- EBAZPENA, 2020ko ekainaren 2koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2019ko abenduaren 12ko Ebazpena, 2020. urterako ehiztatzeko gaitasun-azterketetarako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2020ko ekainaren 2koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2019ko abenduaren 12ko Ebazpena, 2020. urterako ehiztatzeko gaitasun-azterketetarako deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 109
- Hurrenkera-zk.: 2201
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/06/02
- Argitaratze-data: 2020/06/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2019ko abenduaren 12ko Ebazpena 2020ko urtarrilaren 9an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (5. zk.); ebazpen horren bidez iragarri zen 2020. urterako ehizatzeko gaitasun-azterketetarako deialdia.
Ebazpenaren hirugarren ebatziak ezartzen du ekaineko probarako eskabideak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 20an hasi eta 2020ko maiatzaren 22an amaituko dela, biak barne.
Halaber, bosgarren ebatziaren b) atalean ezartzen da ekaineko azterketa egiteko tokia, eguna eta ordua; hain zuzen ere, adierazten da proba egingo dela 2020ko ekainaren 13an, 10:00etan, Letren Fakultateko Gela Nagusian, Vitoria-Gasteizko Unibertsitateko ibilbidea, 5.
COVID-19ak eragin du aurrekaririk gabeko osasun-alerta eta Espainiako Gobernuak alarma-egoera deklaratzea martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera hori kudeatzeko. Dekretuak ezartzen dituen neurrien artean, herritarren osasuna babesteko eta gaixotasunaren hedapena geldiarazteko neurriak daude, bai eta sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epe-mugak eta administrazio-epeak etetea ere (hirugarren xedapen gehigarria).
Testuinguru horretan, sortutako ezohiko eta egoera larri horren ondorioz, beharrezkoa da bigarren probarako eskaera aurkezteko epea aldatzea, Errege Dekretuak ezarritako epe administratiboen etendura dela-eta, eta azterketaren data aldatzea, birusa ez zabaltzeko beharrezko neurriak betetzen direla bermatzeko eta azterketa egingo duten pertsonen osasuna zaintzeko.
Adierazitakoa kontuan hartuta, honako hau
Lehenengoa. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2019ko abenduaren 12ko Ebazpenaren hirugarren ebatziaren bigarren tartekia aldatzea; ebazpen horren bidez iragartzen da 2020. urterako ehizatzeko gaitasun-azterketetarako deialdia. Aldatutako ebatzia honela idatzita geratzen da:
Hirugarrena. Iraileko probarako eskabideak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 16an hasi eta 2020ko uztailaren 30ean amaituko da, biak barne.
Aurrekoa gorabehera, eskabidea 2020ko apirilaren 20tik maiatzaren 22ra bitartean (biak barne) aurkeztu duten pertsonak proban inskribatutzat joko dira, eta ez dute izapide osagarririk egin beharko.
Bigarrena. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2019ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bosgarren ebatziaren b) atala aldatzea; ebazpen horren bidez iragartzen da 2020. urterako ehizatzeko gaitasun-azterketetarako deialdia. Aldatutako ebatzia honela idatzita geratzen da:
Bosgarrena. Azterketak egiteko tokia, eguna eta ordua honako hauek izango dira:
Iraileko proba:
Eguna: 2020ko irailaren 19a.
Ordua: 10:00ak.
Tokia: Letren Fakultatea (Areto Nagusia).
Unibertsitateko ibilbidea 5.
Vitoria-Gasteiz.
Hirugarrena. Agindu honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 2a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2020ko irailaren 9koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, 2020ko ekainaren 2ko Ebazpenaren bidez ezarritako ehizatzeko gaitasun-azterketaren bigarren deialdia bertan behera uzten duena. Ebazpen horren bidez, ehizatzeko gaitasun-azterketetarako deialdia egiten da 2020. urterako.
- Aldatzen du: EBAZPENA, 2019ko abenduaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez 2020. urterako deialdia egiten baita ehizatzeko gaitasun-azterketetarako.


