- Getariako udalerrian ibilgailuen aparkamenduan arautzeko eta ekipamendua hornitzeko zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuGetariako udalerrian ibilgailuen aparkamenduan arautzeko eta ekipamendua hornitzeko zerbitzua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 144_2025
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2025/09/22
- Esleitzailea: Getariako Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Zeharkako errekurtsoa: doktrina orokorra; aurkaratutako esleipen-irizpideak ezin dira ulertezintzat jo eskaintzak baloratu arte, lizitatzailea maiz eta arrazoiz informatuta egon da, ez zen argibiderik eskatu, errekurtsogileak bigarren puntuaziorik onena lortu zuen eta baldintza-agirietara egokitutako eskaintza aurkeztu zuen, ez da alegatu erabateko deuseztasun-arrazoirik, esleipen-irizpideen definizio ezaren alegazio orokorra. Motibazioa eta diskrezionalitatea: doktrina orokorra; motibazio eskasa; puntuazio banakatu gabea; eskaintzen deskribapena: baloratutako elementuek emandako azken puntuazioan nola eragin zuten argitzea; errekurtsoari erantzuteko txostenean jasotako motibazioa epez kanpokoa da; eta Administrazioak ezin ditu errekurtso bereziaren fasean sartu hasierako erabakiaren oinarriak aldatzen dituzten elementu berriak, balorazioan egindako akats faktikoa. Ebazpenaren ondorioak: ezin da jarduketen atzeraeraginik izan, ezinezkoa delako esleipen-irizpide diskrezionalak eta automatikoak bereizita ebaluatzea, esleipen-prozedura ezereztea (eskaera subsidiarioa).


