Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko urriaren 26koa, Herrizaingo sailburuarena, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoak ematen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko urriaren 26koa, Herrizaingo sailburuarena, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoak ematen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 5138
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/26
  • Argitaratze-data: 2011/10/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartu zen. Bada, dekretu horretako 33.1.a) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuaz, irailaren 28ko 249/2010 Dekretuarekin bat etorriaz, Ekonomía eta Ogasun Sailak espedientearen aldeko txostena eman duelarik, Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak proposaturik, beherago zehaztutakoa xedatzen dut (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta honen erakunde autonomoek prezio publikoen bitartez ordain ditzaketen zerbitzuak eta jardunak zehazten ditu 249/2010 Dekretuak).

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak editatutako argitalpen berrien salneurriak honakoak hauek dira:

Suhiltzailearen eskuliburua, edizio osoa. 150 euro.

Suhiltzailearen eskuliburua, ale indibiduala 28 euro.

Suhiltzailearen eskuliburua, liburu indibiduala 7 euro.

  1. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak antolatutako prestakuntza-jarduerei dagozkien matrikulen zenbatekoak, haiek iraupenaren eta prestakuntza-motaren arabera ezarriko dira:

    (Ikus .PDF)

  2. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak antolatutako gidatze-kurtsoei dagokienez, ikasleko matrikularen zenbatekoa honelaxe kalkulatuko da: kurtsoaren ordu kopuruaren arabera, jasotako ordu bakoitzeko 18 euroko zenbatekoarekin.

  3. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak antolatutako tiro-kurtsoei dagokienez, ikasleko matrikularen zenbatekoa honelaxe kalkulatuko da: kurtsoaren ordu kopuruaren arabera, arma laburrei buruz jasotako prestakuntza-ordu bakoitzeko 18 euroko zenbatekoarekin, eta arma luzeei buruzkoan 23 euro orduko.

  4. Prestakuntza-modalitate ezberdinak dituzten kurtsoei edo prestakuntza-planei dagokienez, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak metatu ahal izango ditu prestakuntza-jarduerak egiten dituzten pertsonen prestakuntza-orduak, betiere pertsona, prestakuntza- mota eta kurtso edo prestakuntza-planaren arabera matrikula bakarra ezartzeko.

  5. Jardunaldi espezializatuei dagokien matrikularen zenbatekoa 207 eurokoa izango da.

  6. Burutuko diren jarduerek ezaugarri bereziak dituztela-eta, Irakasle eta teknika bereziak (ordenagailuak, kanoia, bideoa, aldibereko itzulpena edo material bereziak) behar badira, zenbatekoa % 25era arte gehitu ahal izango da.

  7. Beste erakunde batzuekin batera burutzen diren kurtso edota prestakuntza-jardueretan, matrikulak honelaxe finkatuko dira: erakunde bakoitzak bere gain hartutako gastuen proportzioaren arabera eta betiere kontuan izanik gorago aipatu prezio publikoak. Era berean, ikasle kopuru gutxieneko bat finkatu ahal izango da, zeintzuen matrikulak, gutxieneko kopuru hori ez bada lortzen, aipatu erakundeak ordaindu beharko baititu.

  8. Beste herri-administrazio batzuen prestakuntza-planetarako kurtso edo hitzarmenen markoan, Poliziaren Ikastegiak antolatutako kurtsoetan bertaratutakoen kopurua handia bada, Ikastegiak zera eskatu ahal izango die aipatu herri-administrazioei: kurtso burutu eta garatzearen ondorioz ateratzen den zenbateko zehatza.

  9. Administraziokoak ez diren erakunde eta enpresentzat antolatzen diren prestakuntza-jardueretan kontuan izango dira honako hauek sortutako gastuak: ordainsariak, kalte-ordainak, dietak, bidaiak, lokalak alokatzea eta materiala, eta bai jarduera burutzeko beste edozein gastu ere; izan ere, enpresa/erakunde eskatzaileak ordaindu beharko baititu gastuok. Aipatu gastuok enpresak edota erakundeak ordaindu beharko ditu, eta bai antolatutako jarduerara bertaratzen direnetik gutxienez herenaren matrikulak ere.

Erakunde Autonomo honek ematen dituen hautaketa-zerbitzuen zenbatekoak honako hauek dira:

  1. Teknikarien lankidetza: lan-orduko 45 euro (BEZa barne).

  2. Hautaketa egiteko proba fisikoak burutzea: Izangai eta lan-orduko 10 euro (BEZa barne).

  3. Proba psikoteknikoak, nortasunari buruzkoak eta talde-dinamikari buruzkoak gauzatzea: Izangaiko eta lan-orduko 45 euro (BEZa barne).

  4. Erantzun azkarreko azterketei eta azterketa praktikoei buruzko proposamenak idaztea, eta bai haien zuzenketa eta ebaluazioa ere.

    1. Zailtasun txikikoak: lan-orduko 34 euro (BEZa barne).

    2. Zailtasun ertainekoak:lan-orduko 44 euro (BEZa barne).

    3. Zailtasun handikoak: lan-orduko 56 euro (BEZa barne).

  5. Erantzun iradokizun edo alternatibodun azterketa-proposamenak idaztea.

    1. A1-A2 titulazio-taldeak: galderako 17 euro (BEZa barne).

    2. C1-C2 titulazio-taldeak: galderako 10 euro (BEZa barne).

    3. E lanbide-taldea: galderako 7 euro (BEZa barne).

  6. Lankidetza materiala:

    1. Proba objektiboen zuzenketa mekanizatua: azterketako 0,52 euro (BEZa barne).

    2. Azterketak apailatzea eta fotokopiatzea: galderako 0,025 euro (BEZa barne).

    3. Hautaketa-espedienteak eta material didaktikoa kopiatzeko zerbitzua.

      A4 tamaina: orrialdeko 0,07 euro (BEZa barne).

      A3 tamaina: orrialdeko 0,15 euro (BEZa barne).

      Salbuespen gisa, artikulu honetan jasotako tarifa guztiak atazen presa edota zailtasuna direla-eta gehienez ere % 50 gehitu ahal izango dira.

  1. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko kafetegi eta jantoki zerbitzuko prezioak honako hauek izango dira, BEZa barne delarik:

    1. Ikastegian, langile, ikasle edo prestatzen ari direnentzako otordu-menuak bi plater, postrea eta edaria izango ditu, eta hauxe izango da bere prezioa:+ 6 euro.

    2. Ikastegian, langile, ikasle edo prestatzen ari direnentzako otordu-menu erdiak plater bat, postrea eta edaria izango ditu, eta hauxe izango da bere prezioa: 3,45 euro.

    3. Ikastegian izan, baina ezein prestakuntza-prozesutan ez direnek, baimena lortuz gero, jantoki-zerbitzua erabili ahal izango dute; menuak bi plater, postrea eta edaria izango ditu, eta prezio hauxe izanen du: 8 euro.

    4. Ikastegian izan, baina ezein prestakuntza-prozesutan ez direnek, baimena lortuz gero, jantoki-zerbitzua erabili ahal izango dute; menu erdiak plater bat, postrea eta edaria izango ditu, eta prezio hauxe izanen du: 4,60 euro.

      Prestakuntza-jardueren arabera, jantoki-zerbitzuari dagokion prezioa matrikularen zenbatekoan sartu ahal izanen da.

      Prezio publikoak aldez aurretik pagatu ahalko dira, ordainagiri edo txartel egokia lortuaz:

  2. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko kafetegi zerbitzuko prezioak honako hauek izango dira, BEZa barne delarik:

    (Ikus .PDF)

Poliziaren Ikastegian, ostatu eta mantenu zerbitzuaren prezioak honako hauek izango dira, BEZa barne dela:

Mantenu edia: 11,33 euro eguneko.

Mantenu osoa: 17,33 euro eguneko.

Ostatua eta gosaria: 8,18 euro eguneko.

Prestakuntza-jardueren arabera, ostatu eta mantenu zerbitzuari dagokion prezioa matrikularen zenbatekoan sartu ahal izanen da.

Ondoko zerbitzuengatiko ordaindu beharreko prezio publikoarekiko salbuespena ezartzen dira:

  1. Herrizaingo Sailerako, Ertzaintzako kideak aukeratzen badihardu, hautaketa-zerbitzua; salbu eta material didaktikoaren kopiei doakienez, eta baia prestakuntza- eta hautaketa- materialaren kopiei dagokienez ere.

  2. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean aurreikusitakoarekin bat, beharrezko eta obligaziozko diren hautaketa-prozesu, sustapen edo prestakuntza-jardueretan diren Ertzaintzako kideak salbuetsiak dira ondkoekiko: prestakuntza-jardueren matrikulak, ostatu eta mantenu-zerbitzuak eta jantoki-zerbitzuak.

  3. Ikastegiak, kanpoko hornitzaileak bilatzeko bitartekaritza-lanak bakarrik egiten dituenean, hautaketa-zerbitzua; izan ere, kasu horretan, zerbitzuak egin dituzten enpresen arabera, haien kostu erreala ondorioztatuko baita.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoen Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 21. artikuluaren arabera, honako eretarikoren baten egingo da ordainketa:

    1. Legez korritzen duen dirua.

    2. Txekea.

    3. Zor eta kreditu-txartelak.

    4. Banku-transferentzia.

    5. Banku-helbideratzea.

    6. Ekonomia eta Ogasun Sailak baimentzen duen beste edozein bitarteko.

  2. Goragoko paragrafoko c), d) eta e) idatzi-zatietan aipatu ordainketa-bitartekoetan, ogasunaren arloan eskumenak dituen sailak baimendu egin dezake ordainketak bide telematikoz egitea. Hartarako, arautu egingo dira baldintzak eta beharkizunak, hain justu ere baliabide teknikoak, elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliaz egin dadin ordainketa.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 26a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.