek egon behar dute bilduta, eta gehiengoak erabaki aztergaia presakoa dela.

  6. Bertaratutakoen botoen gehiengo soilez hartuko dira erabakiak. Berdinketa gertatuz gero, lehendakariaren botoa izango da ebazlea erabakiak hartzerakoan.

  7. Arloko zuzendariek Kontseiluko bileretan parte hartu ahal izatea erabaki dezake lehendakari exekutiboak, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe.

  8. Lehendakari exekutiboak erabaki dezake zenbait adituk parte har dezaketela bilkuretan hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe baldin eta horien parte hartzea beharrezkotzat jotzen bada aztergaien arabera.

  9. Kontseiluko kideek eskubidea dute Kontseiluaren bileretan parte hartzearen ondorioz sortutako gastuen ordainez dietak eta konpentsazioak eskuratzeko, zeintzuk EAEko Administrazio Orokorrak horretarako ezarritako prozeduren arabera ordainduko baitira.

  10. Zuzendaritza Kontseiluaren jarduera beren beregi berarentzat zerbait aurreikusten ez bada organo kolegiatuen xedapen erregulatzaileei egokituko zaie, zeintzuk Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko II. tituluko II. kapituluan baitaude jasota.

  1. Kontseiluko lehendakariari laguntza eman Institutuak izendatuta dituen helburuak betetzen eta horien zaintzan.

  2. Aldian behin eta Kontseiluak eskatzen duenero Kontseiluari Institutuaren jardunari buruzko informazioa eman.

  3. Institutuko pertsonalaren eta zerbitzuen goi zuzendaritza gauzatu.

  4. Institutuko pertsonalaren plantilla proposatu Zuzendaritza Kontseiluari eta Dekretu honetako 6. artikuluko 4. paragrafoan aurreikusitakoa garatu.

  5. Lanpostuen Zerrenda onartzeko proposamena egin Zuzendaritza Kontseiluari.

  6. Institutuaren plan estrategikoa eta kudeaketa planak eta Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren erabakiak proposatu eta exekutatu.

  7. Institutuaren ohiko ordezkaritza.

  8. Institutuaren jardueren urteko memoria gertatu eta bere aurrekontuaren aurreproiektu-proposamena eta horren likidazioa gertatu eta Zuzendaritza Kontseiluari aurkeztu.

  9. Hitzarmenak eta protokoloak formalizatu.

  10. Institutuaren izenean kontratatu.

  11. Gastuen ardura hartu eta ordainketak egin, indarreko legeek aurreikusitako moduan.

  12. Kontabilitatea, diruzaintza eta Institutuaren zorpetzea kudeatu, Institutuaren aurrekontuan txertatutako diru-sarreren eta gastuen kudeaketaren kontrola eginaz, eta arlo horretan Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkion eginkizunak kontuan hartuz.

  1. Institutuak eman behar dituen laguntzak eta diru-laguntzak esleitu.

  2. Euskadiko Ondare Legearen arabera Institutuak gauzatu behar dituen eskumenez beste organo bati beren beregi egotzi gabekoez baliatu.

  3. Institutuaren zerbitzu administratiboak eta ekonomikoak antolatu eta gainerako zerbitzuen eta jarduera-arloen administrazioa koordinatu, ondo jardun dezaten.

  4. Institutuaren irudia eta komunikazioa diseinatu eta garatu EAEn eta EAEtik kanpo, eta helburu horretarako behar beste euskarri eta baliabide erabili.

  5. Dekretu honetako 5. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko beharrezkoak diren baliabideak sustatu eta garatu.

  6. Zuzendaritza Kontseiluak egotzitako gainerako eginkizunak.

  1. Etxepare Euskal Institutua / Basque Institutek bi arlo sektorial izango ditu bere helburuak betetzeko:

    1. Euskal Kultura sustatu eta hedatu.

    2. Euskara sustatu eta hedatu.

  2. Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko arloak honako eremuak hartzen ditu: musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, zinema, arkitektura eta diseinua. Eginkizunak:

    1. Euskal sorkuntza artistikoa hedatu nazioarte mailan programazioa suspertuz.

    2. Artisten eta horien lanen ibiltaritzari laguntza eman.

    3. Sorkuntza garaikidearen eta ondare artistikoaren ezagutza hedatu.

    4. Nazioarteko kultura erakusketak antolatu.

    5. Arteak hedatzeko ekintza estrategikoak sustatu.

    6. Kultura eragileei laguntzeko programak diseinatu, euskal sorkuntza nazioarte mailan ezagutzera emateko.

    7. Euskal literatura, pentsamendua eta ikerketa sustatu pentsamendu eta ikerketa zientifikoko obrak eta euskal pentsamenduko eta kulturako aldizkariak kanpora atereaz.

    8. Euskal kulturaren kanpo hedapena sustatu, batik bat euskaraz sortutako kultura eskaintzari laguntza eskainiz.

    9. Euskal pentsalarien eta ikertzaileen eta atzerriko interlokutoreen arteko eztabaida eta iritzi trukaketa egin.

    10. Euskal autoreek hizkuntza aniztasunaz eta kultura pluralismoaz burututako azterlanak nazioartean sustatu.

    11. Euskal kulturaren sustapen unibertsala lortze aldera jarduerak garatzen dituzten erakunde pribatu eta publikoei diru-laguntzak esleitzea kudeatu.

  3. Euskara Sustatu eta Hedatzeko arloaren helburua euskara irakatsi, aztertu, erabili eta hedatzea da, bai herritarren artean eta bai nazioarte mailako erakunde publikoen artean. Eginkizunak:

    1. Munduan zeharko unibertsitateetan eta beste zentro batzuetan euskararen presentzia, azterketa eta ikasketa sustatu. Batik bat unibertsitateetan irakurletzak ezartzea bultzatuz, eta euskaltzaleentzat eta atzerriko ikerketa-zentroetarako lankidetza- eta sorospen-organo modura jardunaz.

    2. Munduan zehar euskara darabilten kolektibitateetan euskararen ezagutza sustatu, gehienbat euskal etxeen bidez.

    3. Baliabide propioen bidez edo hirugarrengoen laguntzaz, atzerrian euskara ikasteko behar diren giza baliabideak, hizkuntza baliabideak eta didaktikoak jarri.

    4. Euskera bigarren hizkuntza legetxe irakasten espezializatuta dauden irakasleen prestaketa bultzatu.

    5. Euskararen ezagutza neurtzeko atzerriko ziurtagiriak lortzeko ariketak antolatu.

    6. Euskararen presentzia nazioarte mailan sustatu, hizkuntzak dibulgatzea helburu duten azoka eta erakusketetan parte hartuz.

    7. Euskara sustatzeko jarduerak beste erakunde batzuekin koordinatu, zeinen helburua den gaztelania, katalana eta galegoa atzerrian sustatzea eta hedatzea.

    8. Euskara sustatzeko jarduerak administrazio publikoekin edo beste erakunde batzuekin koordinatu, batez ere euskararen gainerako lurraldeetakoekin, betiere horien helburua euskara suspertzea bada.

    9. Lankidetza-harreman egonkorrak egin euskararen normalizazioa helburu duten erakundeekin.

    10. Lankidetza-hitzarmenak eta/edo erabakiak formalizatu unibertsitateekin eta beste erakunde batzuekin, publikoak zein pribatuak, nazionalak edo atzerrikoak izan Hitzarmenon helburua euskara atzerrian hedatzea eta euskararen sorkuntza sustatzea izango da.

    11. Euskaren sustapen unibertsala lortze aldera jarduerak garatzen dituzten erakunde pribatu eta publikoei diru-laguntzak esleitzea kudeatu.

    12. Norbere ekimenez edo hirugarrengoen lankidetzaz, sare telematikoen, informazioko eta komunikazioko teknologien baita komunikabide sozialen bidez euskera atzerrian hedatzea helburu duten egintzak burutzea sustatu.

  4. Jarduera arlo bakoitzeko barne antolamendua eta funtzionamendu arauak Institutuko zuzendariak finkatuko ditu, eta horren berri Zuzendaritza Kontseiluari emango zaio.

  1. Institutuaren jarduera bakoitzaren arduradun Zuzendaritza Kontseiluak izendatutako zuzendari bat izango da.

  2. Aurreko paragrafoan aipatutako pertsonalak lan itunpeko kontratuen bidezko lotura izango du Institutuarekin.

    EAEko Administrazioan lan egiten duen pertsonalarentzat izaera orokorrez ezarritako ordainketa erregimena izango du Institutuko pertsonalak.

  3. Arloko zuzendariek, Institutuko zuzendariaren goi zuzendaritzarekin, eginkizun hauek beteko dituzte:

    1. Analisi, txosten eta proposamen teknikoak gertatzea berari dagokion jarduera arloan.

    2. Bere jarduera eremuko jardueren, gastuen eta proiektuen diseinua, kontrola, garapena eta jarraipena.

    3. Bere arloetako kontratazio-prozedurak eta espedienteak izapidetu eta kudeatu, EAEko Administrazioari kontratazio arloan aplika dakizkiokeen lege xedapenen arabera.

    4. Bere eremuetako gastu erabilpenari izapideak egin.

    5. Zuzendaritza Kontseiluak edo Institutuko zuzendariak egotzitako edo delegatutako eskumenak edo eginkizunak gauzatu.

  4. Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortzeko eta arautzeko den apirilaren 20ko 3/2007 Legeko 4. artikuluan aurreikusitako jarduerak modu eraginkorrean garatzeko beharrezkoak diren ekintzak sustatu beharko dituzte arlo sektorialetako zuzendariek, Institutuko zuzendariak horretarako ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko maiatzaren 13an.

Lehendakaria,

JUAN JOS IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.