Euskadi.eus
  • 126/2016 EBAZPENA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 1031/2015 Ebazpena zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, Miguel Hernández Fernández jauna Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko izendatu zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

126/2016 EBAZPENA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 1031/2015 Ebazpena zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, Miguel Hernández Fernández jauna Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko izendatu zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1100
  • Xedapen-zk.: 126
  • Xedapen-data: 2016/02/09
  • Argitaratze-data: 2016/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko, 1031/2015 Ebazpenaren bidez, (2015eko ekainaren 15eko EHAA, 110. zk.), Miguel Hernández Fernández jauna Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko izendatu zen.

Bigarrena. Akatsa antzeman da 1031/2015 Ebazpena aztertu ondoren, bigarren paragrafoan, hain zuzen ere. Beraz, «hautagai bakarrak aurkeztu dituen» ordez «hautagaiek aurkeztu dituzten» esan behar du.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105.2 artikuluaren arabera: «Herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.»

Horiek guztiak horrela, Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak, azaroaren 11koak, xedatutakoarekin bat etorriz.

Lehenengoa. Aipatu hutsa zuzentzea, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena 1031/2015 Ebazpenaren bigarren paragrafoa aldatzea, testu zuzena «hautagaiek aurkeztu dituzten» delarik.

Bigarrena. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Giza Baliabideetako Zuzendariodetzari eta Uribeko ESIri.

Errekurtso honek amaiera ematen dio bide administratiboari, eta beraren aurka, administrazioarekiko auzietarako errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako epaitegia egokian, bi hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean oinarritutako besterik jartzea, betiere Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.2, 14.2 eta 46.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.