- 281/2014 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Iñigo Arcaute Cordón jauna Lezako Ospitaleko Kudeaketako zuzendari lanpostua betetzeko izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu281/2014 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Iñigo Arcaute Cordón jauna Lezako Ospitaleko Kudeaketako zuzendari lanpostua betetzeko izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 76
- Hurrenkera-zk.: 1851
- Xedapen-zk.: 281
- Xedapen-data: 2014/03/28
- Argitaratze-data: 2014/04/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertu dugu Lezako Ospitaleko Kudeaketako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi horren azaroaren 12ko 1503/2013 Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2013ko abenduaren 10eko EHAA, 234. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Iñigo Arcaute Cordón jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek, honako hau
Lehena. Iñigo Arcaute Cordón jauna Lezako Ospitaleko Kudeaketa zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2014ko apirilaren 7tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 28a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 1503/2013 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lezako Ospitaleko Kudeaketako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.
- Ikus: 2226/2015 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Iñigo Arcaute Cordón jauna Lezako Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren kargutik kentzen duena.


