- AGINDUA, 2017ko otsailaren 28koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria ordezkatzeko erregimena xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2017ko otsailaren 28koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria ordezkatzeko erregimena xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 54
- Hurrenkera-zk.: 1429
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/02/28
- Argitaratze-data: 2017/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko Legeak 13 artikuluan xedatzen duenez, administrazio-organoetako titularrak ordeztu ahalko dira aldi baterako, kudeaketan atzerapenik egon ez dadin; dena den, ordezkotzak ez du berekin ekarriko eskumen-aldaketarik.
Ez Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzeari buruzko ekainaren 29ko 9/2007 Legeak, ez Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren antolaketa- eta funtzionamendu-egiturari buruzko uztailaren 12ko 159/2011 Dekretuak ez dute ordezkapen-erregimenik ezartzen institutu horretako zuzendaria ordezkatzeko, kargua hutsik badago edo karguduna kanpoan edo gaixorik badago. Ondorioz, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren eginkizuna da ordezkapen-erregimen hori ezartzea, goragoko hurrengo organoa baita.
Eraginkor iritzi da ordezkapena Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren menpe dagoen organo baten esku uztea, eta, hortaz, ardura hori Zerbitzu zuzendariari esleitzea.
Horiek horrela izanik, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
Lehenengoa. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren ordezkapena Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailaren Zerbitzu zuzendariak beteko du, baldin eta kargua bete gabe edo titularra kanpoan edo gaixorik badago.
Bigarrena. Agindu honen bitartez esleitutako eskumenak erabiliz Zerbitzu Zuzendaritzak emandako ebazpenen aurka aurkezten diren administrazio-errekurtsoak Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzeari buruzko ekainaren 29ko 9/2007 Legearen 16. artikuluan xedatutakoari jarraituz ebatziko dira.
Hirugarrena. Indarrik gabe uzten da Osasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 2ko Agindua, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria ordezkatzeko erregimena ezartzen duena.
Laugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 28a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2023ko azaroaren 9koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria ordezkatzeko araubidea xedatzen duena.
- Deuseztatzen du: AGINDUA, 2015eko uztailaren 2koa, Osasuneko sailburuarena, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria ordezkatzeko erregimena xedatzen duena.


