Euskadi.eus
  • Donostialdea ESIrako elektrizitate-lanak - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Donostialdea ESIrako elektrizitate-lanak

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 143_2023
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2023/07/19
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Legitimazio aktiboa: sindikatu batek dauka zerbitzuak kanpora ateratzea mugatzen duten negoziazio kolektiboko akordioen aurkakotzat jotzen dituen kontratu baten pleguak aurkaratzeko, eta botere adjudikatzaileak horiek gauzatzeko giza baliabide nahikoak ditu; sindikatu batek ez dauka kontratu bidezko prestazioa gauzatzen duten langileen lan-baldintzei eragiten ez dien esleipen-irizpide bat aurkaratzeko; KEAOk ezin du ofizioz gaia aztertu. Giza baliabide propiorik ez izatearen edo nahikoa ez izatearen justifikazio eskasa; ez da eztabaidatzen botere esleitzaileak bere burua antolatzeko duen ahala. Ebazpenaren ondorioak: ez da aurrez epaitzen KEAOk prestazio bera kontratatzeko prozedura berri bati buruz duen irizpidea, ezta negoziazio kolektiboko akordioek ezarritako kanporatze-mugak urratzeari buruz ere.