Euskadi.eus
  • Servicio de transporte urbano de viajeros/as - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Servicio de transporte urbano de viajeros/as

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 68_2018
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2018/05/22
  • Esleitzailea: Oñatiko Udala

Laburpena

Adjudikazioa. Errekurtso bereziaren eremuaren barruko kontratuak: hiri barruko garraio-zerbitzu publikoaren kontratua, 1370/2007 Erregelamenduaren (EE) mendeko zerbitzu-emakidarekiko aldea, merkatuaren ziurgabetasunen eraginpean jartzea eta arriskua eskualdatzea. Bereizitako balorazioa: ez dago eskaintzaren sekretuaren hauste materialik, ezagutzera emandako informazioa ez da formulari lotutako irizpideak aplikatzeko erabiliko dena, eta, gainera, datu publikoa eta ezaguna da. Agindu edo preskripzio tekniko ez den eta adjudikazio-irizpideak aplikatzeari eragiten ez dion datu bat argitzea eta zuzentzea (itzulpen-errorea). Errorea eskaintza ekonomikoa kontuan hartzean: ez da onartzen. Hobekuntzak: desberdintasunak Baldintza Administratibo Berezien Pleguaren (BABP) eta Baldintza Teknikoen Pleguaren (BTP) azalpenetan; pleguak interpretatzea, iluntasunak ezin dio kalterik egin sortu ez duenari; gardentasunaren printzipioaren ondorioz ezin zaie lizitatzaileei eman kontratu-agiriak interpretatzeko karga, gardentasun-betebeharra bete ez duen botere adjudikatzailearen borondatea integratzea lortzeko. Proposamenei buruzko kontuak: eskaintzak konfiguratzeko forma-askatasuna, pleguek ez badute era zehatz bat agintzen. Adjudikazio-irizpideak: arrazoitzea, diskrezionalitate teknikoa, zati batean araututako funtsa, irizpidearen puntuak era batean emateko erabakia pleguek era jakinik agintzen ez dutenean, irizpideari esleitutako puntu guztiak ez agortzea. Garrantzirik gabeko arau-haustea, ez duelako aldatzen eskaintzen sailkapen-ordena.