Euskadi.eus
  • 1/1993 LEGEA, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1/1993 LEGEA, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 650
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 1993/02/19
  • Argitaratze-data: 1993/02/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---
Deskribapenak
  • 1993/02

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    1/1993 LEGEA, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa. Jatorrizko Testua:

  • 1994/08-2007/01

    Lehendakaritza

    10/1994 LEGEA, ekainaren 17koa, Euskal Eskola Publikoari Buruzko Legearen 10.4 atala aldatzeari buruzkoa. Aldatutakoa

  • 2007/01-2008/06

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    5/2006 LEGEA, azaroaren 17koa, Euskadiko Ondareari buruzkoa. (2/2007 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, azaroaren 6koa, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena.) (EHAA 15 ZK., 2008/01/22) Aldatutakoa

  • 2008/06

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    3/2008 LEGEA, ekainaren 13koa, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea bigarrenez aldatzekoa. Aldatutakoa

+ -

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak ondoko Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

OTSAILAREN 19KO 1/1993 LEGEA, EUSKAL ESKOLA PUBLIKOARI BURUZKOA

Zioen Adierazpena

Egungo gizarteetan, eta gero eta gehiago, hezkuntza-sistemek funtsezko zereginak betetzen dituzte norbanakoen heziketan.

Eskola publikoa, testu inguru horretan, administrazioaren iharduketa zuzeneko tresna da, bai hezkuntza-eskubidea bermatzen duen Konstituzioaren agindua betetzeko, bai ezberdintasunak berdintzeko.

Azken urteotan, herritarren artean kultura-itxarobide handiagoak hedatzeak, oinarrizko irakaskuntzetako eskolaketa zabaltzeak, ekoizpen-sektoreak lan desberdinak egiteko gauza diren lanbidedunak eskatzeak eta Europako bateratasun-prozesuan ongi prestatutako pertsonekin parte hartzeko maila gorako kalitatea lortu beharrak hezkuntza-sistema eraberritua eskatzen dute. Sistemaren antolaketa berria HSALOk arautzen du oinarrian eta Estatu osorako.

Euskal Herriko Autonomi Elkarteak, Autonomi Estatutuak 16. atalean dioenez, irakaskuntzari buruzko bakarreango aginpidea du, beti ere Konstituzioko 27. atalak eta hura garatzen duten lege organikoek ezarritakoari, Konstituzioko 149.1.30 atalak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenei eta hura betetzeko eta garatzeko behar den goi-ikuskatzailetzaren kaltetan gabe. Autonomi elkarte honek, bestalde, baditu hezkuntza-sistemak kontutan hartu beharreko kultura -ezaugarri berarizkoak: bi hizkuntza ofizial, zeinen garapenerako lagundu behar duen sistema horrek, eta hizkuntza-alorrean gainditzeko dauden zenbait gatazka, konponbidea eskatzen dutenak.

Ildo horretatik, euskal eskola publikoa legez arautzea premiazkoa da haren bidez lege-esparru egonkor bat sortuz, esparru horrek ezarriko baititu eskola publikoaren eredua zehazten duten arauzko hautabideak eta bertan egingo baita eraginkortasun handiagoz martxan dagoen hezkuntza-berrikuntza.

Lehenengo idazpuruan euskal eskola publikoaren hatsapen orokorrak eta helburuak jasotzen dira eta haren ezaugarriak zein diren zehazten: anitza, elebiduna, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzura dagoena, gizarte eta kultura mailan bere ingurunean errotua, partaidetzazkoa, ezberdintasunen berdintzaile eta dibertsitateen bateratzaile izango da.

Lehenengo idazpuru horretan sendo bultzatzen den eskola publikoak giza eta gauzazko baliabideez ongi hornituta egon behar du eta harekin loturik dauden gizarte-sektore guztiek esku hartzea eta ikastetxeek egiazko autonomia izatea ahalbideratuko du.

  1. idazpuruak euskal eskola publikoan hezkuntza-eskubidea nola gauzatzen den arautzen du. Idazpuru horrek bultzatzen duen irakaskuntza kalitatezkoa da, hiru urtetik aurrera -eta ez bakarrik derrigorrezko mailetan- doakoa, eta ezberdintasunen zuzentzailea. Batipat gizarte- eta ekonomi jatorria duten ezberdintasunak zuzenduko ditu, haiek ezabatzen lagunduko duten neurriak ezarriz. Horretarako, konpentsazio-fondo bat eratzen da; aurrekontuez osatuko da eta fondoaren beraren soberakina, babes-neurri gisa, berez eta besterik gabe sartuko da fondo horretan, urteroko Aurrekontu Nagusien Legean ezarritako modu eta neurrietan.

  2. idazpuruak eskola publikoan euskarak duen tratamendua arautzen du. Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen, Euskeraren Erabilpena Arauzkotzezkoaren, hatsapenei begirunea izanik, haietan sakontzen da, hezkuntza-administrazioak gizarte-alorreko administrazio eta giza taldeekin lankidetzan eta elkarlanean aritzeko hatsapena ezartzen da eta irakaslegoa euskalduntzeko plan urteanitza ohartematen da.

    Legeak, laugarren idazpuruan, eskola-bilguneka egiten den lurralde-banaketan oinarri hartuta antolatzen du euskal eskola publikoa, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoaren eta Administrazioko Zerbitzu Ikuskaritzaren aginpide den ikuskaritza-egitekoa arautzen du, eta Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak taiutzen ditu, gehienbat bilgunean antolatuz, nahiz lurraldeari dagokionean eskola-bilgunearekin bat ez datozen zerbitzu-ikuskaritzak sortzeko ahalbidea eskaintzen duen.

    Ikastetxeen autonomiaren hatsapena jadanik urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistema Antolatzekoak, jasotzen du pedagogiazko autonomia gisa bere 2.3.f) puntuan eta hatsapen hori garatzen duten 57. eta 58. ataletan. Azken bi atal horietan antolakuntza-eremuetara eta ekonomi kudeaketara hedatzen da autonomia eta haren sustapena hezkuntza-administrazioen gain jartzen da.

    Ikastetxeek beren antolakuntza, irakaskuntza-iharduera, ekonomia eta finantzen kudeaketa zein langilegoaren kudeaketa moldatzeko ahalmen handiagoak izanez gero, irakaskuntzaren kalitatea hobetuko da; uste horretan oinarriturik, lege honetako V. idazpuruak ikastetxeen autonomia arautzen du, saiatzen delarik ikastetxeetarako ahalik eta autonomia handienaren eta administrazioak haien gainean egin beharreko koordinaketa eta kontrolaren arteko oreka mantentzen, administrazioak bermatu beharra baititu eskola publikoen helburu nagusiak sistema osoak lortzeko behar diren gutxieneko neurriak.

    Bai ikastetxearen hezkuntzako, ikasketetarako eta kudeaketako proiektuak, bai antolakuntza eta iharduera-araudia onartu eta burutzean gauzatzen da euskal eskola publikoko ikastetxeen autonomia.

    Antolaketa-eskemari dagokionez, legeak gutxienekoen sistema bat hautatu du, ikastetxeei ezinbestekotzat jotzen diren organoak zein diren esan eta haien egoerarekin hobekien egokitzen diren beste batzuk sortzeko askatasun osoa ematen dielarik. Irizpide bera erabili da ikastetxeko aginte-organo nagusiaren (ordezkaritza-organo gorenaren) osaera dela-eta, behin eskola-elkartea osatzen duten talde bakoitzari dagokion partaidetza bermatuta, ikastetxe bakoitzak egokien erizten dion moduan eratzeari oztoporik jartzen ez zaiola.

    Ikastetxeko zuzendariaren irudia indartu nahi du legeak, eta horretarako, zuzendariak espezializazio-ikastaroak gainditu beharko ditu kargu horren egitekoak burutzeko prestakuntza egokia izan dezan.

    Lege mailan zuzendaritza-taldea ikastetxeko agintezko batzar-organo gisa definitzea gauza berria da. Beste alde batetik, irakasle-klaustroa ikastetxeko irakaskuntza-iharduerei buruz erabakitzeko ahalmena duen organo gisa indartu nahi da. Eta, eskolarekin lotuta dauden talde guztiek bertan parte hartu behar dutela dioen hatsapenari erantzun emanik, gurasoen batzarra eta ikasleen partaidetza-organoa ikastetxean behar diren organoak direla ezartzen da.

    Pedagogiazko autonomiari eman nahi zaion indarra hezkuntza-aukera eta eskola-curriculumaren zehaztapena jasotzen dituzten agiriak ikastetxeek egin eta onartzean gauzatzen da. Beraz, agiri horiek, lege-arauen begirune barruan, eskola-elkartearen kideen erabakimen askearen adierazgarri izango dira, bakoitza dagokion batzar-organoan erabakiko delarik.

    Lege honen berritasunik handienetako bat kudeaketa-autonomia arautzeko eran datza. Sortzen den eskeman, administrazioak berarentzat gordetzen dituen ziurtapen eta kontrolen kaltetan gabe, ikastetxeek beren diru-kudeaketa antolatzeko malgutasun handiagoa izango dute, beren aurrekontua egingo baitute eta aurrekontu-urtean zehar funtzionamendu-gastuen banaketa askatasunez alda baitezakete.

    Ikastetxeetako zuzendariek administratzaileen laguntza izango dute ikastetxearen diru-kudeaketa guztia egiteko, administratzaileak, gaikuntza bereziko ikastaroen bidez, ikastetxeko ekonomi ihardueraren arintasuna eta egokitasuna berma ditzaketen lanbidedunak izatea bilatzen delarik.

    Ikastetxeek, legeak V. idazpuruko V. atalburuan dioenez, bere langilegoaren hautaketan eta langileen presta-berritze ikastaroetan parte hartzeko aukera izatea ere gauza berria da. Neurri horiek garatzen dituzten erabakiak hartzean langileen ordezkaritzaren pardaidetza nolakoa izango den azken erabakietako lehenengoan jasotzen da.

    Bere erabaki gehigarrietan eskola publikoaren legea bi gai garrantzitsuz mintzatzen da:

    1. Urriaren 28ko 13/1988 Legea, Euskadiko Eskola Kontseiluena, onartu eta erakunde hori martxan jarri ondoren, Euskadiko Eskola Kontseiluaren aginpideak hedatzeko beharra dagoela nabarmendu da, hura izan dadin unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren plangintza orokorrean esku hartzen duten gizarte-sektoreek parte hartzeko, kontsultak egiteko eta aholkuak eskatzeko duten goi-organoa.

    2. Ikastolak, Konstituzio-aurreko aldian euskaraz irakasteko xedez sortu zirenak, 1978. urtetik zabalduz joan dira, maiz botere publikoak konpondutako diru eta gauzazko zailtasunekin, ikastetxe-multzo bat osatu arte. Horietatik asko ekainaren 29ko 10/1988 Legeak jasotzen dituen itune bereziez baliatu dira. Legearen erabaki gehigarrietako zazpigarrenaren arabera, ikastolek askatasunez aukera dezakete sare publikora bildu ala ikastetxe pribatu izan eta Ikastolak eta Herri Eskola Biltzeko Legeak ezarritakoa bermatzen da, hezkuntza-sistema behin-betiko eta zalantza gabe bi saretan, publiko eta pribatuan, egitura dadin.

      I. IDAZPURUA

      EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN HATSAPEN OROKORRAK ETA HELBURUAK

    1. atala.-

    1. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza ematen duten herri-ikastetxe guztiek osatzen dute euskal eskola publikoa.

    2. Lege honen ondorioetarako, autonomi elkarteko administrazioaren jabetzapekoak dira herri-ikastetxe; eta udal-erakundeen jabetzapekoak, erabaki gehigarrietako hamaikagarrenean jasotako modu eta neurrietan.

    3. Ebaluazio, ikerketa eta hezkuntzari laguntzeko zerbitzu bereziak izango ditu euskal eskola publikoak, eta Euskal Autonomi Elkarteko hezkuntza-sistema osoa izango dute iharduera-eremua.

    4. Euskal eskola publikoak Konstituzioari, Autonomi Estatutuari, lege honi eta berau gara dezaten arauei men eginez gauzatuko du bere iharduera.

    1. atala.-

    1. Euskal eskola publikoa osatzen duten herri-ikastetxeei antolaketa, pedagogia eta kudeaketarako autonomia aitortzen zaie, lege honetan arautzen den moduan.

    1. atala.-

    1. Euskal eskola publikoa, horko ikastetxe bakoitza, anitza, elebiduna, demokratikoa da, euskal gizartearen zerbitzura dagoena, gizarte eta kultura mailan bere ingurunean herrotua, partaidetzazkoa, ezberdintasunen berdintzailea eta dibertsitateen bateratzailea.

    2. Hona hemen euskal eskola publikoaren helburuak:

      1. Konstituzioak aitortutako hezkuntzarako eskubidea benetan baliatu ahal izatea bermatzea, hori galerazten duten ekonomi eta gizarte-oztopoak edo beste edonolakoak ezabatuz.

      2. Elkarbizitza demokratikoa ahalbideratzen duten baloreetan oinarriturik ikasleen nortasuna askatasunean garatzea eta heziketa osatua bultzatzea, besteak beste, gaitasun eta jokaera kritikoa, berdintasuna, zuzentasuna, partaidetza, aniztasunarekiko eta kontzientzi askatasunarekiko begirunea, elkartasuna, gizartearekiko kezka, elkar eramankortasuna eta elkarrenganako begirunea, bai eta giza eskubideen aldeko jarrera ere, sustatuko dituela.

      3. Irakasleek, gurasoek eta ikasleek herri-ikastetxeen kudeaketan demokrazia-legez parte hartzeko duten eskubidea gauza dadin sustatzea eta bermatzea.

      4. Irakasleen katedra-askatasuna, lege honek zehazten duen esparruan guraso nahiz tutoreek beren seme-alabentzako ikastetxea aukeratzeko eta, hala dagokionean, legez ezarritako baldintzetan, beren seme-alabentzako nahi duten erlijio-irakaskuntza aukeratzeko eskubidea gauzatuko direla bermatzea.

      5. Kalitatezko irakaskuntza emango dela ziurtatzea, arreta berezia eskainiz irakatsi beharreko edukien balio pedagogikoari eta erabiliko diren metodo-bideen eraginkortasunari, gure inguruneko aurrerapausoak kontutan har ditzaten metodologia aktibo eta malguak sartuz, irakaslegoari behar duen presta-berrikuntza eskainiz eta ikaslearentzako laguntza psikologikoa, eskola eta lanbide mailakoa ziurtatuz.

      6. Ikasleen jatorrizko ezberdintasunak berdintzeko, maila, etapa, ziklo eta gradu guztietan ihardutea.

      7. Ikasle guztiek, baldintza beretan, derrigorrezko irakaskuntza-aldia bukatzean bi hizkuntza ofizialen ezagupen praktikoa izango dutela bermatzea, euskararen erabilera bultzatuz eta normalkuntzari lagunduz.

      8. Euskal Herriko kide direnez ikasleek duten kultura-nortasuna mamitzen laguntzea, ikasleak beren geografiazko, gizarte-ekonomiazko eta kulturazko ingurunean errotzea bultzatuz.

      9. Ikasleengan ohitura intelektualak, lan-teknikak eta jakintzak garatzea, jakintza-gai guztiak baterabiltzeko moduan.

      10. Bakerako, askatasunerako eta herrien arteko lankidetza- eta elkartasun-ideiak sustatzeko heziketa.

      11. Ematen den heziketaren hezkidetasuna ziurtatzea.

      12. Irakaskuntzaren edukietan manipulazioak eta ideologiazko dotrinatzera bideratutako edukiak irakastea baztertzea.

        1. atala.-

          Aurreko atalean adierazitako helburuak erdiesteko, euskal eskola publikoak ondorengo bitartekoak izango ditu:

          1. Hezkuntza, curriculum eta kudeaketako proiektuak eta lege honen 2. atalean ikastetxeei aitortzen zaien autonomia gauzatzeko arauak egitea eta garatzea.

          2. Eskola-elkarteko kide guztien parte hartze demokratiko eta eraginkorra, lege honetan landutako esparruan.

          3. Eskolaren beharrei erantzuteko lanbide- eta hizkuntza-eskakizunen jabe izango den irakaslegoa.

          4. Eskolako zerbitzuen elebitasuna.

          5. Ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-proiektuari egokituriko instalazioak eta hornidura.

          6. Ikastetxeek beren geografia, gizarte eta kulturazko ingurunearekiko harreman estua, bateratutako ekintzetarako planen eta trukaketen bidezko elkarren arteko lankidetza, eta E.H.A.E.ko administrazioen eta erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza.

        2. atala.-

    3. atalean zerrendatutako helburuak betetzeko, Euskal Autonomi Elkarteko herri-aginteek honako egitekook izango dituzte, zeinek bere aginpideen esparruan:

      1. Irakaskuntzaren programazio orokorra eta, demokraziazko eta partaidetzazko plangintzaren barruan, euskal eskola publikoa osatzen duten ikastetxeak sortzea, aldatzea edo ezabatzea, irakaskuntza kalitatezkoa izango dela bermatzeko.

      2. Ikastetxeek beren hezkuntza eta ikasketa-proiektuak garatzeko irizpideak eta gutxieneko betebeharrak arautzea, irakaskuntza kalitatezkoa izango dela bermatzeko.

      3. Hezkuntzarako eskubidea benetan gauzatzen dela bermatzeko beharrezko neurriak hartzea.

      4. Ikastetxeen autonomia gauzatzeko bide eman dezan lege-esparrua sortzea.

      5. Hizkuntza-ereduen plangintza, gurasoek eta ikasleek eredua aukeratzeko duten eskubidea gauzatu ahal izan dezaten, eta bai aukeratzeko askatasun hori bermatuko duten administrazio-bideen garapena ere.

      6. Lege honetan eta gainerako legebidean berariaz ezar daitezen egiteko guztiak eta, oro har, euskal eskola publikoaren helburuak betetzera bideratutako guztiak.

        1. atala.-

          Egiteko horiek garatzeko, herri-aginteek guraso eta ikasleen elkarteen, langile-sindikatuen eta enpresa-elkarteen, udalen eta gizarte-arlo guztien parte hartzea bultzatuko dute, lege honetan, urriaren 27ko 13/1988 Legean, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzkoan, eta ezarpen orokorreko gainerako arauetan ohartemandakoaren arabera.

          II. IDAZPURUA

          EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN HEZKUNTZA-ESKUBIDEA GAUZATZEAZ

        2. atala.-

          Herri-aginteek, euskal eskola publikoko irakaskuntza doakoa eta kalitatezkoa izango dela bermatuko dute, hurrengo ataletan ohartemandako modu eta neurrietan.

        3. atala.-

          Euskal herri-administrazioek etengabe zainduko dute euskal eskola publikoko irakaskuntzaren kalitatea, ikastetxe bakoitzeko hezkuntza-proiektuarekin bat etorriaz; horretarako, helburuei egokituriko instalazioak eta hornidura jarri, ikastetxeetan irakasle/ikasle ratioak egokitu, hezkuntza- eta curriculum-proiektu berezituak bultzatu, euskararen erabilera normaldu, ikasleei psikologiazko, eskola-giroko eta lanbiderako orientabidea eman, eskolako langile guztien lan-baldintzak hobetu eta hezkuntza-beharrak asetzeko lagungarri izan daitezkeen neurri guztiak hartuko dituzte.

        4. atala.-

        1. Herri-aginteek, euskal eskola publikoa osatzen duten ikastetxeen bitartez, unibertsitatekoaz kanpoko irakaskuntza orokorreko maila guztietan, 3 urtetik aurrerakoentzat doako eskolatzea bermatuko dute, errepikapenei eta ikastetxeetan jarraitzeari buruz ezar daitezen mugapen berezien mendean.

        2. Hezkuntza-administrazioak, gainerako Administrazioekin eta gizarteko eragileekin lankidetzan, eska dezaten guztiak arian-arian zero urterekin eskolatzea ezarriko du, haurrak eskolatzeko aukeren berri emanez hezkuntza-munduko alor guztiei. Nolanahi ere, ezarpen-prozesuan lehentasuna izango dute gizarte eta ekonomi maila apaleneko aldeek eta, orokorrean, hezkuntzako behar bereziak edo hizkuntzazkoak dituzten ikasleek.

        1. atala.-

        1. Euskal eskola publikoan neurri positiboak hartuko dira bereizketazko egoerak ezabatzen laguntzeko.

        2. Aurreko atalkian adierazitako berdintasuna benetakoa izan dadin eta bereziki gizarte-ekonomiazko jatorria duten bereizketa-egoerak gainditze aldera, euskal eskola publikoaren baliabideak hobeto banatzeko bide emango duen konpentsazio-fondoan sartu beharreko diru-kopuruak sartuko dira Euskal Autonomi Elkarteko urtean urteko aurrekontu orokorretan. Aurrekontu-aldiaren amaieran soberan geratzen diren konpentsazio-fondo honetako diru-kopuruak hurrengo aurrekontu-aldiko fondokoei erantsiko zaizkie, hurrengo urte horretako Aurrekontu Orokorren Legeak ezar dezan moduan.

        3. Halaber, beka eta ikasketa-laguntza sistema bat bideratuko da, gizarte eta ekonomi izaerako ezberdintasunak gainditzeko banakako bide bezala.

        4. Bestalde, gorputz- nahiz adimen-ezintasunak dituztenei laguntzeko banakako neurriak hartzeko ahaleginak egingo dira. Hezkuntzako behar bereziak aurrezaintzeko, garaiz antzemateko, testuingurua kontutan hartuz ebaluatzeko eta behar berezi horiei erantzun egokia emateko neurriak hartuko dira.

          Ahal denean, behintzat, gela arruntetan eskolatuko dira ikasle guztiak, eta behar-beharrezko denean baino ez ikastetxe arruntetako heziketa bereziko geletan. Ezinbesteko izan dadinean, heziketa bereziko ikastetxeetan emango zaie heziketa ikasle horiei.

        5. Euskal eskola publikoan, hizkuntzaren normalkuntzari laguntzeko behar diren neurri positiboak hartuko dira.

        6. Euskal eskola publikoko herri-ikastetxeek, beren autonomia erabiliz eta, hala behar izanez gero, kanpoko laguntza-sistemen laguntzaz, gelako taldeen antolaketan indartze- eta malgutasun-neurriak, curriculumen egokitzapenak eta pedagogi baliabideen antolaketa-neurriak ezarri ahal izango dituzte, beti ere, derrigorrezko irakaskuntza-aldian zehar muinbakar, aniztasuna modu bateratzaile eta banakakoan bereganatzeko asmokoa eta ikasleei beren hezkuntza-helburuak erdiesteko aukera emango dien kalitatezko eskola ahalbideratuz.

        7. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hitzarmenak egin ahal izango ditu gizarte eta osasun-zerbitzuekin, orobat bestelako erakunde publiko nahiz pribatuekin ere, lege honetan adierazitako helburuen garapen osorako egitekoetan koordinazio haundiagoa lortzeko.

        1. atala.-

          Herri-aginteen ahalmenak hezkuntzarako eskubidea benetan gauzatzera bideratuta daude, eta bereziki eskolara sartzeko aukerara eta baita hezkuntza-prozesua arrakastaz burutzera ere.

        2. atala.-

        1. Euskal eskola publikoan, ikasle guztiek hezkuntzaren maila guztietan euskaraz nahiz gazteleraz ikasteko duten eskubidea bermatuko da.

        2. Eskubide hori gauzatzea eta herri-aginteen eremu horretako ekintza, lege honen III. idazpuruan eta azaroaren 24eko 10/1982 Legean, Euskeraren Erabilera Arauzkotzezkoan, ezarritakoari lotuko zaizkio.

        1. atala.-

        1. Euskal eskola publikoan, ikastetxeetarako sarbidea bermatuko da ezar dadin plangintzaren barruan, beste zenbait irizpideren artean eskaintza eskaerari egokitzea hartuko dela kontutan. Ikastetxeetan sartzeko mugapen orokor gisa ikastetxeon hezkuntza-eskaintzari darizkionak besterik ezingo dira ezarri, finka dadin plangintzaren arabera. Ikasleen onarpena araudi bidez zehaztuko da, ikastetxeetan ikaspostu aski ez izatekotan; familiaren urteko irabaziak, ikastetxearekiko hurbiltasuna eta ikastetxe berean neba-arrebarik edukitzea izango dira kontutan hartuko diren lehentasunezko irizpideak, inolako bereizketarik ezingo dela egin ez arautzean ez eta onartzean ere.

        2. Heziketa-behar bereziak dituztela eta, baliabide berezituen beharrean diren ikasleek lehentasuna izango dute baliabide horietaz osatutako ikastetxeetan sartzeko orduan.

        3. Gurasoek edo tutoreek dute ikastetxea askatasunez aukeratzeko eskubideaz baliatzeko ahalmena. Euskal eskola publikoaren esparruan, berau osatzen duten ikastetxeetako bakoitzari dagokionez erabili ahal izango da eskubide hori.

        1. atala.-

          Ikasleen heziketaren atal da Euskal eskola publikoa osatzen duten ikastetxeetako gobernu -lanetan, eta oro har eskolako eginkizun guztien garapenean, burutsu esku hartzeko eskubideaz baliatzea. Eskubide horretaz gehiago edo gutxiago baliatzeko ikaslearen adinari begiratuko zaio, eta lege honetan ezarritako esparruan garatuko da.

        2. atala.-

        1. Ikasleek eskola-munduan dituzten banakako eta gizartezko eskubideak errespetatzetik abiatuz, Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Eskola Kontseiluak txostena egin ondoren, ikasleen eskubideak eta betebeharrak dekretu bidez arautuko ditu.

        2. Euskal eskola publikoko ikasleei bidegabekeriarik gabeko zigorbidea zor zaie eta zigorrak jartzeko ihardunbideak bermeak izan ditzan eskubidea dute. Atal honetako aurreko atalkian ohartemandako dekretuak arautuko ditu ikasleen hutsegiteak eta zigorrak, baita zigorrok ezartzeko ihardunbidea ere, beti ere, doakionari entzunaldia emango zaiola, ukitu gabe horregatik hutsegiteon ondoriozko balizko ekintza zibilak edo zigor-legezkoak.

        1. atala.-

        1. Eskola-errendimendua objetibotasun osoko irizpideen arabera ebaluatuko da, eskola-prozesuaren garapenean ikasleari eta irakasleari argibideak emateko, etorkizuneko ikasketa- eta lanbide-aukerak hautatzen laguntzeko eta goragoko irakaskuntza-mailetara sartzeko eskubidea bermatzeko. Prozesu horretan, irakasle-klaustroak eta ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenak, ikastetxearen hezkuntza- eta ikasketa-proiektuaren arabera, prozesuaren iharduera eta emaitza orokorrak neurtu eta eskola-elkarteari ezagutaraziko dizkiote.

        2. Ikastetxeek ikasturte hasieran jakinarazi beharko dituzte ebaluaziorako irizpideak eta ikasmaila nahiz ziklo bakoitzean gainditu beharreko gutxieneko helburuak, ikastetxearen ikasketa-proiektuan jasotakoak hain zuzen. Irizpideek nahiz gutxieneko helburu horiek bat etorri beharko dute indarrean dauden ikasketa-planekin eta ikastetxeari aitortutako pedagogiazko autonomia erabiliz har daitezen aukerekin.

        3. Ikastetxeek beren antolakuntza- eta iharduera-araudietan ebaluazioen kalifikazioen aurkako erreklamazioak aurkezteko ihardunbidea arautuko dute.

        1. atala.-

        1. Idazpuru honetan jasotako hezkuntzarako eskubidea gauza dadin bideratzeko, euskal eskola publikoko ikastetxeek eskolako elkarbizitzaren garapena bultzatuko dute.

        2. Aurreko atalkian jasotako hatsapena ezartzeko, eskola-elkarteko kideek ikastetxearen antolakuntza- eta iharduera-araudian bakoitzari izendatutako eskubideak eta eginbeharrak hartuko dituzte beren gain.

          III. IDAZPURUA

          EUSKARA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN

        1. atala.-

          Euskara eta gaztelania nahitaez sartuko dira euskal eskola publikoan gara daitezen irakaskuntza-programetan, bi hizkuntzen ahozko zein idatzizko ulermena eta adierazmena benetakoa izan eta gutxienez ohizko harremanetarako eta erabilerako hizkuntza gisa erabili ahal izan daitezen.

        2. atala.-

        1. Hezkuntza-administrazioa arreta bereziz arduratuko da aurreko atalean araututako helburua bete dadin.

        2. Horretarako, eta 12. atalean ohartarazitako helburuetarako, urtero berrituko dira irakaskuntzaren programazio orokorraren esparruan ikasleen ikastetxeekiko hurbiltasunari buruzko irizpide orokorrak.

          Halaber, hezkuntza-administrazioak laguntza eta lankidetza eskatu ahal izango die gainerako administrazioei eta gizarte-erakundeei.

        3. Irakaskuntzaren hizkuntza-plangintza Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak ezar dezan hizkuntza-plangintza orokorrarekin elkarlotuta egongo da.

        4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egingo du irakaskuntza-alorreko hizkuntza-plangintzaren irizpide orokorren ezarpenaren jarraipena, hizkuntza-plangintza orokorraren jarraipenerako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren aginpideen kaltetan gabe.

        5. Euskadiko Eskola Kontseiluak, Euskadiko Autonomi Elkarteko irakaskuntzaren egoerari buruzko urteko txostenean, atal berezia eskainiko dio aurreko atalean araututako helburuaren betetze-mailari. Atal horretan bertan, euskara derrigorrezko ikasgai baino ez den kasuetan euskara benetan ikasarazteko eta erabilera bultzatzeko behar diren neurriei buruzko gomendioak emango ditu.

        1. atala.-

        1. Jaurlaritzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez, dekretu bidez onartuko du hizkuntza-ereduen araubidea, lege honen 47. atalean erabakitakoaren mende. Eredu horiek lan-tresna dira, 18. atalean finkatutako hizkuntza-normalkuntzaren helburua eta hezkuntza-sistema ororen berezko ikasketa-edukien eskurapena kasuan kasu ezkontzeko bide egoki diren neurrian.

        2. Aurreko atalkian adierazten den aginpidea gauzatzean, Jaurlaritzak kontutan izango du ereduon hizkuntza- eta ikasketa-emankortasunaren guztizko ebaluazioa eta, hala badagokio, ikastetxeek, beren autonomia pedagogikoa erabiliz, aurkeztutako ekinbideena.

        3. Atal honetako lehen atalkian aipatutako araua onartzeko ihardunbidean Euskadiko Eskola Kontseiluaren aholkuak eta Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren txostena hartuko dira kontutan.

        1. atala.-

          Jaurlaritzak, hizkuntza-ereduen eskaintzaren plangintza zehazteko oinarrizko irizpideak arautuko ditu. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, gurasoen edo tutoreen nahia eta zonaldearen gizarte- eta hizkuntza-egoera kontutan izanik, ikastetxe bakoitzean eman beharreko hizkuntza-ereduak izendatuko ditu.

          Hezkuntza-administrazioak hezkuntza-maila batetik bestera igarotzean hizkuntza-ereduen aldaketa egiteko baimena eman ahal izango du, gurasoen edo tutoreen eskaera nahikoa izan eta plangintzak horretarako bide ematen badu.

        2. atala.-

        1. Euskal eskola publikoan, azaroaren 24eko 10/1982 Euskeraren Erabilera Arauzkotzezko Oinarrizko Legeak eta lege honek zehaztutako helburuak lortzeko beharrezko diren giza eta gauzazko baliabideak izango dituzte ikastetxe guztiek.

        2. Aurreko atalkian ezarritakoarekin bat etorriz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakaslegoa euskalduntzeko plan urteanitza burutuko du. Plan horrek izaera malgua izango du eta urtero berraztertuko da, eta gauzatzean irakaslegoa bere borondatez horri atxikitzeko ahaleginak egin eta haien lan-baldintzak errespetatuko dira. Planak zein beronen berrazterketek Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena beharko dute.

        3. Irakaslegoa euskalduntzeko planak, gutxienez, honako osagai hauek izango ditu:

          1. Euskarazko eta euskararen irakaskuntzako eskariaren aurrikuspena.

          2. Horren ondorioz, euskaraz eta euskara irakasteko gaitasun bereziko irakaslegoaren premien kalkulua.

          3. Irakaslegoaren presta-berritze eta euskalduntze-premien haztapena.

          4. Aurreko atalkietan zehaztutako iharduera guztiak burutzeko beharrezko diru-baliabideen aurrikuspena.

            1. atala.-

              Azaroaren 24eko 10/1982 Euskeraren Erabilera Arauzkotzezko Oinarrizko Legearen 17. atalak ohartemandakoa betetzeko, autonomi administrazioak beharrezko neurriak hartuko ditu euskal eskola publikoko ikastetxeetako ihardueretan euskararen ingurune-erabilera segurtatzeko, eskolako eta eskolaz kanpoko ekintzetan eta eskolaren iharduera osoan euskararen erabilpena ahalbidetzeko xedez.

              IV. IDAZPURUA

              EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ ETA BERE ERAKETAZ

              I. ATALBURUA

              ESKOLA-BILGUNEAZ

            2. atala.-

            1. Irakas-zerbitzuen antolakuntzarako eta plangintzarako lurralde-banaketarako oinarrizko esparrua da eskola-bilgunea, eta:

              1. Ikastetxeak eta Irakaskuntzarako Ebaluazio eta Laguntza-Zerbitzuak elkarri egokitu eta zerbitzu horien lurralde-antolakuntza koordinatzeko esparrua da.

              2. Hezkuntza-administrazioak esparru horretarako onartu beharreko plangintza orokorrean ikastetxe eta zerbitzu horiek parte hartzeko esparrua da.

            2. Bilguneak beharrezko ikastetxe eta zerbitzuez horniturik egon beharko du unibertsitatez kanpoko maila guztietako hezkuntza-eskaria asetzeko. Era berean, bere eginkizunak betetzeko eta baliabideak administratzeko beharrezko giza eta gauza-baliabideak izango ditu.

            3. Eskola-bilgunearen oinarrizko egitura zehaztea, bai eta bilgune bakoitza sortu, aldatu edo ezabatzea ere Eusko Jaurlaritzak egingo ditu dekretu bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostenaren ondoren.

              II. ATALBURUA

              IKUSKARITZA-EGITEKOAZ

            1. atala.-

            1. Ikuskaritza-egitekoa, euskal eskola publikoan, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoaren eta Administrazioko Zerbitzu Ikuskaritzaren aginpide da.

            2. Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak, indarrean dauden arauetan aitortzen zaizkion gainerako aginpideen kaltetan gabe, honako egiteko hauek betetzen ditu:

              1. Ikastetxe bakoitzaren, ikastetxe-multzoaren eta laguntza-sistemaren ebaluazio tekniko-pedagogikoa.

              2. Hezkuntza-gaietan indarrean dagoen araubidea betetzen dela kontrolatzea eta hezkuntza-sistemaren oinarrizko helburuak iristeko ikastetxeen eta laguntza-sistemaren ihardute-baldintzak zaintzea.

              3. Lege honek aipatzen duen pedagogiazko autonomiaren esparruan garatzen diren ikastetxeen proiektuei eta programei buruzko txostengintza, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren erabakiaren aurretik, eta baita berauen jarraipen eta ikuskapena ere.

              4. Oro har, ikastetxeei, irakaslegoari eta administrazioari berari argibideak eta aholkua ematea irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko.

              5. Ikuskaritza Teknikoa, bere egitekoak betetzean, eskola kontseiluekin eta ikastetxeekin arituko da elkarlanean, behar dituzten argibideak eta laguntza teknikoa emanez.

              6. Lege honen 15. atalean adierazitako arauaren ondoriozkoak, ikasleentzako zigorbidearen alorrean.

            3. Hezkuntza-administrazioak Administrazioko Zerbitzu Ikuskaritza sortu eta garatzeko beharrezko neurriak hartuko ditu. Ikuskaritza hori ikastetxeetako giza eta gauza-baliabide egokien horniketa eta antolakuntzaz arduratuko da, bai eta baliabide publikoak eginkortasun haundiagoz erabiltzeaz ere.

              III. ATALBURUA

              HEZKUNTZARAKO LAGUNTZA ZERBITZUEZ

            1. atala.-

            1. Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak elkarlanean arituko dira ikastetxeekin irakaskuntzaren kalitatea hobeagotzeko.

            2. Laguntza Zerbitzuek honako zeregin hauek beteko dituzte:

              1. Ikastetxeen beharrizanak bete, eta beren irakas-proiektuak eta programak gauzatzean, eta ikastetxeek beraiek edota administrazioak, behar izanez gero, proposaturiko hezkuntza-aldaketa eta -proiektuak ezartzean lagundu, bideratu eta aholku emateko ekintzak burutzea.

              2. Baliabideen kokagune izatea, ikastetxeen eskura egon arren, beren izaera edo neurriengatik berauetan eduki ezin daitezkeenetan.

              3. Irakaslegoa prestatzeko zonaldekako planen gertatze-lanetan eta kudeaketan, eta bilguneko giza baliabideen koordinaketan laguntza ematea, ikastetxeen eskakizunei erantzunez.

              4. Irakas-esperientzien trukaketak sustatzea.

              5. Pedagogiazko baliabide eta irakas-materialen dokumentazio eta mailegutzarako gune gisa aritzea.

              6. Ikastetxeetako irakaslegoa euskalduntzeko planak bultzatzea.

              7. Araudi bidez ezar daitezen gainerakoak.

            3. Zeregin horiek eskola-bilgunea oinarri harturik gauzatuko dira nagusiki.

              Bilgune bakoitzeko Laguntza Zerbitzu bakoitza zuzendaritza bakarraren pean arituko da eta bilgune bakoitzaren beharren zer-nolakoei egokitu beharko zaie eta elkarloturik ihardun, ikastetxe berean badihardute bereziki.

            4. Ikastetxeetarako Laguntza Zerbitzu gisa eta eskakizunei eta eskueran dauden baliabideei begira, Administrazioak eskola-bilgunea baino ihardun-eremu zabalagoko zein murritzagoko Laguntza Zerbitzuak eratu ahal izango ditu, beti ere aurreko atalkian ohartemandako koordinazio-arauak errespetatuz.

            5. Lege hau garatzeko, Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez arautuko ditu hezkuntza-sistemaren laguntzako oinarrizko egiturak, eskola-bilgunearen eta ikastetxearen mailan laguntza eta aholkularitza-bideak indartzeko eta lege honen 3. atalak aipatzen dituen helburuak iristearren erakunde arteko lankidetza bultzatzeko beharrezko ekinbide guztiak kontutan hartuz.

              V. IDAZPURUA

              EUSKAL ESKOLA PUBLIKOKO IKASTETXEEN AUTONOMIAZ

              I. ATALBURUA

  1. atala.-

    Euskal eskola publikoko ikastetxeek bermatuta dute pedagogia, antolaketa eta kudeaketako autonomia, indarrean dagoen legediaren esparruan eta lege honetan zein berau gara dezaten arauetan ohartemandako modu eta neurrietan.

  2. atala.-

  1. Euskal eskola publikoko ikastetxeen autonomia, ikastetxeak epe erdikorako ihardueraren ondorengo eratze-tresnak onartu eta burutzean gauzatzen da. Hona eratze-tresnok:

    1. Ikastetxearen hezkuntza-proiektua.

    2. Ikastetxearen ikasketa-proiektua.

    3. Antolakuntza- eta iharduera-araudia.

    4. Kudeaketa-proiektua.

  2. Aurreko atalkian adierazitako eratze-tresnetan jasotako zehaztapenak urtez urte gauzatzea ikastetxearen egitekoa izango da, horretarako ikastetxearen urteko plana onartu beharko duela. Hona plan horren atalak:

    1. Irakaskuntza-ihardueren egitaraua.

    2. Prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua.

    3. Urteko kudeaketa-egitaraua.

  3. Ikastetxeak aurreko atalkian adierazitako programen urteko helburuen betetze-maila ebaluatuko duen txostena onartuko du; era berean atal honetan aipatutako bere aribidearen antolakuntzako baliabideetan egin beharreko aldakuntzak proposatu ahalko ditu txosten horretan.

    II. ATALBURUA

    EUSKAL ESKOLA PUBLIKOKO IKASTETXEEN ANTOLAKETA AUTONOMIA

    LEHENENGO SAILA

    ANTOLAKETA AUTONOMIAZ

  1. atala.-

  1. Ikastetxe bakoitzak, aitortua duen autonomiaz baliatuz eta lege honen 1.4 atalean adierazten diren arauen esparruan, bere antolakuntza- eta iharduera-araudia egin eta onartuko ditu. Araudi horretan, bertako organoen osakera, aginpideak eta hautatzeko modua jasoko dira, eta baita ikastetxearen iharduera onerako eta ikasketa-ekintzen zein administrazio- eta ekonomi jaurbidearen garapen egokia bermatzeko beharrezko jo daitezen erabaki guztiak ere.

  2. Nolanahi ere, antolakuntza- eta iharduera-araudian ondorengoak zehaztu beharko dira:

    1. Ikastetxearen antolakuntza- eta iharduera-egitura, behar izanez gero atalburu honetako ondorengo sailetako erabakiak osatuz.

    2. Eskola-elkarteko kideen elkarbizitza eta elkarrekiko errespetua eta egoitzaren zein instalazioen erabilpen egokia berma dezaten arauak; arauok demokraziazkoak izan beharko dute, eskubideen errespetua eta eginbeharrak betetzea eskola-elkarteko kide guztien konpromezu izanik.

      Lege honetako 55.2 atalak ohartemandakoaren arabera, arautu gabeko lanbide-heziketa ematen den ikastetxeetan, antolakuntza- eta iharduera-araudiak bi ihardunon behar bezalako gauzatzea bermatuko duten elkar bizitzarako eta egoitzaren zein instalazioen erabilpenerako arauak jaso beharko ditu.

    3. Ikasketen ebaluazioen aurkako erreklamazioetarako bidea, lege honen 16.3 atalean jasotakoaren arabera.

  3. Antolakuntza- eta iharduera-araudia ordezkaritza-organo gorenak onartu eta, hala badagokio, aldatuko du, eta hezkuntza-administrazioari heleraziko dizkio beti ikastetxeak uki ditzakeen gaiak arautzen dituzten arau-erabakiekin bat datorren hezkuntza-administrazioak erabaki dezan.

    BIGARREN SAILA

    ESKOLAREN ANTOLAKETAZ

  1. atala.-

  1. Lege honek ukitzen dituen herri-ikastetxeek, gutxienez, honako aginte-organo hauek izango dituzte:

    • Batzar-organoak:

    • Ordezkaritza-organo gorena.

    • Irakasle-klaustroa.

    • Zuzendaritza-taldea.

    • Gurasoen batzarra.

    • Ikasleek ikastetxearen kudeaketan izango duten partaidetza berezia mamitu dezan organoa.

    • Bakar-organoak:

    • Zuzendaria.

    • Ikasketa-burua.

    • Idazkaria eta, hala badagokio, administratzailea.

  2. Ikastetxe bakoitzaren antolakuntza- eta iharduera-araudiak, aurrean zehaztutakoez gain, bestelako organorik ere oharteman ahal izango du.

  3. Bakar-organoen agintaldia hiru urtekoa izango da. Hautapenezko batzar-organoak bi urtez behin berrituko dira, ikastetxearen antolakuntza- eta iharduera-araudiak kasu bakoitzerako ezar ditzan zehaztapenen arabera, epe horretan gerta daitezen hutsuneak betetzearen kaltetan gabe.

    HIRUGARREN SAILA

    ORDEZKARITZA ORGANO GORENAZ

  1. atala.-

  1. Ordezkaritza-organo gorena da eskola-elkarteko kideen partaidetza-organoa euskal eskola publikoko ikastetxeen gobernuan, eta beroni dagokio eskola-bizitzarako funtsezkoak diren erabakiak hartzea, eta ikastetxearen autonomi esparruan, ikastetxearen ihardueraren azken erantzulea da.

  2. Ordezkaritza-organo gorenak honako eskumen hauek izango ditu:

    1. Ikastetxearen hezkuntza-proiektua, antolakuntza- eta iharduera-araudia eta kudeaketa-proiektua onartzea, bete daitezen begiratzea eta 28.3 atalak agintzen duenaren arabera ebaluazioa egitea.

    2. Ikastetxearen urteko plana onartzea, 35.2.a) atalean erabakitakoaren kaltetan gabe.

    3. Prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urteko kudeaketa-egitaraua onartzea, horien jarraipena eta aldizkako ebaluazioa bere gain hartuz.

    4. Ikastetxearen urteko txostena onartzea.

    5. Zuzendaria hautatzea eta, beronen proposamenez, ikastetxeko gainerako bakar-organoak izendatzea. Zuzendariaren izendapena ezeztatzea edo bera indargabetzeko proposatzea, bi herenek onartutako erabakiz.

    6. Ikasleen onarpena erabakitzea, indarrean dagoen araubidean agindutakoari bete-betean lotuz.

    7. Ikasleen agindupe arloko gatazkei irtenbidea ematea eta zigorrak ezartzea, ikasleen eskubide eta betebeharrak arautzen dituzten arauen arabera.

    8. Beste ikastetxe batzurekin lankidetza-harremanak izatea kultura eta hezkuntzazko helburuez.

    9. Eskolako instalazio eta tresneriaren aldaberrikuntza sustatzea, bai eta haien iraupena zaintzea ere.

    10. Ikastetxearen iharduera orokorra gainbegiratzea, administrazio eta irakaskuntza alderdietan.

    11. Lege honek edo beste arau batzuek, edo ikastetxearen antolakuntza- eta iharduera-araudiak ematen dioten beste edozein aginpide.

      1. atala.-

      1. Ikastetxe bakoitzaren antolakuntza- eta iharduera-araudiak zehaztuko du, ondorengo bi atalkietan finkatutako mugen barruan, ordezkaritza-organo gorenaren izena, dela Eskola Kontseilua, dela Asanblea edo dela egoki deritzon beste edozein. Horretaz gain, organoko kide -kopuru osoa eta kideen banaketa ezarriko du. Zehaztuko ditu, halaber, organoaren bilkura-sistema eta beronen iharduerarako gainerako arauak.

      2. Ikastetxeko ordezkaritza-Organo Gorena, gutxienez, honako kide hauek osatuko dute:

        1. Ikastetxeko zuzendariak, organoko lehendakari izango denak.

        2. Ikasketa-buruak.

        3. Zinegotzi batek edo ikastetxea dagoen udal mugarteko udalaren ordezkari batek.

        4. Irakasle-klaustroak hautatutako irakasle-kopuru jakinak, ikastetxeko ordezkaritza -organo goreneko kide guztien herenetik beheragokoa izaterik ez daukanak.

        5. Ikasle eta ikasleen gurasoen artean hautaturiko guraso- eta ikasle-kopuru jakinak, organoko kide guztien ehuneko berrogeita hamar baino gutxiagokoa izango ez denak.

          Gurasoen partaidetza eta ikasleen partaidetza ordezkatzen duten gutxieneko ehunekoak araudi bidez zehaztuko dira, ikastetxe-mota ezberdinak bereiziz ikasleen adinaren arabera.

          Ikasleen ordezkaritza derrigorrezko bigarren mailako irakaskuntzaren lehen zikloaz geroz ezarriko da.

        6. Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari batek.

        7. Ikastetxeko idazkariak, organoko idazkari gisa arituko denak, hizpidearekin baina boto-eskubiderik gabe.

      3. Haur-heziketako ikastetxeetan, sei gela baino gutxiagoko lehen mailako hezkuntzakoetan, hainbat udalerriren hezkuntza-beharrizanei erantzuten dieten ikastetxeetan, helduentzako heziketarako eta heziketa berezikoetan, bai eta ezaugarri bereziak dituzten gela edo ikastetxeetan, hezkuntza-administrazioak ikastetxe horien berezitasunari egokituko dio atal honetan zehaztutakoa. Lanbide-heziketako ikastetxeetan, batxilergo teknikoak ematen dituztenetan eta arte plastikoak eta diseinua irakasten dituztenetan, ordezkaritza-organo gorenean sindikatu eta enpresa-elkarteen eta irakaskuntza horiekin zerikusia duten beste erakundeen partaidetza ezarri ahal izango da araudiz.

      4. Ordezkaritza-organo gorenerako arlo guztietako ordezkariak hautatzeko ihardunbidea arautuko du Jaurlaritzak.

      5. Ordezkaritza-organo goreneko kideek beren ordezkaritza-lanean ez dute nahitaezko mandaturik izango.

        LAUGARREN SAILA

        ZUZENDARIAZ

      1. atala.-

      1. Zuzendaria ikastetxearen kudeaketa orokor eta ihardueraren arduraduna da, irakas-iharduerarena bereziki, ordezkaritza-organo gorenak emandako jarraibideen arabera jokatuz.

      2. Zuzendaria ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenak hautatuko du gehiengo osoz, gutxienez ikastetxean urtebete eta irakaskuntzan hiru eginak dituzten irakasleen artetik.

        Araudiz xeda dadinari jarraiki, horrela hautatutako zuzendaria, zuzendaritza-postuetan aritzeko berarizko gaitasunerako ikastaroak gaindituta izan edo hautatua izan ondorengo lehenengo deialdian gainditzen baditu, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak izendatuko du kargu horretarako.

      3. Aurreko lerroaldian ohartemandakoaren ondorioetarako, hezkuntza-administrazioak, urtero, zuzendari kargua betetzeari begira irakasle funtzionariak gaitzeko beharrezkoak diren hastapen- eta hobekuntza-ikastaroetarako dei egingo du.

      4. Aurreko atalkian adierazitako ihardunbidearen arabera zuzendaria hautatzea edo izendatzea ezinezko gerta dadinean, bai eta ikastetxe sortu berrien kasuan ere, ordezkaritza-organo gorenari entzun ondoren eta araudiz xeda dadin ihardunbidez, behin-behingoz izendatu ahal izango da ikastetxeko zuzendaria ezintasunak dirauen aldirako, ezingo dela, inola ere, urtebete baino gehiagorakoa izan, eta administrazioak, hala behar izanez gero, egoki diren zerbitzu-eginkizunak eman ahal izango ditu.

      5. Bere egitekoak larriki ez baditu betetzen, ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenak zuzendaria kargugabetzea edo indargabetzea proposatu ahal izango dio hezkuntza-administrazioari. Administrazioak, aldebiko espedientea bideratu eta gero, izendapena baliogabetzeari edo egitekoak kentzeari ekingo dio, hala badagokio.

      6. Ikastetxearen tamainak hala eska dezanetarako, araudi bidez ezarri ahal izango da zuzendariorde bat nahitaez izatea, haren egitekoen artean agertuko direla zuzendariaren gaisotasun, kanpoaldi, indargabetze edo kargugabetze kasuetan ordezko gisa aritzea, legez ezarritako ihardueraren bidez ordezkorik izendatu arte. Hala gerta dadinean, zuzendariordea zuzendaritza-taldeko kide izango da, ordezkaritza-organo gorenak hautatuko du zuzendariaren proposamenez eta hezkuntza-administrazioak izendatuko.

      1. atala.-

        Zuzendariari honako hauek dagozkio:

        1. Ikastetxearen ordezkaritza ofiziala egitea.

        2. Ikastetxearen iharduera zuzendu eta koordinatzea; ikas-ospakizunetarako eta batzar-organoen bileretarako dei egitea eta horietan mahaiburu izatea.

        3. Gastuak egiteko baimena ematea, ikastetxearen urteko kudeaketa-egitarauarekin bat etorriz, eta ordainketak agintzea.

        4. Lege honen 63. atalak aipatzen dituen lan-, zerbitzu- eta hornikuntza-hitzarmenak egitea.

        5. Egiaztagiriak eta agiri ofizialak ikus-onestea.

        6. Arauak, erabakiak, proiektuak eta iharduera-egitarauak eta ikastetxearen iharduerari eragiten dioten erabakiak betearaztea.

        7. Zuzendaritza-karguen izendapena proposatzea ordezkaritza-organo gorenari.

        8. Ikastetxeari atxikitako langile guztien buruzagitza izatea.

        9. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko organoek ordezkotzan eman diezazkioten gainerako aginpideak; bestelako arauek eta ikastetxearen antolakuntza- eta iharduera-araudiak eman diezazkiotenak.

          BOSGARREN SAILA

          IRAKASLE KLAUSTROAZ

      2. atala.-

      1. Irakasle-klaustroa ikastetxean lanean diharduten irakasle guztiek osatuko dute eta zuzendaria izango du buru.

      2. Irakasle-klaustroaren egitekoak honako hauek dira:

        1. Ikastetxearen ikasketa-proiektua eta irakaskuntza-ihardunen egitaraua egin eta onartzea, ordezkaritza-organo gorenak irizpena eman ondoren; organo horrek erabakiko du ikastetxearen hezkuntza-proiektuan jasotako arteztarauen egokitasunaz.

        2. Irakaskuntza-ihardueren egitarauaren betetze-mailaren berri ematea ordezkaritza-organo gorenari, urteko txostena egin dezan.

        3. Ikasleak ebaluatu eta berreskuratzeko lanari buruzko irizpideak ezarri eta koordinatzea.

        4. Ikaslegoaren bideratze-eginkizunak eta tutoretza planifikatzea eta zuzentzea.

        5. Ikastetxean garatu behar diren pedagogiazko saioetarako edo ikerketarako ekinbideak sustatzea.

        6. Ikastetxearen iharduera-arauak onartzea.

        7. Irakaslegoaren prestakuntzari dagozkionetan prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitarauari buruzko txostena egitea, 36.3 atalean erabaki bezala egina, eta ordezkaritza-organo gorenak onartu baino lehen.

      3. Irakasle-klaustroak hautatuko ditu ikastetxeko ordezkaritza-organo goreneko bere ordezkariak.

        SEIGARREN SAILA

        ZUZENDARITZA TALDEAZ

      1. atala.-

      1. Zuzendariak, ikasketa-buruak, idazkariak eta, hala dagokionean, ikastetxeko administratzaileak osatuko dute zuzendaritza-taldea.

      2. Ondorengoak dira zuzendaritza-taldearen egitekoak:

        1. Ikastetxearen zuzendaritza eta koordinaziorako irizpideak erabakitzeko eta iharduerari begira garrantzi handiagoko erabakiak hartzeko orduan zuzendariari laguntzea.

        2. Kudeaketa-proiektua, prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urteko kudeaketa-egitaraua gauzatzea, ordezkaritza-organo gorenak onar ditzan.

        3. Aurreko puntuan adierazitako programen burutzapena zaintzea eta koordinatzea, eta horien betetze-mailaren berri ematea ordezkaritza-organo gorenari urteko txostena onar dezan.

        4. Urteko txostenaren zirriborroa egitea, ordezkaritza-organo gorenak eztabaida dezan.

        5. Ordezkaritza-organo gorenari euskal eskola publikoko beste zenbait ikastetxerekin lankidetza-harremanak izateko proposamena egitea eta, halaber, kultura eta hezkuntza-xedez, erakundeekin ituneak izenpetzeko proposamenak egitea, organo horrek, egoki baderitzo, hezkuntza-administrazioari aurkez diezazkion.

        6. Irakasle-taldeak antolatzea eta irakasleak beren ihardueretara atxikitzeko irizpideak erabakitzea ikasturte bakoitzaren hasieran.

      3. Aurreko atalkiko b) eta d) puntuetan adierazten diren egitekoak betetzeko, zuzendaritza-taldekoek organo gorenak esku emandako batzorde baten partaidetza izango du. Antolakuntza eta iharduneko araudiak organo gorenaren batzorde iraunkorra oharteman dezan kasuetan, batzorde horri emango zaio esandako dokumentuak egiteko ardura.

        Edonola ere, ordezkaritza-organo gorenaren baitako ordezkaritza-baldintza eta -proportzioak gorde beharko dira, horretarako proportziozko botoa ezarri ahal izango dela.

      1. atala.-

        Hezkuntza-administrazioak ikastetxeetako zuzendaritza-taldekideen prestakuntza eta iharduera hobetzeko neurri egokiak hartuko ditu, besteak beste ikastetxearen hizkuntzazko normalkuntzako helburuaren hariko hizkuntza-prestakuntza.

        ZAZPIGARREN SAILA

        GURASOEN BATZARRAZ ETA IKASLEEK PARTE HARTZEAZ

      2. atala.-

      1. Gurasoen batzarra, ikastetxearen kudeaketan gurasoek bereziki parte hartzeko organoa da. Ikasleen guraso edo tutore guztiek osatuko dute.

      2. Gurasoen batzarrak honako egitekook ditu:

        1. Ikastetxeko gainerako organoei beren ardurapeko diren gaiei buruz egoki jo ditzan proposamenak egitea, eta irakaskuntza-ihardueren egitaraua, prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urteko kudeaketa-egitaraua egiteratzeari buruzko balorazioa ematea.

        2. Zuzendaritza-taldearekin eta irakasle-klaustroarekin harremanak izatea, ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren garapenean lankidetzarik handiena lortzeari begira.

        3. Ikastetxeko bizitzan parte hartzeko gurasoen ekimena suspertzea.

        4. Batzar-organoetan gurasoen ordezkari direnak bileretara deitzea, egindako kudeaketaren berri eman dezaten.

        5. Bere iharduera-arauak onartzea.

      3. Guraso-asanbleak barne-organo bat eratu dezake bilkurak prestatu eta erabakiak bete daitezen zaintzeko.

      1. atala.-

        Ikastetxe bakoitzeko antolakuntza- eta iharduera-araudiak ikasleen parte hartzea bideratuko du, dela mailako ikasleen ordezkariaren bitartez, dela ordezkari-batzordeen, jakineko xede edo egitekoa duten batzordeen edo antzekoen bidez.

        ZORTZIGARREN SAILA

        IKASKETA BURUAZ, IDAZKARIAZ ETA ADMINISTRATZAILEAZ

      2. atala.-

        Ordezkaritza-organo gorenak, zuzendariaren proposamenez, ikasketa-burua eta idazkaria aukeratuko ditu irakasleen artean. Kargudun horiek hezkuntza-administrazioak izendatuko ditu.

      3. atala.-

        Ikasketa-burua da ikasketa-proiektua eta irakaskuntza-ihardueren egitaraua koordinatu eta gauzatzen direla zaintzeko ardura duen organoa. Ikastetxeko zuzendaritza-taldeak onartutako irizpideekin bat etorriz ondorengo egitekoak ditu:

        1. Irakaskuntzako iharduerak koordinatzea.

        2. Eskolako ordutegiak egitea eta betetzen direla zaintzea.

        3. Irakasle bakoitzari ikastetxeko gela bat edo gehiago izendatzea, 36.2.f) atalean araututakoari jarraiki.

        4. Arauek eta ikastetxearen antolakuntza eta iharduera-araudiak aitor diezazkioten gainerako egitekoak.

      4. atala.-

        Idazkariak ondorengo egitekoak izango ditu:

        1. Ordezkaritza-organo gorenaren, ikastetxeko zuzendaritza-taldearen eta irakasle-klaustroaren bilkuretako gai-zerrendan sartu beharreko gaiak prestatzea, organo horietako lehendakariak ezarritakoaren arabera, eta organo horien bilkuretako akta egitea.

        2. Aktak, espedienteak eta ikastetxearen beraren agiriak zaintzea, eta bertako organoen eskueran izatea. Ikastetxeko irakas-baliabideak zaintzea.

        3. Zuzendariaren oneritziaz, ikastetxearen egintza, erabaki, hitzarmen, aurrekin, liburu eta agiri guztiak egiaztatzea.

      5. atala.-

      1. Euskal eskola publikoko ikastetxeetan administratzaile bat izango da, zuzendariari aurrekontua betetzen laguntzeko eta baita ikastetxeko kudeaketa-egitarauan eta urteko kudeaketa-planean jasotako diru-kudeaketazko gainerako alderdietan ere.

      2. Araudi bidez erabaki dadinaren arabera eta, besteak beste, ikastetxeen tamainari begira, administratzaileak eta beren ihardunean lagundu diezaieten giza eta gauzazko baliabideen egiturak ikastetxean bertan ala eskola-bilgunearen esparruan antolatuko dira.

      3. Administratzaileak lege honetako 64. atalean ohartemandako egitekoak beteko ditu eta baita araudi bidez leporatu dakizkion beste guztiak ere.

        BEDERATZIGARREN SAILA

        ESKOLAN PARTE HARTZEA SUSTATZEAZ

      1. atala.-

      1. Eskola osatzen duten talde guztien parte hartzea dakarten bide guztiak bultzatuko ditu hezkuntza-administrazioak, ezar daitezen laguntza-ekintzen bitartez.

      2. Bereziki gurasoen eta ikasleen elkarteak sortzea eta elkarteon iharduera bultzatuko da eta baita elkarte horien federakunde eta konfederakundeena ere, honako hauen bidez:

        1. Berauek sendotzeko eta garatzeko finantziazio-bideak finkatuz.

        2. Guraso-elkarteetako gurasoen etengabeko prestakuntza eta gurasoek aitortuta dituzten egitekoak betetzeko egoki izan dadin laguntza teknikoa emanez.

        3. Guraso eta ikasle-elkarteen ikastetxeetako presentzia bultzatuz, araudi bidez erabaki dadin bezala.

      3. Hezkuntza-zerbitzuaren kalitatean eragin zuzena izan dezaten atal hau garatzeko arauei eta izaera orokorreko erabakiei buruzko iritzia federakunde eta konfederakundeei eskatuko die hezkuntza-administrazioak.

        III. ATALBURUA

        PEDAGOGIAZKO AUTONOMIAZ

      1. atala.-

        Euskal eskola publikoa osatzen duten ikastetxeei pedagogiazko autonomia aitortzen zaie. Ikastetxeok, indarrean dagoen legediaren esparruan, legedi horrek ezarritako gutxieneko programen esparruan eta baliabide erabilgarrien mugapean, hezkuntza-proiektua eta ikasketa-proiektua mamitzeko beharrezko erabakiak hartu ahal izango dituzte. Erabakiok ezin izango dute hezkuntza-elkarteko inorenganako bereizkeriarik eragin.

      2. atala.-

      1. Ikastetxeko hezkuntza-proiektuak eskola-elkarteko arloek aukeratutako hezkuntza-mota adierazten du, eta ikastetxearen ihardueren bidez lortu nahi diren baloreak eta oinarrizko helburuak zehaztuko ditu.

        Hezkuntza-proiektua bateratzailea izango da, bereizkeriarik eza eta hezkuntza-baterabiltzea izanik funtsezko baloreak.

      2. Hezkuntza-proiektuan ondorengo zehaztasunak jasoko dira gutxienez:

        1. Hezkuntza-helburuak zehazteko kontutan hartzen diren ingurunearen eta gainerako baldintzen zehaztapena.

        2. Ikastetxearen iharduera mugatuko duten oinarrizko helburuak eta lehentasunak; besteak beste, ondorengoak jasoko dira:

          • Ikasketa-proiektuan garatuko diren ikastetxearen curriculum-helburuak eta, beraien artean, pedagogi ildoa.

          • Eskolako bizitzan parte hartzeko modua, ikastetxearen iharduera arautzeko irizpide nagusiak jasoz; irizpide horiek antolakuntza- eta iharduera-araudian zehaztuko dira.

          • Inguruneko gizartearekiko lotura-harremanak.

          • Ikastetxeak garatuko dituen proiektuak, eskola-elkarteko partaideen prestakuntzarakoak, hezkuntza-berrikuntzakoak, desberdintasunarekiko arretazkoak, ikastetxe eta erakundeekiko lankidetzakoak, edo epe erdikora ikastetxearen hezkuntza-iharduera zehaztu dezaten gainerakoak.

          • Euskararen erabileraren normalkuntza lortzera bideratutako jarraipideak.

          • Berarizko lanbide-heziketako irakaskuntzak dituzten bigarren mailako heziketako ikastetxeetan arautu gabeko lanbide-heziketari buruzko xede eta orientabideak oharteman ahal izango dira.

      3. Irakasleen prestakuntza ikastetxearen hezkuntza-proiektuari eta irakaslegoaren ezaugarriei egokituko zaie.

      1. atala.-

        Ikastetxearen ikasketa-proiektuak hezkuntza-proiektua garatzen du irakaskuntzaren arloan. Gutxienez, ondorengo edukiak izango ditu:

        1. Ikasleen beharrei egokitutako irakaskuntza-helburuak eta -edukiak, irakaskuntzaren alderdi guztietan, indarrean dauden irakaskuntza elebiduneko ereduak ikastetxean ezartzeari loturikoak barne.

        2. Irakaskuntza-edukien banaketa.

        3. Ikastetxeko irakasleen lanak jarraipena izango duela berma dezaten pedagogi eta irakas-irizpideak.

        4. Irakas-metodologiaren eta ikas-materialeen alorrean egindako aukerak.

        5. Hezkuntzako beharrizan bereziei nola egingo zaien aurre.

        6. Ebaluaziorako irizpideen gauzatze eta osabetetzea.

      2. atala.-

      1. Ikastetxearen urteko planean sartzen diren irakaskuntza-ihardueren eta prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitarauek aurreko bi ataletan adierazitako proiektuetan ohartemandako erabakiak isladatu beharko dituzte. Egitarau horietan iharduera horien inguruko proposamen bereziak sartu ahal izango dira. Iharduerak askatasunez garatuko dira ikastetxearen programazio orokorraren esparruan eta, beti ere, ikastetxeei emandako baliabideak erabiliz.

      2. Irakasle-talde guztiak, maila guztietan, eta irakaslegoa ikastetxearen hezkuntza- eta ikasketa-proiektuei loturik egongo dira. Horiei men egitearen barruan, eskolako iharduerak lantzeko eta programatzeko nahiz bakoitzak bere arloko iharduera-egitarauak aurrera eramateko egoki eritzitako erabakiak hartu ahal izango dituzte. Hartzen dituzten erabaki horiek ikastetxeko irakasle-klaustroak eta ordezkaritza-organo gorenak berraztertu ahal izango dituzte, zeinek bere aginpideen esparruan.

      1. atala.-

        Jaurlaritzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez emandako dekretu bidez, ikastetxe guztiek ikasketa-edukietan gutxienez bete beharrekoak zehazteari dagokionez indarrean dagoen legedian jasotako oharpenak garatuko ditu. Gutxieneko edukiok ikastetxeek aukera ditzaketen ikasketa-proiektuen barne-lotura eta bateragarritasuna ziurtatuko dituzte.

      2. atala.-

      1. Ikastetxeetan egindako proiektuak eta egitarauak hezkuntza-administrazioari aurkeztuko zaizkio, honek, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoaren txostena ikusi ondoren, proiektu nahiz egitarauak uki ditzakeen alderdi desberdinak arautzen dituzten arau-erabakiekiko adostasuna erabaki dezan eta, bereziki, ezarritako gutxieneko ikasketa-edukiekikoa.

      2. Halaber, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak proiektu edo egitarauaren inguruko txostena egingo du, eta kontutan izango dira ikastetxeak dituen giza baliabideak zein instalazio teknikoak. Hezkuntza-administrazioak, txosten hori oinarri izanik, dagokion proiektu edo ikasketa-egitaraua ikusita, egoki eritzitako proposamenak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dizkio ordezkaritza-organo gorenari, eta klaustroari, hala badagokio, azter ditzan.

      1. atala.-

      1. Euskal eskola publikoa bateratzailea dela kontutan izanik, ikastetxeak beren ezaugarriengatik laguntza bakoiztua behar duten ikasleei egokitutako curriculumak onartzea proposatu ahal izango du, 45. atalean zehaztutako haren pedagogiazko autonomiaren esparrutik kanpo geratzen denetan.

      2. Curriculum-egokitzapenari eta behar diren osagarrizko baliabideei dagokienez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak horretarako hartuko duen erabakiak ikastetxearen eskola-bilgunean diharduten Laguntza-Zerbitzuen aurretiazko aldeko txostena behar izango du.

      1. atala.-

      1. Ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenek ikasgela-kopuruaren aldaketa eta beren hezkuntza-eskariari egokitutako hizkuntza-ereduak ezartzea proposatu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.

      2. Sailak, ikasgela-kopuruaren aldaketari dagokionean bere erabakia hartzeko orduan, irakaskuntzaren programazio orokorra, giza eta diru-baliabideak eta Euskadiko Eskola Kontseiluak nahiz dagokion bilguneko eskola-kontseiluak aldizka egindako txostenak hartuko ditu kontutan.

      3. Lege honen 21. atalean agindutakoaren arabera hartuko du sailak hizkuntza-ereduak ezartzeari buruzko erabakia.

      1. atala.-

      1. Ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenek aginpidea izango dute legedi ezargarriaren arabera zehaztutako batxilergo-modalitateen edo berarizko lanbide-heziketako moduluen artean aukeratzeko; aukera hori egin dezatenean, hurrengo zatiko b) eta c) letretan bildutako irizpideak hartu beharko dituzte kontuta.

      2. Aukera hori eragingarri bihurtzeko baimena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emango du, ondorengo irizpideak oinarritzat hartuta:

        1. Irakaskuntzaren programazio orokorra.

        2. Ikastetxeak dituen giza baliabideak eta instalazioak.

        3. Hezkuntza-eskubidea benetan gauzatzea bermatu behar dela eta, kontutan hartu beharreko gainontzeko baldintza guztiak.

          IV. ATALBURUA

          KUDEAKETA AUTONOMIAZ

          LEHENENGO SAILA

  1. atala.-

  1. Ikastetxeek kalitatezko irakaskuntza bermatzeko behar diren hezkuntza-, giza eta gauza -baliabideak izango dituzte, mailaren, tamainaren eta gainontzeko gorabeheren arabera. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakaskuntza-maila eta -mota bakoitzean izan beharreko irakasle/gela erlazioa eta eskola-gela bakoitzari dagozkion gainerako baliabideak ezarriko ditu, Euskadiko Eskola Kontseiluaren eritzia entzun ondoren.

  2. Aurreko atalkian adierazitako baliabideez gain, diru-kopuru osagarriak eman ahal izango zaizkie ikastetxeei, 10. atalean araututako konpentsazio-fondoaren kargu. Bestalde, hezkuntza-administrazioak diru-kopuru handiagoak eman ahal izango dizkie ikastetxeei, hezkuntza-proiektuetan eta eskabiderik egin dezaten ikastetxeen urteko planetan oinarrituta, aurrekontuan horretarako jar daitezen kontuen kargu.

  1. atala.-

  1. Lege honek eragiten dien herri-ikastetxeek beren baliabideak kudeatzeko autonomia izango dute, atalburu honetan ezarritakoaren arabera. Autonomia horren adierazgarri eta bai eskola-elkarteak bai administrazioak ikastetxeen ekonomi iharduera errazago kontrolatu ahal izan dezaten, ikastetxe bakoitzak bere kudeaketa-proiektua onartuko du.

    Kudeaketa-proiektuan ikastetxeek beren hezkuntza-proiektua gauzatzeko dituzten baliabideen antolaketa eta erabilpena adierazten da. Gutxienez ondorengoak jasoko dira proiektu horretan:

    1. Ikastetxeak dituen baliabideak.

    2. Irakasle-taldeak antolatzeko oinarrizko irizpideak.

  2. Berarizko lanbide-heziketako irakaskuntza ematen duten bigarren mailako hezkuntzako ikastetxeek, arauz ezartzen denaren arabera, arautu gabeko lanbide-heziketa eman ahal izango dute.

    Ikastetxe horietan, kudeaketa-proiektuak arautu gabeko lanbide-heziketari buruzko beharrezko alderdiak ohartemango ditu, eta, horiei dagozkienetarako, baita enpresekiko erlazioak ere.

  3. Kudeaketa-proiektuan epe ertainerako ohartemandako iharduera-aurrikuspenak urteroko kudeaketa-egitarauan jasoko dira.

    Arautu gabeko lanbide-heziketa ematen den ikastetxeetan, urteroko kudeaketa-egitarauak heziketa horretarako ohartemanda dituzten iharduerak jasoko ditu.

  4. Aurreko atalkietan adierazten diren tresnak, bai eta horien aldaketak ere, ordezkaketa -organo gorenak onartu eta gero hezkuntza-administrazioari helaraziko dizkio ikastetxeak, eraginik izan dezaketen gaiak arautzen dituzten arauei jarraiki, hezkuntza-administrazioak bat datozen erabakia eman dezan.

    BIGARREN SAILA

    EKONOMI ETA DIRUBIDETARAKO AUTONOMIAZ

  1. atala.-

  1. Kudeaketa-proiektuan eta urteko kudeaketa-egitaraua jasotako aurrikuspenen arabera, herri-ikastetxe guztiek beren diru-baliabideak kudeatzeko ahalmena izango dute.

  2. Urteko kudeaketa-egitarauaren aurrikuspenetan ikastetxearen beraren aurrekontua azalduko da; bertan, iharduera-gastuak eta araudi bidez ezarritako hornikuntza-lanek nahiz inbertsioek eragindako gastuak jasoko dira, eta baita gastu horiei aurre egiteko baliabideak ere.

  1. atala.-

  1. Aurrekontuan, diru-sarreretan, honakook azalduko dira:

    1. Ikastetxeak, 54. atalean ezarritako gaiak direla eta, Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontu orokorren pentzutan jasoko dituen diru-kopuruak.

    2. Ikastetxeak bere iharduera dela eta sortutako gastuei aurre egiteko beste herri-administrazio batzuetatik jasoko dituen diru-kopuruak.

    3. Tasen bidez ordaindutako nahiz lege honen 9. atalaren indarrez tasotatik salbu-etsitako zerbitzuez besteko zerbitzuak egiteagatik eskuratutako diru-kopuruak.

    4. Irakaskuntza alorreko iharduerak burutzeko ikastetxeari emandako emari eta oinordetzetatik sortutako diru-kopuru eta etekinak, autonomi elkarteko ondareari buruzko legedian erabakitakoa ezartzearen kaltetan gabe.

    5. Ikastetxearen ohizko iharduera dela eta sortutako gaiak saltzeagatik izandako diru-sarrerak nahiz altzariak aldatzearen ondorioz, zahartuta edo andeatuta daudenak saltzeagatik izandakoak.

    6. Ikastetxearen ondasun edo instalazioak indarrean dagoen legediaren arabera erabiltzearen ondorioz izan daitekeen beste edozein diru-sarrera.

  2. Ikastetxearen aurrekontuan, gastuen atalean, iharduera arruntak eta araudi bidez ezarritako hornikuntza-lanek nahiz inbertsioek eragindako gastuak jasoko dira. Bertan ez dira langilegoak eragindako gastuak agertuko eta, bestalde, gastuen zenbatekoa ezingo da ohartemandako diru-sarrerak baino handiagoa izan.

  3. Aurrekontuan, ikastetxearen diru-sarrerak dagozkien gastuei lotuko zaizkie. Hasiera batean ikastetxearen aurrekontuan jaso ez ziren diru-sarrerak bertako gastuetarako erabili ahal izango dira, baina Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari diru-sarrera horien berri eman beharko zaio indarrean dagoen autonomi elkartearen aurrekontuan sar ditzan berez eta besterik gabe.

  1. atala.-

    Araudi bidez zehaztuko da euskal eskola publikoko ikastetxeen aurrekontuaren egitura, eta beronen kontaduritza osotuko kudeaketa-eredua eta diruzaintzakoa.

  2. atala.-

    Ikastetxearen aurrekontua egiteko, jarraian aipatzen den moduan ihardungo da:

  1. Urtero, eta hezkuntza-administrazioak eskatuta, administratzaileak, zuzendaritza-taldearen edo, hala badagokio, batzorde iraunkorraren artezpideen arabera, ikastetxearen diru-beharrizanen zerrenda zehatza egingo du, bertako aurrekontuan sartu beharreko gastuei dagokienez. Ikastetxeek, bestalde, beren instalazioak aldatu edo handitzeko ere proposatu ahal izango dute. Zerrenda hori, ordezkaritza-organo gorenak ontzat eman ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari heleraziko zaio.

    Ikastetxearen diru-beharrizanen zerrenda, aurreko atalaren arabera aldez aurretik zehaztutako aurrekontu-egiturari egokituko zaio.

  2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikastetxe bakoitzaren beharrizanak balio-etsiko ditu, baina ez soilik ikastetxearen egoera objektiboa kontutan izanik; sare publikoko beste ikastetxe batzuekin alderatuta nola dagoen ere kontutan hartuko da. Hala, ahal den neurrian, unibertsitatez kanpoko sare publikoko ikasleen arteko jatorrizko ezberdintasunak berdintzen saiatuko da.

  3. Legebiltzarrak Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontu orokorrak onartu ondoren, hezkuntza-administrazioak ikastetxe bakoitzari eman zaion diru-kopurua zenbatekoa den jakin araziko dio, kopuru hori ikastetxearen aurrekontuan sartzeko.

  4. Aurreko atalkian adierazitako kopurua ikusi eta 57. atalean aipatzen diren gainerako diru-sarrerak balioetsi ondoren, zuzendaritza-taldeak edo, hala badagokio, batzorde iraunkorrak ikastetxearen aurrekontu-proiektua egingo du, eta gainerako aurrikuspenekin batera, urteko kudeaketa-egitarauan sartuko da. Egitarau hori ordezkaritza-organo gorenari helaraziko zaio onarpena eman diezaion.

  1. atala.-

  1. Ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenek aurrekontuetan egoki eritzitako aldaketak egin ahal izango dituzte, iharduerako gastuei dagokien atalean, arduraz egindako administrazioan oinarrituta, baliabideak beste era batean banatzea egokiagoa jo izanagatik.

  2. Ikastetxearen aurrekontuko baliabideak ez dira, inola ere, legediaren arabera udaletako herri-administrazioek edo autonomi administrazioak ordaindu beharrekoak estaltzeko erabiliko.

  3. Ikastetxeek, araudiz ezarritako modu eta neurrietan, bere aurrekontuko diru-sarreretan baliabide soberakinak sartu eta erabaki ditzaten gastuetarako erabili ditzakete, Hezkuntza Sailari erabaki horren berri emanez.

  1. atala.-

  1. Ordezkaritza-organo gorenak emari eta oinordetzak onartu ahal izango ditu, zorpe, betekizun nahiz baldintzaren bat dakartenak eta lur-ondasunei dagozkienak ezik.

  2. Aurreko atalkian erabakitakoaren arabera ikastetxeak onar ditzan emari eta oinordetzak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari jakinaraziko zaizkio, honek Jaurlaritzari ezagutaraz diezazkion, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen 39. atalak dioenaren arabera ondasunok nori esleitu erabakitze aldera.

  1. atala.-

    Euskal eskola publikoko ikastetxeetako zuzendariak dira ikastetxe bakoitzean aurrekontua gauzatzeko organoak. Arlo horretan, gastuak egitea baimendu eta ordainketak egiteko agintzen dute. Bestalde, ordezkaritza-organo gorenak ekonomia eta finantzen arloan hartutako erabakiak betearazten dituzte.

    Zuzendariak, araudiz ezarri daitezen aurrikuspenen arabera, gastuak egiteko eta ordainketak agintzeko aginpidea ikastetxeko idazkariari edo administratzaileari eman ahal izango dio ordezkotzan.

  2. atala.-

  1. Zuzendariek beste organo batzuren aginpideko ez direnlan, zerbitzu eta hornikuntza guztiak hitzartu ahal izango dituzte, araudi bidez ezarritakoarekin bat etorriz.

  2. Zuzendariaren aginpidekoak ez diren hitzarmenak egiteko, zuzendariak aginpidea duen administrazio-organoari eskatuko dio egoki diren hitzarmenak egin ditzan.

  1. atala.-

    Administratzailea ikastetxearen kontaduritzaz arduratuko da, eta 59. atalean adierazitako beharrizanen zerrenda eta ikastetxearen aurrekontua jasoko duen agiria eta aurrekontuaren kitapenari buruzko kontua idatziko ditu. Hori guzti hori, lan horiek egin eta onartzeko aginpidea duten organoen orientabideak jarraituz egingo du. Hitzarmenak egin eta materialea erosteko nahiz inbertsioak egiteko aurre-izapideak burutuko ditu. Ikastetxearen horniduren zerrenda egin eta ikastetxeko instalazioen mantenimendua zaintzea ere haren egitekoak izango dira.

  2. atala.-

  1. Ikastetxeen diru-kudeaketa ekonomi eta finantza-izaerako kontu hartzailetzaren kontrolaren menpe egongo da gero.

  2. Zuzendariak ikastetxearen diru-kudeaketaren berri emango dio administrazioari. Araudiz erabakiko da aurkeztu beharreko kudeaketa-kontuen eredua, eta baita zenbatean behin aurkeztu beharko diren ere.

  3. Aurrekontu-urtea amaitu ondoren, euskal eskola publikoko ikastetxeek, hezkuntza-administrazioak eskatuta eta ikastetxeko zuzendariak izenpetutako egiaztagiriaren bidez, amaitu berria den ekitaldiari dagokion ekonomiazko kudeaketa argitu beharko dute. Kitapen-kontu batean ikastetxeko aurrekontuan ageri diren baliabideak zertan erabili diren adierazi beharko da.

  4. Gastu bakoitzari dagozkion banan-banako argitasunak kasuan kasuko ikastetxean geratuko dira dagokien kontu-ikuskaritzako organoen esku, edo behar izanez gero, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren eskuetan, egoki eritzitako egiaztapenak egin ahal izan ditzaten.

    V. ATALBURUA

    LANGILE KUDEAKETAZKO AGINPIDEEZ

  1. atala.-

  1. Herri-ikastetxearen ordezkaritza-organo gorenak ikastetxeko langile-zerrenda diseinatuko du, beti ere ikastetxearen hezkuntza-proiektuarekin, hezkuntza-administrazioak finkatutako gutxienekoekin eta aurrekontuko baliabide erabilgarriekin bat etorriz.

    Hezkuntza-administrazioak herri-ikastetxeei dagokien langilegoa jarriko du, ikastetxeek aurkeztutako langile-zerrendaren diseinua kontutan izanik.

  2. Ikastetxeek, beren hezkuntza-proiektuekin bat, ikastetxeko zenbait lanpostutarako bete beharreko titulazioko eta lanbide-gaitasuneko eskakizunak zehaztu ahal izango dituzte.

    Hezkuntza-administrazioak, araudiz zehatzagotuko diren bide hauetakoren batez erantzun ahal izango dio eskaera horri:

    1. Ikastetxeko lanpostu-zerrenda modu egokian alda dadin galdatuz.

    2. Lanpostuari dagozkion titulazioko eta lanbide-gaitasuneko eskakizunekiko araberakotasunari merezimendu gisako balioa emanez lanpostuak betetzeko orduan.

    3. Lanpostuan iharduteko betekizunen artean, lanpostuaren titulazioko eta lanbide-gaitasuneko eskakizunei dagokien prestakuntza ezarriz, hurrengo atalean erabakitakoari jarraiki.

  3. Herri-ikastetxeetako gobernu-organoek beren ikastetxeko lanpostuak betetzean parte hartu ahal izateko beharrezko neurriak araudi bidez hartuko dira.

  1. atala.-

  1. Herri-ikastetxeek, irakasle-klaustroak proposatuta eta ordezkaritza-organo gorenak irizpena eman ondoren, antolatuko diren presta-berritze ekintzetan parte hartzeko zenbait irakasle proposatu ahal izango diote hezkuntza-administrazioari. Ikastetxearen urteko planarekin zer ikusia izan beharko du proposamenak eta hezkuntza-administrazioak ekintzotarako irakaslegoa aukeratzeko orduan merezimendutzat hartuko du.

  2. Aurreko atalkian erabakitakoaren kaltetan gabe, irakasleek nork bere izenean parte hartu ahal izango dute antola daitezen presta-berrikuntzarako ekintzetako deialdietan.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hautaketan iharduteko modua atal honetan agindutakoa kontutan hartuz arautuko du.

    VI. ATALBURUA

    EUSKAL ESKOLA PUBLIKOKO IKASTETXEEN ARTEKO LANKIDETZAZ

  1. atala.-

  1. Hezkuntza-administrazioak euskal eskola publikoko ikastetxeen arteko lankidetza-harremanak bultzatuko ditu, hezkuntza-sistemaren baliabideei etekin handiagoa ateratzeko eta ikastetxe bakoitzean egindako pedagogi esperientziak edo ikerlanak elkarri hobeto ezagutarazteko. Dagokion bilgunearen barruko harremanak bultzatuko dira bereziki.

  2. Jaurlaritzak, Euskadiko Eskola Kontseiluaren eritzia entzun ondoren, araudiz ezarriko ditu lankidetza-harreman horiek bideratzeko modu-baldintzak.

  3. Euskal eskola publikoko ikastetxeek, bestalde, kultura eta hezkuntza helburu izanik, hezkuntza-administrazioaz kanpoko ikastetxeekin eta beste zenbait erakunderekin hitzarmenak izenpetzeko proposamena egin ahal izango diote hezkuntza-administrazioari.

Administrazio-organo jakinik adierazten ez den guztietan, lege honek administrazioaz, hezkuntza-administrazioaz edo autonomi administrazioaz egiten dituen aipamen guztiak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko organo aginpidedunei buruzkoak direla ulertuko da, bere egitura-arauetan ezarritako egiteko-banaketaren arabera.

Jaurlaritzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Ogasun eta Finantza Sailaren proposamenez, beharrezko neurriak erabakiko ditu Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan lege honen V. idazpuruko IV. atalburuan ohartemandako diru-kudeabidea pausoz pauso ezartzeko.

Ezarpen hori lurralde-esparruka nahiz ikastetxe-motaka egin ahal izango da, administratzaileen, baliabideen eta ezarpen egokia ziurta dezaten gainerako baldintzen eskuragarritasunari begira.

Lege honetako V. idazpuruko IV. atalburua garatzeko eman daitezen arauek, ikastetxeen hitzarmengintza eta kudeaketa arautuko dute, izapideak erraztea eta ikastetxearen kudeaketan eraginkortasuna izanik helburu.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, doakien zerbitzu teknikoen bitartez, pedagogiazko esperientziak bultzatuko ditu eta, hala badagokio, curriculum-eredu zenbait garatuko du orientabide gisa, lege honen VI. idazpuruko I. atalburuan aitortutako pedagogiazko autonomia benetan gauzatzen laguntzeko. Orientabide gisa, halaber, ikastetxeen antolaketa eta kudeaketazko autonomia erakusten duten gainerako proiektu eta programen ereduak garatuko ditu.

  1. atalean adierazi den zero urterekin eskolaratzeko helburua iristeko, eskolaratze horretaz arduratuko den irakaslegoaren prestakuntzaren plangintza egiteko beharrezko neurriak hartuko dira.

Lege honen 66.2 atalean ikastetxeek beren lanpostuak betetzeko ezartzen den partaidetza, hezkuntza-proiektu bereziak dituzten ikastetxeetan edo irakatsi beharreko edukiek hala eskatzen dutenetan gauzatuko da batez ere.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 4, 6, 14 eta 18. atalak aldatu eta ondoan adierazten den moduan geratuko dira:

"4. atala.-

Honako alderdi hauek izango ditu, gutxienez, irakaskuntzako programazio orokorrak:

  1. Hezkuntza-alorrean premiazkoen diren beharrak zehaztea.

  2. Ekonomiazko plangintzari jarraiki, beharrezko baliabideak finkatzea.

  3. Hezkuntza-alorrean lehentasuna duten beharrak zehazteko oinarrizko irizpideak eta, horiek direla eta, kontutan hartutako aldirako oinarrizko ekintza-helburuak.

  4. Eskola-bilgunearen oinarrizko egitura finkatzea eta horiek sortzea, aldatzea edo kentzea.

  5. Ikaspostuen plangintza eta sortzeko direnen programazioa arautzeko oinarrizko irizpideak, zein alde eta udaletan sortu behar diren zehaztuz.

  6. Eskolako instalazioak eta hornidura zaindu, hobetu eta berritzeko ihardueren programazioa.

  7. Irakaskuntzan aukera-berdintasuna lortzeko ihardueren, berdintzaile nahiz hezkuntza-integrazioa bultzatzekoen, programazioa.

  8. Itunepeko ikastetxeak herri-diruz finantziatzeko ihardueren programazioa.

  9. Giza baliabidezko beharrak eta gizakiok prestatu eta trebatzeko iharduerak nahiz gela bakoitzari dagozkion baliabideak zehaztea.

    1. atala.-

      Honakoak dira unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako programazio orokorrerako kontsulta, partaidetza eta aholkularitzako organoak:

      1. Euskadiko Eskola Kontseilua.

      2. Lurralde Kontseiluak.

      3. Bilguneetako Eskola Kontseiluak.

      4. Udal Eskola Kontseiluak.

        1. atala.-

          Euskadiko Eskola Kontseiluari derrigorrez eskatu beharko zaio aholkua ondorengo gaietarako:

          1. Irakaskuntzaren programazio orokorrerako.

          2. Hezkuntzarako eskubidea benetan gauzatzeko, irakaskuntzaren askatasunari eta Konstituzioaren 27. atalean herri-aginteei ezartzen zaizkien betebeharrei zuzenean eragiten dieten lege-aurreproiektu eta erabaki orokorren proiektuetarako.

          3. Ikaspostuak sortu, kendu eta aldatzeko irizpideetarako.

          4. Ikastetxeak hornitu eta eraikitzeko arau orokorretarako.

          5. Euskal Automi Elkartean oinarrizko curriculum-diseinuak arautzen dituzten arau orokorretarako.

          6. Pedagogiazko programak eta orientabideak berritu eta esperimentatzeko planetarako.

          7. Irakaskuntza-maila bakoitzeko ereduetako hizkuntza-helburuak eta hizkuntza-ereduen eskaintzaren plangintza egiteko oinarrizko irizpideak finkatzeko.

          8. Ekintza berdintzaileak eta hezkuntza-integrazioa bideratzeko oinarrizko irizpideetarako.

          9. Helduen etengabeko hezkuntzari buruzko oinarrizko helburuetarako.

          10. Gizarteak hezkuntza-elkarteari egin diezazkion osagarrizko prestakuntza-eskaintzei erantzuteko oinarrizko helburuak eta bateratzeko irizpideak zehazteko.

          11. Giza baliabideekin eta hauek prestatzeko eta hobetzeko beharrekin zerikusirik duten langilego-politikari buruzko oinarrizko irizpideetarako. Hezkuntza-sistemaren gainontzeko baliabideak bidezkotzeko eta erabat aprobetxatzeko oinarrizko irizpideetarako.

          12. Aukera-berdintasunerako ihardueraren, ekintza berdintzaileen eta hezkuntza-integrazioko ekintzen oinarrizko irizpideetarako.

            1. atala.-

            1. Lurraldeko eskola-kontseiluak irakaskuntzaren programazio orokorrak ukitutako sektoreen partaidetza-organo dira kondaira-lurraldeen eremuan, eta baita lege honetan aipatzen diren erabaki eta hitzarmenak egitean ere.

            2. Bilguneetako eskola-kontseiluak araudiz arautuko dira, eta eskola-bilgunearen eremuan unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren programazio orokorrak hartzen dituen arloen aholku- eta partaidetza-organo izango dira. Bilguneetako eskola-kontseiluak, Euskadiko Eskola Kontseilua osatzeko partaidetza-irizpideen arabera osatuko dira.

              Bilguneetako eskola-kontseiluei nahi eta nahi ez galdetu beharko zaie Lege honetako 4. atalean jasotzen diren gaiei buruzko eritzia, Bilgunean bertan gai horiei buruzko erabakiak hartzeko orduan".

Ikastolak eta Eskola Publikoa Biltzeko ekainaren 29ko 10/1988 Legean ezarritakoaren ondorioetarako, lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita hiru hilabeteko epea izango dute ikastolek beren aukera gauzatzeko. Epe horretan aukerarik egiten ez duten ikastolek ez dutela biltzeko asmorik joko da.

Ahalmena ematen zaio hezkuntza-administrazioari lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru hilabeteko epean sare publikoan sartu nahi duten ikastetxeekin hitzarmenak izenpetzeko, baldin ikastetxe horiek jabekideen artean herri-alorreko lege-nortasundunen bat badute edo eskolaratzeko eta hezkuntza-plangintzako beharrek sarrera hori arrazoitzen badute. Hitzarmen horietan, ikastetxeak berehala eta inolako baldintzarik gabe sare publikoan sartu nahi duela adieraziko da.

  1. Konstituzio-irizpideen eta indarrean dagoen legebideak agindutakoaren esparruan, udal-erakundeek hezkuntza-administrazioari laguntza emango diote herri-ikastetxeak sortzen, eraikitzen eta mantentzen, eta baita nahitaezko eskolatzea bete dadin zaintzen.

    Hezkuntza-administrazioak lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango ditu udalekin jaurbide bereziko irakaskuntzetarako. Hitzarmen horietan lankidetza berezia ezarri ahal izango da musika eta dantza-eskolekin, bertako ikasketen bidez balio akademikoa duen titulu ofizialik ematen ez bada.

  2. Udal-erakundeen jabetzapeko herri-ikastetxeen sortzea, erakundeon eta hezkuntza-administrazioaren arteko hitzarmen bidez egingo da, sortze hori Euskal Herriko irakaskuntzaren programazio orokorrarekin ados egon dadin.

  3. Ikastetxe horiei lege honen V. idazpuruko IV. eta V. atalburuetan erabakitakoaren ezarpena, atalburuok ukitzen dituzten gaietan indarrean dagoen araubideak udal-erakundeei aitortzen dizkien aginpideen kaltetan gabe ulertuko da.

  4. Ikastetxeotako zuzendaria eta gainerako bakar-organoak izendatzeko lege honek hezkuntza-administrazioari egozten dizkion egitekoak, dagokion udal-erakundeari dagozkiola ulertuko da.

  5. Ihardun diharduten udal-erakundeen jabetzapeko herri-ikastetxeak aldi baterako erabakietan agindutakoari jarraituz lotuko zaizkio lege honetan ohartemandakoari.

Lege honetako 20. atalean aipatutako hizkuntza-ereduak irakaskuntza-sistema osoan ezarriko dira, publikoan nahiz pribatuan, eta honako hauek izango dira:

  1. A eredua; ikasgaiak batipat gazteleraz emango dira, zenbait ekintza edo gai euskaraz eman ahal izango direlarik.

  2. B eredua; ikasgaiak euskaraz eta gazteleraz emango dira.

  3. D eredua; ikasgaiak euskeraz emango dira.

    Hiru ereduetan gaztelera eta gaztelerazko literatura, euskara eta euskal literatura eta hizkuntza modernoak beren jatorrizko hizkuntzetan irakatsiko dira nagusiki.

    ALDI BATERAKO ERABAKIAK

  1. Lege hau indarrean jarri ondorengo hiru hilabeteren barruan, lege honen 32.2 ataleko e) puntuan ohartemandako araudi-erabakia onartuko du Jaurlaritzak.

  2. Epe berean Hezkuntza, Unibertsitate ete Ikerketa Sailak ikastetxeetan eskola-elkarteko talde bakoitzak aukeratu beharreko kideen kopurua zehaztuko du. Horrela hautatutako kideek, dagokion udal-administrazioaren ordezkariarekin batera, ikastetxearen antolakuntza- eta iharduera-araudia egiteari ekingo diote berehalakoan.

  3. Lege hau indarrean jarri ondorengo sei hilabeteren barruan, aurreko atalkian ohartemandako hauteskundeetarako deiak egiteari ekingo dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

  4. Antolakuntza eta iharduera-araudia onartu ondoren, administrazioak hauteskundeetarako dei egingo du, ikastetxeetako gobernu-organoak lege honetan agintzen den bezala eratu daitezen.

  5. Aurreko atalkian ohartarazitakoak bete artean, ihardunean dihardutenak izango dira ikastetxeetako gobernu-organoak.

  6. Nolanahi ere, ikastetxeen antolakuntzari buruz lege honetan ohartarazitakoak 1994-95 ikasturtearen hasiera baino lehen gauzaraziko dira.

Lege honen V. idazpuruan zehaztutako batzar-organoen batzarraldiei buruzko araubide bereziturik ez dagoen bitartean, batzar-organoen iharduera arautzen duten administrazio-ihardunbideko legediaren arauak erabiliko dira.

Lege honen III. idazpuruak aipatutako araudi-erabakiak ematen ez diren bitartean, indarrean jarraituko dute Euskal Herriko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuan agindutakoak eta, halaber, gai horri buruzko erabaki erabilgarri guztiek.

  1. 33.2 atalean ezarritako zuzendaritza-postuetan aritzeko prestakuntza bereziko ikastaroak gainditu beharra lege hau indarrean jarri eta bost urteko epea igaro ondoren eskatuko da.

  2. Hezkuntza-administrazioak zuzendaritza-postuetan aritzeko irakasleen prestakuntza bultzatuko du.

  3. Erabaki honetan adierazitako prestakuntza-ikastaroetan lehentasuna izango dute izendapena izan eta zuzendari-postuetan daudenek, bai eta ikastetxeetako gainerako zuzendaritza-langileek ere.

Administratzaile-lanpostuak bete daitezen arte, administratzaile-egitekoak ikastetxeko idazkariak beteko ditu.

INDARGABETZEKO ERABAKIAK

Indargabetu egiten dira uztailaren 27ko 15/1983 Legea eta lege honetan ezarritakoaren aurkakorik dioten maila bereko edo apalagoko erabaki guztiak.

Indargabetu egiten da ekainaren 29ko 10/1988 Legearen 1. atala, eta baliogabetuta uzten da, beraz, horrek Euskal Herriko Autonomi Elkarteko administrazioari ikastolekin, hauek eskola publiko bilakatzeko aintzin-urrats gisa, banakako hitzarmenak izenpetzeko ematen zion baimena.

AZKEN ERABAKIAK

Gastu-espedienteei buruzko aginpideak eta ikastetxeen kudeaketa-autonomiaz kanpo geratzen diren erabakiak ikastetxeen kudeaketaz arduratzen diren organoei deskontzentratzeko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

Jaurlaritzak, lege hau ezartzeko beharrezko erabakiak emango ditu, hezkuntza-elkarteko gizarte-sektore desberdinekiko elkarrizketa ahalbidetuz.

Gizarte-sektoreok Euskadiko Eskola Kontseiluaren bidez hartuko dute parte aurreko atalkian aipatutako erabakien lantze-lanean, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 14.b) atalean ohartemandako modu eta neurrietan.

Sindikatu eta sindikatu-erakundeek bereziki parte hartuko dute lege honetako V. Idazpuruko V. atalburua gara dezaten eta azken erabaki honen lehen zatian aipatutako erabakien prestakuntzan Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren bitartez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 8.b) atalean ohartemandako modu eta neurrietan.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Ajuria Eneako Jauregia, 1993ko otsailak 23.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

  1. Halaber, Eusko Jaurlaritzak, aurreko puntuan zehaztutako epean, Euskadiko Koperatiben Kontseilu Nagusiari ezar dakizkiokeen berezitasunak eta, hala badagokio, salbuespenak zehaztuko ditu, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen gainean Indarrean dauden Manuei Dekretuaren 1.2 atalean jasotako gaiei dagokienez.

  2. Euskal administrazioaren organo aginpidedunek, estatistikak egiteko, koperatibei zehaztapenak eskatzeari buruzko arauak erabaki ahal izango dituzte, Koperatiben Erroldarekin eta Euskadiko Koperatiben Kontseilu Nagusiarekin elkarkidetu ondoren, estatistika alorrean legediak ezarritakoarekin bat etorriz.

    Zioen Adierazpena

    Egungo gizarteetan, eta gero eta gehiago, hezkuntza-sistemek funtsezko zereginak betetzen dituzte norbanakoen heziketan.

    Eskola publikoa, testu inguru horretan, administrazioaren iharduketa zuzeneko tresna da, bai hezkuntza-eskubidea bermatzen duen Konstituzioaren agindua betetzeko, bai ezberdintasunak berdintzeko.

    Azken urteotan, herritarren artean kultura-itxarobide handiagoak hedatzeak, oinarrizko irakaskuntzetako eskolaketa zabaltzeak, ekoizpen-sektoreak lan desberdinak egiteko gauza diren lanbidedunak eskatzeak eta Europako bateratasun-prozesuan ongi prestatutako pertsonekin parte hartzeko maila gorako kalitatea lortu beharrak hezkuntza-sistema eraberritua eskatzen dute. Sistemaren antolaketa berria HSALOk arautzen du oinarrian eta Estatu osorako.

    Euskal Herriko Autonomi Elkarteak, Autonomi Estatutuak 16. atalean dioenez, irakaskuntzari buruzko bakarreango aginpidea du, beti ere Konstituzioko 27. atalak eta hura garatzen duten lege organikoek ezarritakoari, Konstituzioko 149.1.30 atalak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenei eta hura betetzeko eta garatzeko behar den goi-ikuskatzailetzaren kaltetan gabe. Autonomi elkarte honek, bestalde, baditu hezkuntza-sistemak kontutan hartu beharreko kultura -ezaugarri berarizkoak: bi hizkuntza ofizial, zeinen garapenerako lagundu behar duen sistema horrek, eta hizkuntza-alorrean gainditzeko dauden zenbait gatazka, konponbidea eskatzen dutenak.

    Ildo horretatik, euskal eskola publikoa legez arautzea premiazkoa da haren bidez lege-esparru egonkor bat sortuz, esparru horrek ezarriko baititu eskola publikoaren eredua zehazten duten arauzko hautabideak eta bertan egingo baita eraginkortasun handiagoz martxan dagoen hezkuntza-berrikuntza.

    Lehenengo idazpuruan euskal eskola publikoaren hatsapen orokorrak eta helburuak jasotzen dira eta haren ezaugarriak zein diren zehazten: anitza, elebiduna, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzura dagoena, gizarte eta kultura mailan bere ingurunean errotua, partaidetzazkoa, ezberdintasunen berdintzaile eta dibertsitateen bateratzaile izango da.

    Lehenengo idazpuru horretan sendo bultzatzen den eskola publikoak giza eta gauzazko baliabideez ongi hornituta egon behar du eta harekin loturik dauden gizarte-sektore guztiek esku hartzea eta ikastetxeek egiazko autonomia izatea ahalbideratuko du.

    1. idazpuruak euskal eskola publikoan hezkuntza-eskubidea nola gauzatzen den arautzen du. Idazpuru horrek bultzatzen duen irakaskuntza kalitatezkoa da, hiru urtetik aurrera -eta ez bakarrik derrigorrezko mailetan- doakoa, eta ezberdintasunen zuzentzailea. Batipat gizarte- eta ekonomi jatorria duten ezberdintasunak zuzenduko ditu, haiek ezabatzen lagunduko duten neurriak ezarriz. Horretarako, konpentsazio-fondo bat eratzen da; aurrekontuez osatuko da eta fondoaren beraren soberakina, babes-neurri gisa, berez eta besterik gabe sartuko da fondo horretan, urteroko Aurrekontu Nagusien Legean ezarritako modu eta neurrietan.

    2. idazpuruak eskola publikoan euskarak duen tratamendua arautzen du. Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen, Euskeraren Erabilpena Arauzkotzezkoaren, hatsapenei begirunea izanik, haietan sakontzen da, hezkuntza-administrazioak gizarte-alorreko administrazio eta giza taldeekin lankidetzan eta elkarlanean aritzeko hatsapena ezartzen da eta irakaslegoa euskalduntzeko plan urteanitza ohartematen da.

      Legeak, laugarren idazpuruan, eskola-bilguneka egiten den lurralde-banaketan oinarri hartuta antolatzen du euskal eskola publikoa, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoaren eta Administrazioko Zerbitzu Ikuskaritzaren aginpide den ikuskaritza-egitekoa arautzen du, eta Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak taiutzen ditu, gehienbat bilgunean antolatuz, nahiz lurraldeari dagokionean eskola-bilgunearekin bat ez datozen zerbitzu-ikuskaritzak sortzeko ahalbidea eskaintzen duen.

      Ikastetxeen autonomiaren hatsapena jadanik urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistema Antolatzekoak, jasotzen du pedagogiazko autonomia gisa bere 2.3.f) puntuan eta hatsapen hori garatzen duten 57. eta 58. ataletan. Azken bi atal horietan antolakuntza-eremuetara eta ekonomi kudeaketara hedatzen da autonomia eta haren sustapena hezkuntza-administrazioen gain jartzen da.

      Ikastetxeek beren antolakuntza, irakaskuntza-iharduera, ekonomia eta finantzen kudeaketa zein langilegoaren kudeaketa moldatzeko ahalmen handiagoak izanez gero, irakaskuntzaren kalitatea hobetuko da; uste horretan oinarriturik, lege honetako V. idazpuruak ikastetxeen autonomia arautzen du, saiatzen delarik ikastetxeetarako ahalik eta autonomia handienaren eta administrazioak haien gainean egin beharreko koordinaketa eta kontrolaren arteko oreka mantentzen, administrazioak bermatu beharra baititu eskola publikoen helburu nagusiak sistema osoak lortzeko behar diren gutxieneko neurriak.

      Bai ikastetxearen hezkuntzako, ikasketetarako eta kudeaketako proiektuak, bai antolakuntza eta iharduera-araudia onartu eta burutzean gauzatzen da euskal eskola publikoko ikastetxeen autonomia.

      Antolaketa-eskemari dagokionez, legeak gutxienekoen sistema bat hautatu du, ikastetxeei ezinbestekotzat jotzen diren organoak zein diren esan eta haien egoerarekin hobekien egokitzen diren beste batzuk sortzeko askatasun osoa ematen dielarik. Irizpide bera erabili da ikastetxeko aginte-organo nagusiaren (ordezkaritza-organo gorenaren) osaera dela-eta, behin eskola-elkartea osatzen duten talde bakoitzari dagokion partaidetza bermatuta, ikastetxe bakoitzak egokien erizten dion moduan eratzeari oztoporik jartzen ez zaiola.

      Ikastetxeko zuzendariaren irudia indartu nahi du legeak, eta horretarako, zuzendariak espezializazio-ikastaroak gainditu beharko ditu kargu horren egitekoak burutzeko prestakuntza egokia izan dezan.

      Lege mailan zuzendaritza-taldea ikastetxeko agintezko batzar-organo gisa definitzea gauza berria da. Beste alde batetik, irakasle-klaustroa ikastetxeko irakaskuntza-iharduerei buruz erabakitzeko ahalmena duen organo gisa indartu nahi da. Eta, eskolarekin lotuta dauden talde guztiek bertan parte hartu behar dutela dioen hatsapenari erantzun emanik, gurasoen batzarra eta ikasleen partaidetza-organoa ikastetxean behar diren organoak direla ezartzen da.

      Pedagogiazko autonomiari eman nahi zaion indarra hezkuntza-aukera eta eskola-curriculumaren zehaztapena jasotzen dituzten agiriak ikastetxeek egin eta onartzean gauzatzen da. Beraz, agiri horiek, lege-arauen begirune barruan, eskola-elkartearen kideen erabakimen askearen adierazgarri izango dira, bakoitza dagokion batzar-organoan erabakiko delarik.

      Lege honen berritasunik handienetako bat kudeaketa-autonomia arautzeko eran datza. Sortzen den eskeman, administrazioak berarentzat gordetzen dituen ziurtapen eta kontrolen kaltetan gabe, ikastetxeek beren diru-kudeaketa antolatzeko malgutasun handiagoa izango dute, beren aurrekontua egingo baitute eta aurrekontu-urtean zehar funtzionamendu-gastuen banaketa askatasunez alda baitezakete.

      Ikastetxeetako zuzendariek administratzaileen laguntza izango dute ikastetxearen diru-kudeaketa guztia egiteko, administratzaileak, gaikuntza bereziko ikastaroen bidez, ikastetxeko ekonomi ihardueraren arintasuna eta egokitasuna berma ditzaketen lanbidedunak izatea bilatzen delarik.

      Ikastetxeek, legeak V. idazpuruko V. atalburuan dioenez, bere langilegoaren hautaketan eta langileen presta-berritze ikastaroetan parte hartzeko aukera izatea ere gauza berria da. Neurri horiek garatzen dituzten erabakiak hartzean langileen ordezkaritzaren pardaidetza nolakoa izango den azken erabakietako lehenengoan jasotzen da.

      Bere erabaki gehigarrietan eskola publikoaren legea bi gai garrantzitsuz mintzatzen da:

      1. Urriaren 28ko 13/1988 Legea, Euskadiko Eskola Kontseiluena, onartu eta erakunde hori martxan jarri ondoren, Euskadiko Eskola Kontseiluaren aginpideak hedatzeko beharra dagoela nabarmendu da, hura izan dadin unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren plangintza orokorrean esku hartzen duten gizarte-sektoreek parte hartzeko, kontsultak egiteko eta aholkuak eskatzeko duten goi-organoa.

      2. Ikastolak, Konstituzio-aurreko aldian euskaraz irakasteko xedez sortu zirenak, 1978. urtetik zabalduz joan dira, maiz botere publikoak konpondutako diru eta gauzazko zailtasunekin, ikastetxe-multzo bat osatu arte. Horietatik asko ekainaren 29ko 10/1988 Legeak jasotzen dituen itune bereziez baliatu dira. Legearen erabaki gehigarrietako zazpigarrenaren arabera, ikastolek askatasunez aukera dezakete sare publikora bildu ala ikastetxe pribatu izan eta Ikastolak eta Herri Eskola Biltzeko Legeak ezarritakoa bermatzen da, hezkuntza-sistema behin-betiko eta zalantza gabe bi saretan, publiko eta pribatuan, egitura dadin.

  1. atala.-

  1. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza ematen duten herri-ikastetxe guztiek osatzen dute euskal eskola publikoa.

  2. Lege honen ondorioetarako, autonomi elkarteko administrazioaren jabetzapekoak dira herri-ikastetxe; eta udal-erakundeen jabetzapekoak, erabaki gehigarrietako hamaikagarrenean jasotako modu eta neurrietan.

  3. Ebaluazio, ikerketa eta hezkuntzari laguntzeko zerbitzu bereziak izango ditu euskal eskola publikoak, eta Euskal Autonomi Elkarteko hezkuntza-sistema osoa izango dute iharduera-eremua.

  4. Euskal eskola publikoak Konstituzioari, Autonomi Estatutuari, lege honi eta berau gara dezaten arauei men eginez gauzatuko du bere iharduera.

  1. atala.-

  1. Euskal eskola publikoa osatzen duten herri-ikastetxeei antolaketa, pedagogia eta kudeaketarako autonomia aitortzen zaie, lege honetan arautzen den moduan.

  1. atala.-

  1. Euskal eskola publikoa, horko ikastetxe bakoitza, anitza, elebiduna, demokratikoa da, euskal gizartearen zerbitzura dagoena, gizarte eta kultura mailan bere ingurunean herrotua, partaidetzazkoa, ezberdintasunen berdintzailea eta dibertsitateen bateratzailea.

  2. Hona hemen euskal eskola publikoaren helburuak:

    1. Konstituzioak aitortutako hezkuntzarako eskubidea benetan baliatu ahal izatea bermatzea, hori galerazten duten ekonomi eta gizarte-oztopoak edo beste edonolakoak ezabatuz.

    2. Elkarbizitza demokratikoa ahalbideratzen duten baloreetan oinarriturik ikasleen nortasuna askatasunean garatzea eta heziketa osatua bultzatzea, besteak beste, gaitasun eta jokaera kritikoa, berdintasuna, zuzentasuna, partaidetza, aniztasunarekiko eta kontzientzi askatasunarekiko begirunea, elkartasuna, gizartearekiko kezka, elkar eramankortasuna eta elkarrenganako begirunea, bai eta giza eskubideen aldeko jarrera ere, sustatuko dituela.

    3. Irakasleek, gurasoek eta ikasleek herri-ikastetxeen kudeaketan demokrazia-legez parte hartzeko duten eskubidea gauza dadin sustatzea eta bermatzea.

    4. Irakasleen katedra-askatasuna, lege honek zehazten duen esparruan guraso nahiz tutoreek beren seme-alabentzako ikastetxea aukeratzeko eta, hala dagokionean, legez ezarritako baldintzetan, beren seme-alabentzako nahi duten erlijio-irakaskuntza aukeratzeko eskubidea gauzatuko direla bermatzea.

    5. Kalitatezko irakaskuntza emango dela ziurtatzea, arreta berezia eskainiz irakatsi beharreko edukien balio pedagogikoari eta erabiliko diren metodo-bideen eraginkortasunari, gure inguruneko aurrerapausoak kontutan har ditzaten metodologia aktibo eta malguak sartuz, irakaslegoari behar duen presta-berrikuntza eskainiz eta ikaslearentzako laguntza psikologikoa, eskola eta lanbide mailakoa ziurtatuz.

    6. Ikasleen jatorrizko ezberdintasunak berdintzeko, maila, etapa, ziklo eta gradu guztietan ihardutea.

    7. Ikasle guztiek, baldintza beretan, derrigorrezko irakaskuntza-aldia bukatzean bi hizkuntza ofizialen ezagupen praktikoa izango dutela bermatzea, euskararen erabilera bultzatuz eta normalkuntzari lagunduz.

    8. Euskal Herriko kide direnez ikasleek duten kultura-nortasuna mamitzen laguntzea, ikasleak beren geografiazko, gizarte-ekonomiazko eta kulturazko ingurunean errotzea bultzatuz.

    9. Ikasleengan ohitura intelektualak, lan-teknikak eta jakintzak garatzea, jakintza-gai guztiak baterabiltzeko moduan.

    10. Bakerako, askatasunerako eta herrien arteko lankidetza- eta elkartasun-ideiak sustatzeko heziketa.

    11. Ematen den heziketaren hezkidetasuna ziurtatzea.

    12. Irakaskuntzaren edukietan manipulazioak eta ideologiazko dotrinatzera bideratutako edukiak irakastea baztertzea.

      1. atala.-

        Aurreko atalean adierazitako helburuak erdiesteko, euskal eskola publikoak ondorengo bitartekoak izango ditu:

        1. Hezkuntza, curriculum eta kudeaketako proiektuak eta lege honen 2. atalean ikastetxeei aitortzen zaien autonomia gauzatzeko arauak egitea eta garatzea.

        2. Eskola-elkarteko kide guztien parte hartze demokratiko eta eraginkorra, lege honetan landutako esparruan.

        3. Eskolaren beharrei erantzuteko lanbide- eta hizkuntza-eskakizunen jabe izango den irakaslegoa.

        4. Eskolako zerbitzuen elebitasuna.

        5. Ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-proiektuari egokituriko instalazioak eta hornidura.

        6. Ikastetxeek beren geografia, gizarte eta kulturazko ingurunearekiko harreman estua, bateratutako ekintzetarako planen eta trukaketen bidezko elkarren arteko lankidetza, eta E.H.A.E.ko administrazioen eta erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza.

      2. atala.-

  3. atalean zerrendatutako helburuak betetzeko, Euskal Autonomi Elkarteko herri-aginteek honako egitekook izango dituzte, zeinek bere aginpideen esparruan:

    1. Irakaskuntzaren programazio orokorra eta, demokraziazko eta partaidetzazko plangintzaren barruan, euskal eskola publikoa osatzen duten ikastetxeak sortzea, aldatzea edo ezabatzea, irakaskuntza kalitatezkoa izango dela bermatzeko.

    2. Ikastetxeek beren hezkuntza eta ikasketa-proiektuak garatzeko irizpideak eta gutxieneko betebeharrak arautzea, irakaskuntza kalitatezkoa izango dela bermatzeko.

    3. Hezkuntzarako eskubidea benetan gauzatzen dela bermatzeko beharrezko neurriak hartzea.

    4. Ikastetxeen autonomia gauzatzeko bide eman dezan lege-esparrua sortzea.

    5. Hizkuntza-ereduen plangintza, gurasoek eta ikasleek eredua aukeratzeko duten eskubidea gauzatu ahal izan dezaten, eta bai aukeratzeko askatasun hori bermatuko duten administrazio-bideen garapena ere.

    6. Lege honetan eta gainerako legebidean berariaz ezar daitezen egiteko guztiak eta, oro har, euskal eskola publikoaren helburuak betetzera bideratutako guztiak.

      1. atala.-

        Egiteko horiek garatzeko, herri-aginteek guraso eta ikasleen elkarteen, langile-sindikatuen eta enpresa-elkarteen, udalen eta gizarte-arlo guztien parte hartzea bultzatuko dute, lege honetan, urriaren 27ko 13/1988 Legean, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzkoan, eta ezarpen orokorreko gainerako arauetan ohartemandakoaren arabera.

  1. atala.-

    Herri-aginteek, euskal eskola publikoko irakaskuntza doakoa eta kalitatezkoa izango dela bermatuko dute, hurrengo ataletan ohartemandako modu eta neurrietan.

  2. atala.-

    Euskal herri-administrazioek etengabe zainduko dute euskal eskola publikoko irakaskuntzaren kalitatea, ikastetxe bakoitzeko hezkuntza-proiektuarekin bat etorriaz; horretarako, helburuei egokituriko instalazioak eta hornidura jarri, ikastetxeetan irakasle/ikasle ratioak egokitu, hezkuntza- eta curriculum-proiektu berezituak bultzatu, euskararen erabilera normaldu, ikasleei psikologiazko, eskola-giroko eta lanbiderako orientabidea eman, eskolako langile guztien lan-baldintzak hobetu eta hezkuntza-beharrak asetzeko lagungarri izan daitezkeen neurri guztiak hartuko dituzte.

  3. atala.-

  1. Herri-aginteek, euskal eskola publikoa osatzen duten ikastetxeen bitartez, unibertsitatekoaz kanpoko irakaskuntza orokorreko maila guztietan, 3 urtetik aurrerakoentzat doako eskolatzea bermatuko dute, errepikapenei eta ikastetxeetan jarraitzeari buruz ezar daitezen mugapen berezien mendean.

  2. Hezkuntza-administrazioak, gainerako Administrazioekin eta gizarteko eragileekin lankidetzan, eska dezaten guztiak arian-arian zero urterekin eskolatzea ezarriko du, haurrak eskolatzeko aukeren berri emanez hezkuntza-munduko alor guztiei. Nolanahi ere, ezarpen-prozesuan lehentasuna izango dute gizarte eta ekonomi maila apaleneko aldeek eta, orokorrean, hezkuntzako behar bereziak edo hizkuntzazkoak dituzten ikasleek.

  1. atala.-

  1. Euskal eskola publikoan neurri positiboak hartuko dira bereizketazko egoerak ezabatzen laguntzeko.

  2. Aurreko atalkian adierazitako berdintasuna benetakoa izan dadin eta bereziki gizarte-ekonomiazko jatorria duten bereizketa-egoerak gainditze aldera, euskal eskola publikoaren baliabideak hobeto banatzeko bide emango duen konpentsazio-fondoan sartu beharreko diru-kopuruak sartuko dira Euskal Autonomi Elkarteko urtean urteko aurrekontu orokorretan. Aurrekontu-aldiaren amaieran soberan geratzen diren konpentsazio-fondo honetako diru-kopuruak hurrengo aurrekontu-aldiko fondokoei erantsiko zaizkie, hurrengo urte horretako Aurrekontu Orokorren Legeak ezar dezan moduan.

  3. Halaber, beka eta ikasketa-laguntza sistema bat bideratuko da, gizarte eta ekonomi izaerako ezberdintasunak gainditzeko banakako bide bezala.

  4. Bestalde, gorputz-, adimen- nahiz zentzumen-ezintasunak dituztenei laguntzeko banakako neurriak hartzeko ahaleginak egingo dira. Hezkuntzako behar bereziak aurrezaintzeko, garaiz antzemateko, testuingurua kontutan hartuz ebaluatzeko eta behar berezi horiei erantzun egokia emateko neurriak hartuko dira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean lege hau.

    Ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenak ondasun higigarri gorpuzdunak onartu ahal izango ditu jasotzeko doako eskualdatzeak ikastetxearen alde, betiere Euskadiko Ondareari buruzko Legeak eskumen hori hezkuntza-arloan eskumena duen sailari esleitzeaz dioenari jarraituz.

  2. atala.-

    Euskal eskola publikoko ikastetxeetako zuzendariak dira ikastetxe bakoitzean aurrekontua gauzatzeko organoak. Arlo horretan, gastuak egitea baimendu eta ordainketak egiteko agintzen dute. Bestalde, ordezkaritza-organo gorenak ekonomia eta finantzen arloan hartutako erabakiak betearazten dituzte.

    Zuzendariak, araudiz ezarri daitezen aurrikuspenen arabera, gastuak egiteko eta ordainketak agintzeko aginpidea ikastetxeko idazkariari edo administratzaileari eman ahal izango dio ordezkotzan.

  3. atala.-

  1. Zuzendariek beste organo batzuren aginpideko ez direnlan, zerbitzu eta hornikuntza guztiak hitzartu ahal izango dituzte, araudi bidez ezarritakoarekin bat etorriz.

  2. Zuzendariaren aginpidekoak ez diren hitzarmenak egiteko, zuzendariak aginpidea duen administrazio-organoari eskatuko dio egoki diren hitzarmenak egin ditzan.

  3. Ikastetxe bakoitzari dagokion esparruan, zuzendariak izango dira organo eskudunak, hezkuntza arloko sail eskudunari dagozkion jardunak burutzeko Euskadiko Ondareari buruzko Legean ezarritakoaren arabera, lege horren 96. artikuluko 2. paragrafoko a) eta b) idatz-zatietan eta 3. paragrafoan ezarritakoa nahiz 104. artikuluko 1. paragrafoko c) idatz-zatian ezarritakoa aplikatuta.

  3. Kide bakarreko organoen agintaldia 33. eta 40. artikuluetan ezarriko du lege honek kasu bakoitzerako. Hautapenezko kide anitzeko organoak bi urtez behin berrituko dira, ikastetxearen antolaketa eta jardunbiderako erregelamenduak kasu bakoitzerako ezarritako aurreikuspenen arabera, epe horretan gerta daitezen hutsuneak betetzearen kaltetan gabe.

  1. atala.-

  1. Ordezkaritza-organo gorena da eskola-elkarteko kideen partaidetza-organoa euskal eskola publikoko ikastetxeen gobernuan, eta beroni dagokio eskola-bizitzarako funtsezkoak diren erabakiak hartzea, eta ikastetxearen autonomi esparruan, ikastetxearen ihardueraren azken erantzulea da.

  2. Ordezkaritza-organo gorenak honako eskumen hauek izango ditu:

    1. Ikastetxearen hezkuntza-proiektua, antolakuntza- eta iharduera-araudia eta kudeaketa-proiektua onartzea, bete daitezen begiratzea eta 28.3 atalak agintzen duenaren arabera ebaluazioa egitea.

    2. Ikastetxearen urteko plana onartzea, 35.2.a) atalean erabakitakoaren kaltetan gabe.

    3. Prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urteko kudeaketa-egitaraua onartzea, horien jarraipena eta aldizkako ebaluazioa bere gain hartuz.

    4. Ikastetxearen urteko txostena onartzea.

    5. artikulua. Ikastetxeko zuzendaria hautatzeko prozesuan parte hartzea. Kideen bi hereneko gehiengoz onartuta, zuzendariaren izendapena ezeztatzea proposatzea, karguari datxezkion funtzioen ez-betetze larririk balitz.

    6. Ikasleen onarpena erabakitzea, indarrean dagoen araubidean agindutakoari bete-betean lotuz.

    7. artikulua. Ikastetxeetan bizikidetza arloko neurri zuzentzaileak ezagutzea eta berrikustea, ikasleen eskubideak eta betebeharrak arautzen dituzten arauekin bat etorriz.

    8. Beste ikastetxe batzurekin lankidetza-harremanak izatea kultura eta hezkuntzazko helburuez.

    9. Eskolako instalazio eta tresneriaren aldaberrikuntza sustatzea, bai eta haien iraupena zaintzea ere.

    10. Ikastetxearen iharduera orokorra gainbegiratzea, administrazio eta irakaskuntza alderdietan.

    11. Lege honek edo beste arau batzuek, edo ikastetxearen antolakuntza- eta iharduera-araudiak ematen dioten beste edozein aginpide.

      1. atala.-

      1. Ikastetxe bakoitzaren antolakuntza- eta iharduera-araudiak zehaztuko du, ondorengo bi atalkietan finkatutako mugen barruan, ordezkaritza-organo gorenaren izena, dela Eskola Kontseilua, dela Asanblea edo dela egoki deritzon beste edozein. Horretaz gain, organoko kide -kopuru osoa eta kideen banaketa ezarriko du. Zehaztuko ditu, halaber, organoaren bilkura-sistema eta beronen iharduerarako gainerako arauak.

      2. Ikastetxeko ordezkaritza-Organo Gorena, gutxienez, honako kide hauek osatuko dute:

        1. Ikastetxeko zuzendariak, organoko lehendakari izango denak.

        2. Ikasketa-buruak.

        3. Zinegotzi batek edo ikastetxea dagoen udal mugarteko udalaren ordezkari batek.

        4. Irakasle-klaustroak hautatutako irakasle-kopuru jakinak, ikastetxeko ordezkaritza -organo goreneko kide guztien herenetik beheragokoa izaterik ez daukanak.

        5. Ikasle eta ikasleen gurasoen artean hautaturiko guraso- eta ikasle-kopuru jakinak, organoko kide guztien ehuneko berrogeita hamar baino gutxiagokoa izango ez denak.

          Gurasoen partaidetza eta ikasleen partaidetza ordezkatzen duten gutxieneko ehunekoak araudi bidez zehaztuko dira, ikastetxe-mota ezberdinak bereiziz ikasleen adinaren arabera.

          Ikasleen ordezkaritza derrigorrezko bigarren mailako irakaskuntzaren lehen zikloaz geroz ezarriko da.

        6. Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari batek.

        7. Ikastetxeko idazkariak, organoko idazkari gisa arituko denak, hizpidearekin baina boto-eskubiderik gabe.

      3. Haur-heziketako ikastetxeetan, sei gela baino gutxiagoko lehen mailako hezkuntzakoetan, hainbat udalerriren hezkuntza-beharrizanei erantzuten dieten ikastetxeetan, helduentzako heziketarako eta heziketa berezikoetan, bai eta ezaugarri bereziak dituzten gela edo ikastetxeetan, hezkuntza-administrazioak ikastetxe horien berezitasunari egokituko dio atal honetan zehaztutakoa. Lanbide-heziketako ikastetxeetan, batxilergo teknikoak ematen dituztenetan eta arte plastikoak eta diseinua irakasten dituztenetan, ordezkaritza-organo gorenean sindikatu eta enpresa-elkarteen eta irakaskuntza horiekin zerikusia duten beste erakundeen partaidetza ezarri ahal izango da araudiz.

      4. Ordezkaritza-organo gorenerako arlo guztietako ordezkariak hautatzeko ihardunbidea arautuko du Jaurlaritzak.

      5. Ordezkaritza-organo goreneko kideek beren ordezkaritza-lanean ez dute nahitaezko mandaturik izango.

  1. atala.-

  1. Zuzendaria ikastetxearen kudeaketa orokor eta jardueraren arduraduna da, irakas-jarduerarena bereziki, ordezkaritza-organo gorenak emandako jarraibideen arabera jokatuz.

  2. Hezkuntza-komunitatearen eta hezkuntza Administrazioaren parte hartzea izango duen prozesu baten bidez hautatuko da zuzendaria. Prozesu horrek aukera eman behar du lanbide mailan egokienak diren eta hezkuntza-komunitatearen babes handiena lortzen duten hautagaiak aukeratzeko.

  3. Ikastetxe publikoetako zuzendariak ikastetxeari esleitutako irakaskuntzaren bat ematen duten karrerako irakasle funtzionarioen arteko meritu-lehiaketa bidez hautatu eta izendatuko dira. Hautaketak berdintasun, publikotasun, meritu eta gaitasun printzipioak izango ditu oinarri.

  4. Meritu-lehiaketan parte hartzeko baldintzak honako hauek izango dira:

    1. Irakaskuntzako funtzio publikoan gutxienez bost urteko antzinatasuna izatea karrerako funtzionario gisa.

    2. Iraupen bereko aldi batean ikastetxeak eskaintzen duen irakaskuntzaren batean karrerako funtzionario gisa zuzeneko irakaskuntza eman izana.

    3. Euskadiko Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko batean, lehiaketaren xede den ikastetxeak eskaintzen duen irakaskuntzaren batean lan egitea, gutxienez ikasturte oso bateko esperientziarekin deialdia argitaratzean.

    4. Zuzendaritza-proiektu bat aurkeztea. Proiektu horrek helburuak, jardun-ildoak eta ebaluazioa jasoko ditu, besteak beste, baita ikastetxeko kide bakarreko beste organoetan jarduteko proposatzen diren pertsonen izena ere.

  5. Haur Hezkuntzako berariazko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiago dituzten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, eta arte-irakaskuntza profesionalak, kirol-irakaskuntzak, hizkuntzen irakaskuntzak edo helduei zuzendutakoak ematen dituzten eta zortzi irakasle baino gutxiago dituzten ikastetxeetan, hezkuntza gaietan eskumena duen sailak aurreko paragrafoan ezarritako baldintzaren bat betetzeaz salbuetsi ahal izango du zuzendarigaia, beti ere, araudi bidez ezarritakoaren arabera.

    33 bis. artikulua.- Hautatzeko prozedura.

  1. Euskal eskola publikoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko, hezkuntza gaietan eskumena duen sailak dagozkion meritu-lehiaketak deituko ditu eta zuzendarigaien merituak eta aurkeztutako proiektuak balioesteko irizpide objektiboak eta prozedura ezarriko ditu.

  2. Hautaketa ikastetxean bertan egingo du hezkuntza gaietan eskumena duen saileko ordezkariz eta dena delako ikastetxeko ordezkariz osatutako batzorde batek. Hezkuntza gaietan eskumena duen sailak batzordekideen guztizko kopurua finkatu beharko du. Batzordeko kideen herena, gutxienez, klaustroak izendatutako ikastetxeko irakasleek osatuko dute, eta beste heren bat, gutxienez, irakasle ez diren ikastetxeko ordezkaritza organo goreneko kideek izendatuko dute euren artean.

  3. Zuzendarigaiek egiaztatutako ikasketa-merituen eta lanbide-merituen balioespen objektiboa eta zuzendaritza- proiektuaren balioespena hartuko dira kontuan. Hautaketa, nolanahi ere, demokratikoki erabakiko dute batzordeko kideek, hezkuntza gaietan eskumena duen sailak ezarritako irizpideei jarraiki.

  4. Hautaketa egiteko, ikastetxeko irakasleen kandidaturak hartuko dira kontuan lehenik, horiek lehentasuna izango baitute. Ikastetxeko izangairik ez dagoenean edo ikastetxeko izangaiak hautatzen ez direnean, beste ikastetxe batzuetako irakasleen kandidaturak balioetsiko ditu batzordeak.

    33 ter. artikulua.- Izendapena.

  1. Hezkuntza gaietan eskumena duen sailak antolatutako hasierako prestakuntzako programa bat gainditu beharko dute hautatutako zuzendarigaiek. Zuzendaritza-lanean gutxienez bi urteko esperientzia dutela frogatzen duten zuzendarigai hautatuak salbuetsita egongo dira hasierako prestakuntzako programa hori egiteaz, zuzendaritza-lanak betetzeko hezkuntza Administrazioak antolatuko dituen eguneratze- eta hobekuntza- ikastaroak eta beste jarduera batzuetan parte hartzeko zuzendaritza-kargu guztiek daukaten betebeharrari kalterik egin gabe.

  2. Hezkuntza gaietan eskumena duen sailak dena delako ikastetxeko zuzendari izendatuko du, lau urtez, hasierako prestakuntza-programa gainditu duen zuzendarigaia.

  3. Zuzendarien izendapena iraupen bereko aldietarako berritu ahal izango da, betiere, aldi bakoitza amaitzean egindako lanak ebaluazio positiboa jasotzen badu. Ebaluazio horren irizpideak eta prozedurak publikoak izango dira. Horretarako, zuzendariak berariaz eskatu beharko du eta zuzendaritza programako bidezko eguneratzeak aurkeztuko ditu.

  4. Zuzendariak, ikastetxeko zuzendaritzan ondoz ondoko bi agintaldi egin ondoren, karguan jarraitu ahal izateko kandidatura aurkeztu beharko du berriz ere dagokion meritu-lehiaketan. Berriz ere hautatua izango balitz, agintaldia iraupen bereko aldietarako berritu ahal izango da, beti ere aldi bakoitza amaitzean egindako lanak ebaluazio positiboa jasotzen badu. Prozedura hori mugagabe errepikatu ahal izango da, eta pertsona berak ondoz ondoko bi agintaldi egin ondoren beti egin beharko da beste meritu lehiaketa bat.

  5. Zuzendarigairik ez dagoenean, ikastetxe sortu berrien kasuan edo batzordeak ezein zuzendarigai hautatzen ez duenean edo hautatuak ez badu gainditu hasierako prestakuntza-programa, hezkuntza gaietan eskumena duen sailak irakasle bat izendatuko du zuzendari, lau urteko aldi baterako gehienez.

    33 quater. artikulua.- Zuzendariak kargua uztea.

    Zuzendariak honako kasu hauetan utziko du bere kargua:

    1. Izendapenari dagokion aldia eta, hala badagokio, aldi horren luzapena amaitzen denean.

    2. Hezkuntza gaietan eskumena duen sailak onartutako uko arrazoituaren kasuan.

    3. Gerora sortutako ezintasun fisikoaren edo psikikoaren kasuan.

    4. Hezkuntza gaietan eskumena duen sailak bere ekimenez edo ikastetxeko ordezkaritza organo gorenaren proposamen arrazoitu bidez, kideen bi hereneko gehiengoz onartuta, zuzendari karguari datxezkion funtzioen ez-betetze larriagatik era arrazoituan kargutik kentzen duenean. Nolanahi ere, kargutik kentzeari buruzko ebazpena kontraesaneko espedientea bideratutakoan emango da, interesdunari eta ordezkaritza-organo gorenari entzun ondoren.

      33 quinquies. artikulua.- Zuzendariordea.

      Araudi bidez ezarri ahal izango da zuzendariorde bat izatea. Kasu hauetan zuzendariordea zuzendaritzataldeko kide izango da eta, besteak beste, zuzendaria ordezkatuko du hura gaixotzen edo kanpoan bada, kargualdian eten edo kargugabetzen badute, legez ezarritako prozedura bidez ordezkorik izendatu arte, hain zuzen. Zuzendariordearen kargua ez dagoen ikastetxeetan, ikastetxeko ikasketaburuak ordezkatuko du zuzendaria gorago aipatutako kasuetan.

      33 sexies. artikulua.- Zuzendariaren funtzioaren aitormena.

      1. Zuzendari kargua betetzeko zeregina bereiz ordainduko da, exijitutako erantzukizuna eta arduraldia kontuan hartuta, Jaurlaritzak ezarritako osagarrietarako finkatzen dituzten kopuruei jarraiki.

      2. Era berean, zuzendari kargua betetzeko zeregina bereziki balioetsiko da irakaskuntzako funtzio publikoan dauden lanpostuen horniduraren ondorioetarako eta, batez ere, hezkuntzako ikuskaritzan sartzeko.

      3. Bestalde, zuzendariak agintaldiaren amaieran ebaluatuko dira. Ebaluazio positiboa lortzen dutenek aitormen pertsonala eta profesionala jasoko dute, araudi bidez ezarritako baldintzetan.

      4. Euskal eskola publikoko ikastetxeetako zuzendariek, araudi bidez finkatzen den denboraldian kargua balioespen positiboarekin bete dutenean, dagokien ordainsari-osagarriaren zati bat jasotzen jarraituko dute aktibo dauden bitartean, betiere, araudi bidez finkatutako neurriak, baldintzak eta betekizunak errespetatuta.

  1. Ikastetxearen ordezkaritza izatea, ikastetxean hezkuntza Administrazioa ordezkatzea, eta Administrazio horri hezkuntza-komunitatearen planteamenduak, asmoak eta premiak helaraztea.

  2. Ikastetxearen jarduera guztiak zuzentzea eta koordinatzea, irakasleen klaustroari eta ordezkaritza-organo gorenari esleitutako eskumenak aparte utzi gabe.

  3. Zuzendaritza pedagogikoa gauzatzea, hezkuntzaberrikuntza sustatzea eta ikastetxearen heziketa-proiektuaren helburuak lortzeko planak bultzatzea.

  4. Legeen eta indarrean dauden gainerako xedapenen betetzea bermatzea.

  5. Ikastetxeari atxikitako langile guztien buru izatea.

  6. Ikastetxeko elkarbizitza hobetzea, gatazkak konpontzeko bitartekotza bermatzea eta ikasleei dagozkien neurri zuzentzaileak ezartzea indarrean dagoen araudia beteta, gai honetan ordezkaritza-organo gorenari esleitutako eskumenak aparte utzi gabe. Horretarako, ikastetxeetan gatazkak konpontzeko prozedurak bizkortzea sustatuko da.

  7. Ikastetxearen eta ingurunearen arteko harremana sendotzeko, familiekin, erakundeekin eta organismoekin lankidetza bultzatzea, eta eskola-giroa sustatzea, ikasleek jakintzetan eta balioetan prestakuntza integrala jasotzeko eta ikasketa-ohiturak sustatzeko lagungarri izan daitezkeen jardun guztiak garatze aldera.

  8. Ikastetxearen barneko ebaluazioak bultzatzea eta kanpoko ebaluazioetan eta irakasleen ebaluazioan laguntzea.

  9. Ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenaren eta irakasleen klaustroaren egintza akademikoetarako eta bilkuretarako deialdia egitea, egintza-bilkura horiek zuzentzea eta aipatutako erakundeek beren eskumenen eremuan hartutako erabakiak betearaztea eta betetzen diren zaintzea.

  10. Lege honen 63. atalak aipatzen dituen obren, zerbitzuen eta horniduren kontratazioak egitea, gastuak baimentzea ikastetxearen urteko kudeaketa-programarekin bat etorriz, ordainketak agintzea eta ikastetxearen ziurtagiriei eta dokumentuei oniritzia ematea, hori guztia araudi bidez ezarritakoari jarraiki.

  11. Hezkuntza gaietan eskumena duen sailari ikastetxeko zuzendaritza-taldeko beste kideen izendapena eta kargu-uztea proposatzea, irakasleen klaustroari eta ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenari jakinarazi ondoren.

  12. Hezkuntza gaietan eskumena duen sailak esleitzen dizkion guztiak, beste arau batzuk esleitzen dizkionak eta ikastetxearen antolaketa eta jardunbiderako erregelamenduak ezartzen dizkionak.

  1. atala.-

  1. Irakasle-klaustroa ikastetxean lanean diharduten irakasle guztiek osatuko dute eta zuzendaria izango du buru.

  2. Irakasle-klaustroaren egitekoak honako hauek dira:

    1. Ikastetxearen ikasketa-proiektua eta irakaskuntza-ihardunen egitaraua egin eta onartzea, ordezkaritza-organo gorenak irizpena eman ondoren; organo horrek erabakiko du ikastetxearen hezkuntza-proiektuan jasotako arteztarauen egokitasunaz.

    2. Irakaskuntza-ihardueren egitarauaren betetze-mailaren berri ematea ordezkaritza-organo gorenari, urteko txostena egin dezan.

    3. Ikasleak ebaluatu eta berreskuratzeko lanari buruzko irizpideak ezarri eta koordinatzea.

    4. Ikaslegoaren bideratze-eginkizunak eta tutoretza planifikatzea eta zuzentzea.

    5. Ikastetxean garatu behar diren pedagogiazko saioetarako edo ikerketarako ekinbideak sustatzea.

    6. Ikastetxearen iharduera-arauak onartzea.

    7. Irakaslegoaren prestakuntzari dagozkionetan prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitarauari buruzko txostena egitea, 36.3 atalean erabaki bezala egina, eta ordezkaritza-organo gorenak onartu baino lehen.

  3. Irakasle-klaustroak hautatuko ditu ikastetxeko ordezkaritza-organo goreneko bere ordezkariak.

  1. atala.-

  1. Zuzendariak, ikasketa-buruak, idazkariak eta, hala dagokionean, ikastetxeko administratzaileak osatuko dute zuzendaritza-taldea.

  2. Ondorengoak dira zuzendaritza-taldearen egitekoak:

    1. Ikastetxearen zuzendaritza eta koordinaziorako irizpideak erabakitzeko eta iharduerari begira garrantzi handiagoko erabakiak hartzeko orduan zuzendariari laguntzea.

    2. Kudeaketa-proiektua, prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urteko kudeaketa-egitaraua gauzatzea, ordezkaritza-organo gorenak onar ditzan.

    3. Aurreko puntuan adierazitako programen burutzapena zaintzea eta koordinatzea, eta horien betetze-mailaren berri ematea ordezkaritza-organo gorenari urteko txostena onar dezan.

    4. Urteko txostenaren zirriborroa egitea, ordezkaritza-organo gorenak eztabaida dezan.

    5. Ordezkaritza-organo gorenari euskal eskola publikoko beste zenbait ikastetxerekin lankidetza-harremanak izateko proposamena egitea eta, halaber, kultura eta hezkuntza-xedez, erakundeekin ituneak izenpetzeko proposamenak egitea, organo horrek, egoki baderitzo, hezkuntza-administrazioariaurkez diezazkion.

    6. Irakasle-taldeak antolatzea eta irakasleak beren ihardueretara atxikitzeko irizpideak erabakitzea ikasturte bakoitzaren hasieran.

  3. Aurreko atalkiko b) eta d) puntuetan adierazten diren egitekoak betetzeko, zuzendaritza-taldekoek organo gorenak esku emandako batzorde baten partaidetza izango du. Antolakuntza eta iharduneko araudiak organo gorenaren batzorde iraunkorra oharteman dezan kasuetan, batzorde horri emango zaio esandako dokumentuak egiteko ardura.

    Edonola ere, ordezkaritza-organo gorenaren baitako ordezkaritza-baldintza eta -proportzioak gorde beharko dira, horretarako proportziozko botoa ezarri ahal izango dela.

  4. Zuzendariaren kargua ez diren ikastetxeko beste zuzendaritza-karguak betetzeko zeregina bereiz ordainduko da, exijitutako erantzukizuna eta arduraldia kontuan hartuta, Jaurlaritzak ezarritako osagarrietarako finkatzen dituen kopuruei jarraiki.

    Era berean, zuzendaritza-karguak betetzeko zeregina bereziki balioetsiko da irakaskuntzako funtzio publikoan dauden lanpostuen horniduraren ondorioetarako eta, batez ere, Hezkuntzako Ikuskaritzan sartzeko.

    Bestalde, ikasketa-buruak eta idazkariak agintaldiaren amaieran ebaluatuko dira. Ebaluazio positiboa lortzen dutenek aitormen pertsonala eta profesionala jasoko dute, araudi bidez ezarritako baldintzetan.

  1. atala.-

    Hezkuntza-administrazioak ikastetxeetako zuzendaritza-taldekideen prestakuntza eta iharduera hobetzeko neurri egokiak hartuko ditu, besteak beste ikastetxearen hizkuntzazko normalkuntzako helburuaren hariko hizkuntza-prestakuntza.

  1. atala.-

  1. Gurasoen batzarra, ikastetxearen kudeaketan gurasoek bereziki parte hartzeko organoa da. Ikasleen guraso edo tutore guztiek osatuko dute.

  2. Gurasoen batzarrak honako egitekook ditu:

    1. Ikastetxeko gainerako organoei beren ardurapeko diren gaiei buruz egoki jo ditzan proposamenak egitea, eta irakaskuntza-iharduerenegitaraua, prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urteko kudeaketa-egitaraua egiteratzeari buruzko balorazioa ematea.

    2. Zuzendaritza-taldearekin eta irakasle-klaustroarekin harremanak izatea, ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren garapenean lankidetzarik handiena lortzeari begira.

    3. Ikastetxeko bizitzan parte hartzeko gurasoen ekimena suspertzea.

    4. Batzar-organoetan gurasoen ordezkari direnak bileretara deitzea, egindako kudeaketaren berri eman dezaten.

    5. Bere iharduera-arauak onartzea.

  3. Guraso-asanbleak barne-organo bat eratu dezake bilkurak prestatu eta erabakiak bete daitezen zaintzeko.

  1. atala.-

    Ikastetxe bakoitzeko antolakuntza- eta iharduera-araudiak ikasleen parte hartzea bideratuko du, dela mailako ikasleen ordezkariaren bitartez, dela ordezkari-batzordeen, jakineko xede edo egitekoa duten batzordeen edo antzekoen bidez.

  1. Ikastetxeko zuzendaritza-taldeko kideek, zuzendariak ezik, honako kasu hauetan utziko dute beren kargua:

    1. Izendapenari dagokion aldia amaitzean.

    2. Ikastetxeko zuzendariak kargua uzten duenean.

    3. Ikastetxeko zuzendariak proposatuta, hezkuntza gaietan eskumena duen sailak kargutik kentzen dituztenean.

    4. Hezkuntza gaietan eskumena duen sailak onartutako uko arrazoituaren kasuan.

    5. Gerora sortutako ezintasun fisikoaren edo psikikoaren kasuan.

    6. Hezkuntza gaietan eskumena duen sailak bere ekimenez edo ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenaren proposamen arrazoitu bidez zuzendari karguari datxezkion funtzioen ez-betetze larriagatik era arrazoituan kargutik kentzen dituztenean. Nolanahi ere, kargutik kentzeari buruzko ebazpena kontraesaneko espedientea bideratutakoan emango da, interesdunari, ikastetxeko zuzendariari eta ordezkaritza-organo gorenari entzun ondoren.

      1. atala.-

        Ikasketa-burua da ikasketa-proiektua eta irakaskuntza-ihardueren egitaraua koordinatu eta gauzatzen direla zaintzeko ardura duen organoa. Ikastetxeko zuzendaritza-taldeak onartutako irizpideekin bat etorriz ondorengo egitekoak ditu:

        1. Irakaskuntzako iharduerak koordinatzea.

        2. Eskolako ordutegiak egitea eta betetzen direla zaintzea.

        3. Irakasle bakoitzari ikastetxeko gela bat edo gehiago izendatzea, 36.2.f) atalean araututakoari jarraiki.

        4. Arauek eta ikastetxearen antolakuntza eta iharduera-araudiak aitor diezazkioten gainerako egitekoak.

      2. atala.-

        Idazkariak ondorengo egitekoak izango ditu:

        1. Ordezkaritza-organo gorenaren, ikastetxeko zuzendaritza-taldearen eta irakasle-klaustroaren bilkuretako gai-zerrendan sartu beharreko gaiak prestatzea, organo horietako lehendakariak ezarritakoaren arabera, eta organo horien bilkuretako akta egitea.

        2. Aktak, espedienteak eta ikastetxearen beraren agiriak zaintzea, eta bertako organoen eskueran izatea. Ikastetxeko irakas-baliabideak zaintzea.

        3. Zuzendariaren oneritziaz, ikastetxearen egintza, erabaki, hitzarmen, aurrekin, liburu eta agiri guztiak egiaztatzea.

        4. Arauek eta ikastetxearen antolakuntza eta iharduera-araudiak aitor diezazkioten gainerako egitekoak.

      3. atala.-

      1. Euskal eskola publikoko ikastetxeetan administratzaile bat izango da, zuzendariari aurrekontua betetzen laguntzeko eta baita ikastetxeko kudeaketa-egitarauan eta urteko kudeaketa-planean jasotako diru-kudeaketazko gainerako alderdietan ere.

      2. Araudi bidez erabaki dadinaren arabera eta, besteak beste, ikastetxeen tamainari begira, administratzaileak eta beren ihardunean lagundu diezaieten giza eta gauzazko baliabideen egiturak ikastetxean bertan ala eskola-bilgunearen esparruan antolatuko dira.

      3. Administratzaileak lege honetako 64. atalean ohartemandako egitekoak beteko ditu eta baita araudi bidez leporatu dakizkion beste guztiak ere.

  1. atala.-

  1. Eskola osatzen duten talde guztien parte hartzea dakarten bide guztiak bultzatuko ditu hezkuntza-administrazioak, ezar daitezen laguntza-ekintzen bitartez.

  2. Bereziki gurasoen eta ikasleen elkarteak sortzea eta elkarteon iharduera bultzatuko da eta baita elkarte horien federakunde eta konfederakundeena ere, honako hauen bidez:

    1. Berauek sendotzeko eta garatzeko finantziazio-bideak finkatuz.

    2. Guraso-elkarteetako gurasoen etengabeko prestakuntza eta gurasoek aitortuta dituzten egitekoak betetzeko egoki izan dadin laguntza teknikoa emanez.

    3. Guraso eta ikasle-elkarteen ikastetxeetako presentzia bultzatuz, araudi bidez erabaki dadin bezala.

  3. Hezkuntza-zerbitzuaren kalitatean eragin zuzena izan dezaten atal hau garatzeko arauei eta izaera orokorreko erabakiei buruzko iritzia federakunde eta konfederakundeei eskatuko die hezkuntza-administrazioak.

  1. atala.-

    Euskal eskola publikoa osatzen duten ikastetxeei pedagogiazko autonomia aitortzen zaie. Ikastetxeok, indarrean dagoen legediaren esparruan, legedi horrek ezarritako gutxieneko programen esparruan eta baliabide erabilgarrien mugapean, hezkuntza-proiektua eta ikasketa-proiektua mamitzeko beharrezko erabakiak hartu ahal izango dituzte. Erabakiok ezin izango dute hezkuntza-elkarteko inorenganako bereizkeriarik eragin.

  2. atala.-

  1. Ikastetxeko hezkuntza-proiektuak eskola-elkarteko arloek aukeratutako hezkuntza-mota adierazten du, eta ikastetxearen ihardueren bidez lortu nahi diren baloreak eta oinarrizko helburuak zehaztuko ditu.

    Hezkuntza-proiektua bateratzailea izango da, bereizkeriarik eza eta hezkuntza-baterabiltzea izanik funtsezko baloreak.

  2. Hezkuntza-proiektuan ondorengo zehaztasunak jasoko dira gutxienez:

    1. Hezkuntza-helburuak zehazteko kontutan hartzen diren ingurunearen eta gainerako baldintzen zehaztapena.

    2. Ikastetxearen iharduera mugatuko duten oinarrizko helburuak eta lehentasunak; besteak beste, ondorengoak jasoko dira:

      • Ikasketa-proiektuan garatuko diren ikastetxearen curriculum-helburuak eta, beraien artean, pedagogi ildoa.

      • Eskolako bizitzan parte hartzeko modua, ikastetxearen iharduera arautzeko irizpide nagusiak jasoz; irizpide horiek antolakuntza- eta iharduera-araudian zehaztuko dira.

      • Inguruneko gizartearekiko lotura-harremanak.

      • Ikastetxeak garatuko dituen proiektuak, eskola-elkarteko partaideen prestakuntzarakoak, hezkuntza-berrikuntzakoak, desberdintasunarekiko arretazkoak, ikastetxe eta erakundeekiko lankidetzakoak, edo epe erdikora ikastetxearen hezkuntza-iharduera zehaztu dezaten gainerakoak.

      • Euskararen erabileraren normalkuntza lortzera bideratutako jarraipideak.

      • Berarizko lanbide-heziketako irakaskuntzak dituzten bigarren mailako heziketako ikastetxeetan arautu gabeko lanbide-heziketari buruzko xede eta orientabideak oharteman ahal izango dira.

  3. Irakasleen prestakuntza ikastetxearen hezkuntza-proiektuari eta irakaslegoaren ezaugarriei egokituko zaie.

  1. atala.-

    Ikastetxearen ikasketa-proiektuak hezkuntza-proiektua garatzen du irakaskuntzaren arloan. Gutxienez, ondorengo edukiak izango ditu:

    1. Ikasleen beharrei egokitutako irakaskuntza-helburuak eta -edukiak, irakaskuntzaren alderdi guztietan, indarrean dauden irakaskuntza elebiduneko ereduak ikastetxean ezartzeari loturikoak barne.

    2. Irakaskuntza-edukien banaketa.

    3. Ikastetxeko irakasleen lanak jarraipena izango duela berma dezaten pedagogi eta irakas-irizpideak.

    4. Irakas-metodologiaren eta ikas-materialeen alorrean egindako aukerak.

    5. Hezkuntzako beharrizan bereziei nola egingo zaien aurre.

    6. Ebaluaziorako irizpideen gauzatze eta osabetetzea.

  2. atala.-

  1. Ikastetxearen urteko planean sartzen diren irakaskuntza-ihardueren eta prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitarauek aurreko bi ataletan adierazitako proiektuetan ohartemandako erabakiak isladatu beharko dituzte. Egitarau horietan iharduera horien inguruko proposamen bereziak sartu ahal izango dira. Iharduerak askatasunez garatuko dira ikastetxearen programazio orokorraren esparruan eta, beti ere, ikastetxeei emandako baliabideak erabiliz.

  2. Irakasle-talde guztiak, maila guztietan, eta irakaslegoaikastetxearen hezkuntza- eta ikasketa-proiektuei loturik egongo dira. Horiei men egitearen barruan, eskolako iharduerak lantzeko eta programatzeko nahiz bakoitzak bere arloko iharduera-egitarauak aurrera eramateko egoki eritzitako erabakiak hartu ahal izango dituzte. Hartzen dituzten erabaki horiek ikastetxeko irakasle-klaustroak eta ordezkaritza-organo gorenak berraztertu ahal izango dituzte, zeinek bere aginpideen esparruan.

  1. atala.-

    Jaurlaritzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez emandako dekretu bidez, ikastetxe guztiek ikasketa-edukietan gutxienez bete beharrekoak zehazteari dagokionez indarrean dagoen legedian jasotako oharpenak garatuko ditu. Gutxieneko edukiok ikastetxeek aukera ditzaketen ikasketa-proiektuen barne-lotura eta bateragarritasuna ziurtatuko dituzte.

  2. atala.-

  1. Ikastetxeetan egindako proiektuak eta egitarauak hezkuntza-administrazioari aurkeztuko zaizkio, honek, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoaren txostena ikusi ondoren, proiektu nahiz egitarauak uki ditzakeen alderdi desberdinak arautzen dituzten arau-erabakiekiko adostasuna erabaki dezan eta, bereziki, ezarritako gutxieneko ikasketa-edukiekikoa.

  2. Halaber, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak proiektu edo egitarauaren inguruko txostena egingo du, eta kontutan izango dira ikastetxeak dituen giza baliabideak zein instalazio teknikoak. Hezkuntza-administrazioak, txosten hori oinarri izanik, dagokion proiektu edo ikasketa-egitaraua ikusita, egoki eritzitako proposamenak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dizkio ordezkaritza-organo gorenari, eta klaustroari, hala badagokio, azter ditzan.

  1. atala.-

  1. Euskal eskola publikoa bateratzailea dela kontutan izanik, ikastetxeak beren ezaugarriengatik laguntza bakoiztua behar duten ikasleei egokitutako curriculumak onartzea proposatu ahal izango du, 45. atalean zehaztutako haren pedagogiazko autonomiaren esparrutik kanpo geratzen denetan.

  2. Curriculum-egokitzapenari eta behar diren osagarrizko baliabideei dagokienez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak horretarako hartuko duen erabakiak ikastetxearen eskola-bilgunean diharduten Laguntza-Zerbitzuen aurretiazko aldeko txostena behar izango du.

  1. atala.-

  1. Ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenek ikasgela-kopuruaren aldaketa eta beren hezkuntza-eskariari egokitutako hizkuntza-ereduak ezartzea proposatu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.

  2. Sailak, ikasgela-kopuruaren aldaketari dagokionean bere erabakia hartzeko orduan, irakaskuntzaren programazio orokorra, giza eta diru-baliabideak eta Euskadiko Eskola Kontseiluak nahiz dagokion bilguneko eskola-kontseiluak aldizka egindako txostenak hartuko ditu kontutan.

  3. Lege honen 21. atalean agindutakoaren arabera hartuko du sailak hizkuntza-ereduak ezartzeari buruzko erabakia.

  1. atala.-

  1. Ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenek aginpidea izango dute legedi ezargarriaren arabera zehaztutako batxilergo-modalitateen edo berarizko lanbide-heziketako moduluen artean aukeratzeko; aukera hori egin dezatenean, hurrengo zatiko b) eta c) letretan bildutako irizpideak hartu beharko dituzte kontuta.

  2. Aukera hori eragingarri bihurtzeko baimena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emango du, ondorengo irizpideak oinarritzat hartuta:

    1. Irakaskuntzaren programazio orokorra.

    2. Ikastetxeak dituen giza baliabideak eta instalazioak.

    3. Hezkuntza-eskubidea benetan gauzatzea bermatu behar dela eta, kontutan hartu beharreko gainontzeko baldintza guztiak.

  1. atala.-

  1. Ikastetxeek kalitatezko irakaskuntza bermatzeko behar diren hezkuntza-, giza eta gauza -baliabideak izango dituzte, mailaren, tamainaren eta gainontzeko gorabeheren arabera. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakaskuntza-maila eta -mota bakoitzean izan beharreko irakasle/gela erlazioa eta eskola-gela bakoitzari dagozkion gainerako baliabideak ezarriko ditu, Euskadiko Eskola Kontseiluaren eritzia entzun ondoren.

  2. Aurreko atalkian adierazitako baliabideez gain, diru-kopuru osagarriak eman ahal izango zaizkie ikastetxeei, 10. atalean araututako konpentsazio-fondoaren kargu. Bestalde, hezkuntza-administrazioak diru-kopuru handiagoak eman ahal izango dizkie ikastetxeei, hezkuntza-proiektuetan eta eskabiderik egin dezaten ikastetxeen urteko planetan oinarrituta, aurrekontuan horretarako jar daitezen kontuen kargu.

  1. atala.-

  1. Lege honek eragiten dien herri-ikastetxeek beren baliabideak kudeatzeko autonomia izango dute, atalburu honetan ezarritakoaren arabera. Autonomia horren adierazgarri eta bai eskola-elkarteak bai administrazioak ikastetxeen ekonomi iharduera errazago kontrolatu ahal izan dezaten, ikastetxe bakoitzak bere kudeaketa-proiektua onartuko du.

    Kudeaketa-proiektuan ikastetxeek beren hezkuntza-proiektua gauzatzeko dituzten baliabideen antolaketa eta erabilpena adierazten da. Gutxienez ondorengoak jasoko dira proiektu horretan:

    1. Ikastetxeak dituen baliabideak.

    2. Irakasle-taldeak antolatzeko oinarrizko irizpideak.

  2. Berarizko lanbide-heziketako irakaskuntza ematen duten bigarren mailako hezkuntzako ikastetxeek, arauz ezartzen denaren arabera, arautu gabeko lanbide-heziketa eman ahal izango dute.

    Ikastetxe horietan, kudeaketa-proiektuak arautu gabeko lanbide-heziketari buruzko beharrezko alderdiak ohartemango ditu, eta, horiei dagozkienetarako, baita enpresekiko erlazioak ere.

  3. Kudeaketa-proiektuan epe ertainerako ohartemandako iharduera-aurrikuspenak urteroko kudeaketa-egitarauan jasoko dira.

    Arautu gabeko lanbide-heziketa ematen den ikastetxeetan, urteroko kudeaketa-egitarauak heziketa horretarako ohartemanda dituzten iharduerak jasoko ditu.

  4. Aurreko atalkietan adierazten diren tresnak, bai eta horien aldaketak ere, ordezkaketa -organo gorenak onartu eta gero hezkuntza-administrazioari helaraziko dizkio ikastetxeak, eraginik izan dezaketen gaiak arautzen dituzten arauei jarraiki, hezkuntza-administrazioak bat datozen erabakia eman dezan.

  1. atala.-

  1. Kudeaketa-proiektuan eta urteko kudeaketa-egitaraua jasotako aurrikuspenen arabera, herri-ikastetxe guztiek beren diru-baliabideak kudeatzeko ahalmena izango dute.

  2. Urteko kudeaketa-egitarauaren aurrikuspenetan ikastetxearen beraren aurrekontua azalduko da; bertan, iharduera-gastuak eta araudi bidez ezarritako hornikuntza-lanek nahiz inbertsioek eragindako gastuak jasoko dira, eta baita gastu horiei aurre egiteko baliabideak ere.

  1. atala.-

  1. Aurrekontuan, diru-sarreretan, honakook azalduko dira:

    1. Ikastetxeak, 54. atalean ezarritako gaiak direla eta, Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontu orokorren pentzutan jasoko dituen diru-kopuruak.

    2. Ikastetxeak bere iharduera dela eta sortutako gastuei aurre egiteko beste herri-administrazio batzuetatik jasoko dituen diru-kopuruak.

    3. Tasen bidez ordaindutako nahiz lege honen 9. atalaren indarrez tasotatik salbu-etsitako zerbitzuez besteko zerbitzuak egiteagatik eskuratutako diru-kopuruak.

    4. Irakaskuntza alorreko iharduerak burutzeko ikastetxeari emandako emari eta oinordetzetatik sortutako diru-kopuru eta etekinak, autonomi elkarteko ondareari buruzko legedian erabakitakoa ezartzearen kaltetan gabe.

    5. Ikastetxearen ohizko iharduera dela eta sortutako gaiak saltzeagatik izandako diru-sarrerak nahiz altzariak aldatzearen ondorioz, zahartuta edo andeatuta daudenak saltzeagatik izandakoak.

    6. Ikastetxearen ondasun edo instalazioak indarrean dagoen legediaren arabera erabiltzearen ondorioz izan daitekeen beste edozein diru-sarrera.

  2. Ikastetxearen aurrekontuan, gastuen atalean, iharduera arruntak eta araudi bidez ezarritako hornikuntza-lanek nahiz inbertsioek eragindako gastuak jasoko dira. Bertan ez dira langilegoak eragindako gastuak agertuko eta, bestalde, gastuen zenbatekoa ezingo da ohartemandako diru-sarrerak baino handiagoa izan.

  3. Aurrekontuan, ikastetxearen diru-sarrerak dagozkien gastuei lotuko zaizkie. Hasiera batean ikastetxearen aurrekontuan jaso ez ziren diru-sarrerak bertako gastuetarako erabili ahal izango dira, baina Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari diru-sarrera horien berri eman beharko zaio indarrean dagoen autonomi elkartearen aurrekontuan sar ditzan berez eta besterik gabe.

  1. atala.-

    Araudi bidez zehaztuko da euskal eskola publikoko ikastetxeen aurrekontuaren egitura, eta beronen kontaduritza osotuko kudeaketa-eredua eta diruzaintzakoa.

  2. atala.-

    Ikastetxearen aurrekontua egiteko, jarraian aipatzen den moduan ihardungo da:

  1. Urtero, eta hezkuntza-administrazioak eskatuta, administratzaileak, zuzendaritza-taldearen edo, hala badagokio, batzorde iraunkorraren artezpideen arabera, ikastetxearen diru-beharrizanen zerrenda zehatza egingo du, bertako aurrekontuan sartu beharreko gastuei dagokienez. Ikastetxeek, bestalde, beren instalazioak aldatu edo handitzeko ere proposatu ahal izango dute. Zerrenda hori, ordezkaritza-organo gorenak ontzat eman ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari heleraziko zaio.

    Ikastetxearen diru-beharrizanen zerrenda, aurreko atalaren arabera aldez aurretik zehaztutako aurrekontu-egiturari egokituko zaio.

  2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikastetxe bakoitzaren beharrizanak balio-etsiko ditu, baina ez soilik ikastetxearen egoera objektiboa kontutan izanik; sare publikoko beste ikastetxe batzuekin alderatuta nola dagoen ere kontutan hartuko da. Hala, ahal den neurrian, unibertsitatez kanpoko sare publikoko ikasleen arteko jatorrizko ezberdintasunak berdintzen saiatuko da.

  3. Legebiltzarrak Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontu orokorrak onartu ondoren, hezkuntza-administrazioak ikastetxe bakoitzari eman zaion diru-kopurua zenbatekoa den jakin araziko dio, kopuru hori ikastetxearen aurrekontuan sartzeko.

  4. Aurreko atalkian adierazitako kopurua ikusi eta 57. atalean aipatzen diren gainerako diru-sarrerak balioetsi ondoren, zuzendaritza-taldeak edo, hala badagokio, batzorde iraunkorrak ikastetxearen aurrekontu-proiektua egingo du, eta gainerako aurrikuspenekin batera, urteko kudeaketa-egitarauan sartuko da. Egitarau hori ordezkaritza-organo gorenari helaraziko zaio onarpena eman diezaion.

  1. atala.-

  1. Ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenek aurrekontuetan egoki eritzitako aldaketak egin ahal izango dituzte, iharduerako gastuei dagokien atalean, arduraz egindako administrazioan oinarrituta, baliabideak beste era batean banatzea egokiagoa jo izanagatik.

  2. Ikastetxearen aurrekontuko baliabideak ez dira, inola ere, legediaren arabera udaletako herri-administrazioek edo autonomi administrazioak ordaindu beharrekoak estaltzeko erabiliko.

  3. Ikastetxeek, araudiz ezarritako modu eta neurrietan, bere aurrekontuko diru-sarreretan baliabide soberakinak sartu eta erabaki ditzaten gastuetarako erabili ditzakete, Hezkuntza Sailari erabaki horren berri emanez.

  1. atala.-

    Ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenak ondasun higigarri gorpuzdunak onartu ahal izango ditu jasotzeko doako eskualdatzeak ikastetxearen alde, betiere Euskadiko Ondareari buruzko Legeak eskumen hori hezkuntza-arloan eskumena duen sailari esleitzeaz dioenari jarraituz.

  2. atala.-

    Euskal eskola publikoko ikastetxeetako zuzendariak dira ikastetxe bakoitzean aurrekontua gauzatzeko organoak. Arlo horretan, gastuak egitea baimendu eta ordainketak egiteko agintzen dute. Bestalde, ordezkaritza-organo gorenak ekonomia eta finantzen arloan hartutako erabakiak betearazten dituzte.

    Zuzendariak, araudiz ezarri daitezen aurrikuspenen arabera, gastuak egiteko eta ordainketak agintzeko aginpidea ikastetxeko idazkariari edo administratzaileari eman ahal izango dio ordezkotzan.

  3. atala.-

  1. Zuzendariek beste organo batzuren aginpideko ez direnlan, zerbitzu eta hornikuntza guztiak hitzartu ahal izango dituzte, araudi bidez ezarritakoarekin bat etorriz.

  2. Zuzendariaren aginpidekoak ez diren hitzarmenak egiteko, zuzendariak aginpidea duen administrazio-organoari eskatuko dio egoki diren hitzarmenak egin ditzan.

  3. Ikastetxe bakoitzari dagokion esparruan, zuzendariak izango dira organo eskudunak, hezkuntza arloko sail eskudunari dagozkion jardunak burutzeko Euskadiko Ondareari buruzko Legean ezarritakoaren arabera, lege horren 96. artikuluko 2. paragrafoko a) eta b) idatz-zatietan eta 3. paragrafoan ezarritakoa nahiz 104. artikuluko 1. paragrafoko c) idatz-zatian ezarritakoa aplikatuta.

  1. atala.-

    Administratzailea ikastetxearen kontaduritzaz arduratuko da, eta 59. atalean adierazitako beharrizanen zerrenda eta ikastetxearen aurrekontua jasoko duen agiria eta aurrekontuaren kitapenari buruzko kontua idatziko ditu. Hori guzti hori, lan horiek egin eta onartzeko aginpidea duten organoen orientabideak jarraituz egingo du. Hitzarmenak egin eta materialea erosteko nahiz inbertsioak egiteko aurre-izapideak burutuko ditu. Ikastetxearen horniduren zerrenda egin eta ikastetxeko instalazioen mantenimendua zaintzea ere haren egitekoak izango dira.

  2. atala.-

  1. Ikastetxeen diru-kudeaketa ekonomi eta finantza-izaerako kontu hartzailetzaren kontrolaren menpe egongo da gero.

  2. Zuzendariak ikastetxearen diru-kudeaketaren berri emango dio administrazioari. Araudiz erabakiko da aurkeztu beharreko kudeaketa-kontuen eredua, eta baita zenbatean behin aurkeztu beharko diren ere.

  3. Aurrekontu-urtea amaitu ondoren, euskal eskola publikoko ikastetxeek, hezkuntza-administrazioak eskatuta eta ikastetxeko zuzendariak izenpetutako egiaztagiriaren bidez, amaitu berria den ekitaldiari dagokion ekonomiazko kudeaketa argitu beharko dute. Kitapen-kontu batean ikastetxeko aurrekontuan ageri diren baliabideak zertan erabili diren adierazi beharko da.

  4. Gastu bakoitzari dagozkion banan-banako argitasunak kasuan kasuko ikastetxean geratuko dira dagokien kontu-ikuskaritzako organoenesku, edo behar izanez gero, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren eskuetan, egoki eritzitako egiaztapenak egin ahal izan ditzaten.

  1. atala.-

  1. Herri-ikastetxearen ordezkaritza-organo gorenak ikastetxeko langile-zerrenda diseinatuko du, beti ere ikastetxearen hezkuntza-proiektuarekin, hezkuntza-administrazioak finkatutako gutxienekoekin eta aurrekontuko baliabide erabilgarriekin bat etorriz.

    Hezkuntza-administrazioak herri-ikastetxeei dagokien langilegoa jarriko du, ikastetxeek aurkeztutako langile-zerrendaren diseinua kontutan izanik.

  2. Ikastetxeek, beren hezkuntza-proiektuekin bat, ikastetxeko zenbait lanpostutarako bete beharreko titulazioko eta lanbide-gaitasuneko eskakizunak zehaztu ahal izango dituzte.

    Hezkuntza-administrazioak, araudiz zehatzagotuko diren bide hauetakoren batez erantzun ahal izango dio eskaera horri:

    1. Ikastetxeko lanpostu-zerrenda modu egokian alda dadin galdatuz.

    2. Lanpostuari dagozkion titulazioko eta lanbide-gaitasuneko eskakizunekiko araberakotasunari merezimendu gisako balioa emanez lanpostuak betetzeko orduan.

    3. Lanpostuan iharduteko betekizunen artean, lanpostuaren titulazioko eta lanbide-gaitasuneko eskakizunei dagokien prestakuntza ezarriz, hurrengo atalean erabakitakoari jarraiki.

  3. Herri-ikastetxeetako gobernu-organoek beren ikastetxeko lanpostuak betetzean parte hartu ahal izateko beharrezko neurriak araudi bidez hartuko dira.

  1. atala.-

  1. Herri-ikastetxeek, irakasle-klaustroak proposatuta eta ordezkaritza-organo gorenak irizpena eman ondoren, antolatuko diren presta-berritze ekintzetan parte hartzeko zenbait irakasle proposatu ahal izango diote hezkuntza-administrazioari. Ikastetxearen urteko planarekin zer ikusia izan beharko du proposamenak eta hezkuntza-administrazioak ekintzotarako irakaslegoa aukeratzeko orduan merezimendutzat hartuko du.

  2. Aurreko atalkian erabakitakoaren kaltetan gabe, irakasleek nork bere izenean parte hartu ahal izango dute antola daitezen presta-berrikuntzarako ekintzetako deialdietan.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hautaketan iharduteko modua atal honetan agindutakoa kontutan hartuz arautuko du.

  1. atala.-

  1. Hezkuntza-administrazioak euskal eskola publikoko ikastetxeen arteko lankidetza-harremanak bultzatuko ditu, hezkuntza-sistemaren baliabideei etekin handiagoa ateratzeko eta ikastetxe bakoitzean egindako pedagogi esperientziak edo ikerlanak elkarri hobeto ezagutarazteko. Dagokion bilgunearen barruko harremanak bultzatuko dira bereziki.

  2. Jaurlaritzak, Euskadiko Eskola Kontseiluaren eritzia entzun ondoren, araudiz ezarriko ditu lankidetza-harreman horiek bideratzeko modu-baldintzak.

  3. Euskal eskola publikoko ikastetxeek, bestalde, kultura eta hezkuntza helburu izanik, hezkuntza-administrazioaz kanpoko ikastetxeekin eta beste zenbait erakunderekin hitzarmenak izenpetzeko proposamena egin ahal izango diote hezkuntza-administrazioari.

Administrazio-organo jakinik adierazten ez den guztietan, lege honek administrazioaz, hezkuntza-administrazioaz edo autonomi administrazioaz egiten dituen aipamen guztiak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko organo aginpidedunei buruzkoak direla ulertuko da, bere egitura-arauetan ezarritako egiteko-banaketaren arabera.

Jaurlaritzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Ogasun eta Finantza Sailaren proposamenez, beharrezko neurriak erabakiko ditu Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan lege honen V. idazpuruko IV. atalburuan ohartemandako diru-kudeabidea pausoz pauso ezartzeko.

Ezarpen hori lurralde-esparruka nahiz ikastetxe-motaka egin ahal izango da, administratzaileen, baliabideen eta ezarpen egokia ziurta dezaten gainerako baldintzen eskuragarritasunari begira.

Lege honetako V. idazpuruko IV. atalburua garatzeko eman daitezen arauek, ikastetxeen hitzarmengintza eta kudeaketa arautuko dute, izapideak erraztea eta ikastetxearen kudeaketan eraginkortasuna izanik helburu.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, doakien zerbitzu teknikoen bitartez, pedagogiazko esperientziak bultzatuko ditu eta, hala badagokio, curriculum-eredu zenbait garatuko du orientabide gisa, lege honen VI. idazpuruko I. atalburuan aitortutako pedagogiazko autonomia benetan gauzatzen laguntzeko. Orientabide gisa, halaber, ikastetxeen antolaketa eta kudeaketazko autonomia erakusten duten gainerako proiektu eta programen ereduak garatuko ditu.

  1. atalean adierazi den zero urterekin eskolaratzeko helburua iristeko, eskolaratze horretaz arduratuko den irakaslegoaren prestakuntzaren plangintza egiteko beharrezko neurriak hartuko dira.

Lege honen 66.2 atalean ikastetxeek beren lanpostuak betetzeko ezartzen den partaidetza, hezkuntza-proiektu bereziak dituzten ikastetxeetan edo irakatsi beharreko edukiek hala eskatzen dutenetan gauzatuko da batez ere.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 4, 6, 14 eta 18. atalak aldatu eta ondoan adierazten den moduan geratuko dira:

"4. atala.-

Honako alderdi hauek izango ditu, gutxienez, irakaskuntzako programazio orokorrak:

  1. Hezkuntza-alorrean premiazkoen diren beharrak zehaztea.

  2. Ekonomiazko plangintzari jarraiki, beharrezko baliabideak finkatzea.

  3. Hezkuntza-alorrean lehentasuna duten beharrak zehazteko oinarrizko irizpideak eta, horiek direla eta, kontutan hartutako aldirako oinarrizko ekintza-helburuak.

  4. Eskola-bilgunearen oinarrizko egitura finkatzea eta horiek sortzea, aldatzea edo kentzea.

  5. Ikaspostuen plangintza eta sortzeko direnen programazioa arautzeko oinarrizko irizpideak, zein alde eta udaletan sortu behar diren zehaztuz.

  6. Eskolako instalazioak eta hornidura zaindu, hobetu eta berritzeko ihardueren programazioa.

  7. Irakaskuntzan aukera-berdintasuna lortzeko ihardueren, berdintzaile nahiz hezkuntza-integrazioa bultzatzekoen, programazioa.

  8. Itunepeko ikastetxeak herri-diruz finantziatzeko ihardueren programazioa.

  9. Giza baliabidezko beharrak eta gizakiok prestatu eta trebatzeko iharduerak nahiz gela bakoitzari dagozkion baliabideak zehaztea.

    1. atala.-

      Honakoak dira unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako programazio orokorrerako kontsulta, partaidetza eta aholkularitzako organoak:

      1. Euskadiko Eskola Kontseilua.

      2. Lurralde Kontseiluak.

      3. Bilguneetako Eskola Kontseiluak.

      4. Udal Eskola Kontseiluak.

        1. atala.-

          Euskadiko Eskola Kontseiluari derrigorrez eskatu beharko zaio aholkua ondorengo gaietarako:

          1. Irakaskuntzaren programazio orokorrerako.

          2. Hezkuntzarako eskubidea benetan gauzatzeko, irakaskuntzaren askatasunari eta Konstituzioaren 27. atalean herri-aginteei ezartzen zaizkien betebeharrei zuzenean eragiten dieten lege-aurreproiektu eta erabaki orokorren proiektuetarako.

          3. Ikaspostuak sortu, kendu eta aldatzeko irizpideetarako.

          4. Ikastetxeak hornitu eta eraikitzeko arau orokorretarako.

          5. Euskal Automi Elkartean oinarrizko curriculum-diseinuak arautzen dituzten arau orokorretarako.

          6. Pedagogiazko programak eta orientabideak berritu eta esperimentatzeko planetarako.

          7. Irakaskuntza-maila bakoitzeko ereduetako hizkuntza-helburuak eta hizkuntza-ereduen eskaintzaren plangintza egiteko oinarrizko irizpideak finkatzeko.

          8. Ekintza berdintzaileak eta hezkuntza-integrazioa bideratzeko oinarrizko irizpideetarako.

          9. Helduen etengabeko hezkuntzari buruzko oinarrizko helburuetarako.

          10. Gizarteak hezkuntza-elkarteari egin diezazkion osagarrizko prestakuntza-eskaintzei erantzuteko oinarrizko helburuak eta bateratzeko irizpideak zehazteko.

          11. Giza baliabideekin eta hauek prestatzeko eta hobetzeko beharrekin zerikusirik duten langilego-politikari buruzko oinarrizko irizpideetarako. Hezkuntza-sistemaren gainontzeko baliabideak bidezkotzeko eta erabat aprobetxatzeko oinarrizko irizpideetarako.

          12. Aukera-berdintasunerako ihardueraren, ekintza berdintzaileen eta hezkuntza-integrazioko ekintzen oinarrizko irizpideetarako.

            1. atala.-

            1. Lurraldeko eskola-kontseiluak irakaskuntzaren programazio orokorrak ukitutako sektoreen partaidetza-organo dira kondaira-lurraldeen eremuan, eta baita lege honetan aipatzen diren erabaki eta hitzarmenak egitean ere.

            2. Bilguneetako eskola-kontseiluak araudiz arautuko dira, eta eskola-bilgunearen eremuan unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren programazio orokorrak hartzen dituen arloen aholku- eta partaidetza-organo izango dira. Bilguneetako eskola-kontseiluak, Euskadiko Eskola Kontseilua osatzeko partaidetza-irizpideen arabera osatuko dira.

              Bilguneetako eskola-kontseiluei nahi eta nahi ez galdetu beharko zaie Lege honetako 4. atalean jasotzen diren gaiei buruzko eritzia, Bilgunean bertan gai horiei buruzko erabakiak hartzeko orduan".

Ikastolak eta Eskola Publikoa Biltzeko ekainaren 29ko 10/1988 Legean ezarritakoaren ondorioetarako, lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita hiru hilabeteko epea izango dute ikastolek beren aukera gauzatzeko. Epe horretan aukerarik egiten ez duten ikastolek ez dutela biltzeko asmorik joko da.

Ahalmena ematen zaio hezkuntza-administrazioari lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru hilabeteko epean sare publikoan sartu nahi duten ikastetxeekin hitzarmenak izenpetzeko, baldin ikastetxe horiek jabekideen artean herri-alorreko lege-nortasundunen bat badute edo eskolaratzeko eta hezkuntza-plangintzako beharrek sarrera hori arrazoitzen badute. Hitzarmen horietan, ikastetxeak berehala eta inolako baldintzarik gabe sare publikoan sartu nahi duela adieraziko da.

  1. Konstituzio-irizpideen eta indarrean dagoen legebideak agindutakoaren esparruan, udal-erakundeek hezkuntza-administrazioari laguntza emango diote herri-ikastetxeak sortzen, eraikitzen eta mantentzen, eta baita nahitaezko eskolatzea bete dadin zaintzen.

    Hezkuntza-administrazioak lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango ditu udalekin jaurbide bereziko irakaskuntzetarako. Hitzarmen horietan lankidetza berezia ezarri ahal izango da musika eta dantza-eskolekin, bertako ikasketen bidez balio akademikoa duen titulu ofizialik ematen ez bada.

  2. Udal-erakundeen jabetzapeko herri-ikastetxeen sortzea, erakundeon eta hezkuntza-administrazioaren arteko hitzarmen bidez egingo da, sortze hori Euskal Herriko irakaskuntzaren programazio orokorrarekin ados egon dadin.

  3. Ikastetxe horiei lege honen V. idazpuruko IV. eta V. atalburuetan erabakitakoaren ezarpena, atalburuok ukitzen dituzten gaietan indarrean dagoen araubideak udal-erakundeei aitortzen dizkien aginpideen kaltetan gabe ulertuko da.

  4. Ikastetxeotako zuzendaria eta gainerako bakar-organoak izendatzeko lege honek hezkuntza-administrazioari egozten dizkion egitekoak, dagokion udal-erakundeari dagozkiola ulertuko da.

  5. Ihardun diharduten udal-erakundeen jabetzapeko herri-ikastetxeak aldi baterako erabakietan agindutakoari jarraituz lotuko zaizkio lege honetan ohartemandakoari.

Lege honetako 20. atalean aipatutako hizkuntza-ereduak irakaskuntza-sistema osoan ezarriko dira, publikoan nahiz pribatuan, eta honako hauek izango dira:

  1. A eredua; ikasgaiak batipat gazteleraz emango dira, zenbait ekintza edo gai euskaraz eman ahal izango direlarik.

  2. B eredua; ikasgaiak euskaraz eta gazteleraz emango dira.

  3. D eredua; ikasgaiak euskeraz emango dira.

    Hiru ereduetan gaztelera eta gaztelerazko literatura, euskara eta euskal literatura eta hizkuntza modernoak beren jatorrizko hizkuntzetan irakatsiko dira nagusiki.

  1. Lege hau indarrean jarri ondorengo hiru hilabeteren barruan, lege honen 32.2 ataleko e) puntuan ohartemandako araudi-erabakia onartuko du Jaurlaritzak.

  2. Epe berean Hezkuntza, Unibertsitate ete Ikerketa Sailak ikastetxeetan eskola-elkarteko talde bakoitzak aukeratu beharreko kideen kopurua zehaztuko du. Horrela hautatutako kideek, dagokion udal-administrazioaren ordezkariarekin batera, ikastetxearen antolakuntza- eta iharduera-araudia egiteari ekingo diote berehalakoan.

  3. Lege hau indarrean jarri ondorengo sei hilabeteren barruan, aurreko atalkian ohartemandako hauteskundeetarako deiak egiteari ekingo dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

  4. Antolakuntza eta iharduera-araudia onartu ondoren, administrazioak hauteskundeetarako dei egingo du, ikastetxeetako gobernu-organoak lege honetan agintzen den bezala eratu daitezen.

  5. Aurreko atalkian ohartarazitakoak bete artean, ihardunean dihardutenak izango dira ikastetxeetako gobernu-organoak.

  6. Nolanahi ere, ikastetxeen antolakuntzari buruz lege honetan ohartarazitakoak 1994-95 ikasturtearen hasiera baino lehen gauzaraziko dira.

Lege honen V. idazpuruan zehaztutako batzar-organoen batzarraldiei buruzko araubide bereziturik ez dagoen bitartean, batzar-organoen iharduera arautzen duten administrazio-ihardunbideko legediaren arauak erabiliko dira.

Lege honen III. idazpuruak aipatutako araudi-erabakiak ematen ez diren bitartean, indarrean jarraituko dute Euskal Herriko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuan agindutakoak eta, halaber, gai horri buruzko erabaki erabilgarri guztiek.

  1. 33.2 atalean ezarritako zuzendaritza-postuetan aritzeko prestakuntza bereziko ikastaroak gainditu beharra lege hau indarrean jarri eta bost urteko epea igaro ondoren eskatuko da.

  2. Hezkuntza-administrazioak zuzendaritza-postuetan aritzeko irakasleen prestakuntza bultzatuko du.

  3. Erabaki honetan adierazitako prestakuntza-ikastaroetan lehentasuna izango dute izendapena izan eta zuzendari-postuetan daudenek, bai eta ikastetxeetako gainerako zuzendaritza-langileek ere.

Administratzaile-lanpostuak bete daitezen arte, administratzaile-egitekoak ikastetxeko idazkariak beteko ditu.

Indargabetu egiten dira uztailaren 27ko 15/1983 Legea eta lege honetan ezarritakoaren aurkakorik dioten maila bereko edo apalagoko erabaki guztiak.

Indargabetu egiten da ekainaren 29ko 10/1988 Legearen 1. atala, eta baliogabetuta uzten da, beraz, horrek Euskal Herriko Autonomi Elkarteko administrazioari ikastolekin, hauek eskola publiko bilakatzeko aintzin-urrats gisa, banakako hitzarmenak izenpetzeko ematen zion baimena.

Gastu-espedienteei buruzko aginpideak eta ikastetxeen kudeaketa-autonomiaz kanpo geratzen diren erabakiak ikastetxeen kudeaketaz arduratzen diren organoei deskontzentratzeko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

Jaurlaritzak, lege hau ezartzeko beharrezko erabakiak emango ditu, hezkuntza-elkarteko gizarte-sektore desberdinekiko elkarrizketa ahalbidetuz.

Gizarte-sektoreok Euskadiko Eskola Kontseiluaren bidez hartuko dute parte aurreko atalkian aipatutako erabakien lantze-lanean, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 14.b) atalean ohartemandako modu eta neurrietan.

Sindikatu eta sindikatu-erakundeek bereziki parte hartuko dute lege honetako V. Idazpuruko V. atalburua gara dezaten eta azken erabaki honen lehen zatian aipatutako erabakien prestakuntzan Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren bitartez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 8.b) atalean ohartemandako modu eta neurrietan.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Gaiarekin lotutako edukiak

Arauaren historia (31)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (7)

Eskumenak eta transferentziak

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.