- AGINDUA, 2013ko abenduaren 4koa, Segurtasuneko sailburuarena, bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko abenduaren 4koa, Segurtasuneko sailburuarena, bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 1
- Hurrenkera-zk.: 3
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/12/04
- Argitaratze-data: 2014/01/02
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Urtarrilaren 27ko 7/1998ko Dekretuak Euskal Herriko Polizi Kidegoetako funtzionarioak bigarren jarduerako administrazio-egoerara igarotzeari buruzko zenbait gai garatzen ditu (urtarrilaren 12ko EHAA, 29. zk.). Bada, dekretu horretako 7. artikuluak Mediku Epaimahaiko idazkaria eta gainerako epaimahaikideak Herrizaingoko sailburuak izendatuko dituela ezartzen du.
Herrizaingo sailburuaren 1998ko uztailaren 24ko Agindu bidez (abuztuaren 19ko EHAA, 156. zk.), Mediku Epaimahaiko idazkaria eta gainerako kideak izendatu ziren.
Herrizaingo sailburuaren 2000ko otsailaren 28ko Agindu bidez (martxoaren 9ko EHAA, 48. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen.
Herrizaingo sailburuaren 2003ko apirilaren 4ko Agindu bidez (ekainaren 4ko EHAA, 109. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen.
Herrizaingo sailburuaren 2009ko azaroaren 25eko Agindu bidez (2010eko otsailaren 3ko EHAA, 22. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen.
Herrizaingo sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Agindu bidez (uztailaren 5eko EHAA, 127. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaeraren azken aldaketa egin zen.
Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzan egindako antolamendu-aldaketak direla eta, bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiko lehendakariaren eta kideen aldaketa egin beharra dago.
Urtarrilaren 27ko 7/1998ko Dekretuaren bitartez, Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioak bigarren jarduerako administrazio-egoerara igarotzeari buruzko zenbait gai garatzen dira (urtarrilaren 12ko EHAA, 29. zk.). Bada, dekretu horretako 7. artikuluarekin eta indarreko ordenamendu juridikoarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiko kide titularrak eta ordezkoak kentzea:
Titularrak: Joseba Arruza Arrieta jauna eta Amaya Villanueva Goicoechea andrea.
Ordezkoak: Jon Larrea Arrutia jauna eta Juan Carlos Coto Fernández jauna.
Bigarrena. Bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiko kide titularrak eta ordezkoak izateko honakoak izendatzea:
Titularrak: Alfonso Apellániz González jauna eta Javier Bidea Molinillo jauna.
Ordezkoak: Joseba Andoni Soloeta Eraso jauna eta Juan Carlos Coto Fernández jauna.
Hirugarrena. Bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiko lehendakari titular eta ordezko izateko honakoak izendatzea:
Titularra: Alfonso Apellániz González jauna.
Ordezkoa: Joseba Andoni Soloeta Eraso jauna.
Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bosgarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 4a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2021eko urriaren 19koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2010eko ekainaren 15ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, Bigarren Jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatzen duena.


