Euskadi.eus
  • AGINDUA, 1989.eko ekainaren 19koa, Osasun eta Kontsumo Sailburuarena, osasuna xedetzat izan ez eta atentzio pertsonala eskaitzen duten langileek bete beharreko higiene-osasun mailako arauak ezartzen dituena, odol-bidez besterenganatzen diren infekzioak kontrolatu ahal izateko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1989.eko ekainaren 19koa, Osasun eta Kontsumo Sailburuarena, osasuna xedetzat izan ez eta atentzio pertsonala eskaitzen duten langileek bete beharreko higiene-osasun mailako arauak ezartzen dituena, odol-bidez besterenganatzen diren infekzioak kontrolatu ahal izateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 1852
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1989/06/19
  • Argitaratze-data: 1989/07/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Odol-bidez besterenganatzen diren hainbat infekzio egoteak, (horien artean Giza Inmuno-Ezaren Birusa delakoak ekartzen duena dagoela), osasun-arloa xedetzat duten hainbat arau indarrean jartzea ekarri du. Bestalde, osasuna xedetzat izan ez, atentzio pertsonala eskaini, bezeroak artez ukitu eta odolaz kontamina daitezkeen gailuez beren ihardunak burutzen dituzten profesionalak egoteak, beharrezko bilakatzen du, infekzio hauek ez daitezen gehitu xedetzat duten higieneosasun mailako aurreneurriak hartzea. Horiek horrela eta indarrean dauden legeek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, honako hauXEDATU DUT:1. atala. 1.- Honako hau du xedetzat Agindu honek: Osasuna xedetzat izan ez, atentzio pertsonala eskaini eta beren zerbitzuak eskaintzeak bezeroa artez ukitu beharra duten profesionalek bete beharreko higiene-osasun mailako neurriak ezartzea alegia. 2. Agindu honetan ezartzen denaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira osasuna xedetzat izan ez eta atentzio pertsonala eskaintzen duten profesionaltzat, hau da, ileapaindegi, bizarrapaindegi, apaindegi, hatzapainlari, behatzapainlari, tatuaia-lanak, belarri zulaketa eta antzeko la-nak burutzen dituztenak alegia. 2. atala. 1. - Aurreko atalean aipatzen diren profesionalek erabili ditzaten, odolezta daitezkeen eta azala zulatzeko diren tresnek, mozgailuek eta beste tresna batzuk, ondorengo ataletan ezartzen diren higieneaurreneurrien gai izan beharko dute. 2. Agindu honen bidez ezartzen diren higienearauek, erabiltzaile guztientzako izango dute indarra. 3. atala.- Azal zulaketa edo mozketa gailuak, bipilketa orratzak, tatuaia edo belarri zulaketa orratzak eta hauen antzekoak, bota egingo dira behin bakarrik erabili ondoren. 4. atala. - Botatzekoak eta behin bakarrik erabiltzeko labanak izango dira mozketa gailuak, baztertu egingo dira bezeroari bere zerbitzua eskaini ondoren eta ez da sekula ere erabiliko ohizko labana. 5. atala.- Agindu honetako 3. eta 4. ataletan aipatu eta botako diren zulagailu edo mozgailuak, materiale gogorrezko ontzi batetan (adibidez, plastiko zurrunezkoa) sartuko dira eta zakarrontzira botako dira ontzi horietan sartuta. 6. atala.- 3. eta 4. ataletan aipatzen diren zernolakoak izan ez ditzaten gainontzeko materialeak (adibidez: Orraziak, batak, guraizeak, bipilketa pintzak, komedoi ateragailuak, metxa gantxotxoak, e.a.), behar bezala desinfektatu edo esterilizatu egin beharko dira odoleztatu daitezenean, Agindu honetako 9. atalean aipatzen diren metedoetakoren bat erabiliko dela horretarako. 7. atala.- Ezin erabili ahal izango dira OdolgelketaLapitzak, hemostatiko likidoz ordezkatu ahal izango direla. 8. atala.- Honako esterilizazio metodo hauek egokitzat joko dira Agindu honetan ezartzen diren ondorioetarako: a) Autoklabea, 120 gradu Zentigradutan, 20 minutuz. b) Bero lehorrezko esterilizagailua, 170 gradutara, 60 minutuz (labeak, estufak, e.a.). 9. atala.- Honako desinfekzio metodo hauek egokitzat joko dira Agindu honetan ezartzen diren ondorioetarako: a) Ebulizioa, 20 minutuz. b) Hipoklorito sodikozko soluzioa (etxeko lexiazko diluzioa, % 10ean), 20 minutuz. c) 70 graduko alkohola, 20 minutuz. d) Glutaraldehidoa, %2an, 20 minutuz. AZKEN XEDAPENA Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko ekainak 19. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.