Euskadi.eus
  • Lanbideren bulegoetarako zaintza-zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Lanbideren bulegoetarako zaintza-zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 51_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/03/21
  • Esleitzailea: Lanbide

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Motibazioa eta diskrezionalitatea; doktrina orokorra; balorazio zuzena; balorazioan ez dago akats faktikorik; diskrezionalitate teknikoak barne hartzen du, halaber, baloratutako materiala hautatzeko ahalmena eta eskaintza bakoitzaren abantailak hautatzekoa; ez dago arbitrariotasunik edo desberdintasunik balorazioan; errekurtsogilearen eskaintza da ondoen baloratutakoa, eta zantzu bat da ez duela tratu-berdintasunaren printzipioaren aurkako tratamendu kaltegarririk jaso. Fede txarra edo ausarkeria: ez da bidezkoa zehapena ezartzea, errekurtsoak ez du argudio juridikorik falta, eta fede txarra ezin da soilik ondorioztatu errekurtsogilea zerbitzu-emailea izan zenetik.