- AGINDUA, 2015eko azaroaren 6koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko azaroaren 6koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 218
- Hurrenkera-zk.: 4890
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/11/06
- Argitaratze-data: 2015/11/16
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Herrizaingo sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Agindua, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda onartzekoa, hainbat alditan aldatu da, besteak beste, gertatu diren egitura aldaketetara egokitzeko lanpostuen zerrenda.
Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko Aginduak, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzen duenak (2015eko martxoaren 20ko EHAA, 54. zk.), Ertzaintzaren egitura sendotzea ekarri zuen, Ortzimuga 2016 deritzon plan estrategikoaren gidalerroen arabera; baita egiazko oinarria ere 2015eko martxoaren 27ko lanpostuak hornitzeko prozesuaren deialdiak finkatzeko eta Ertzaintzaren ia lanpostu guztiak behin betiko atxikipenean hartzea ahalbidetzeko.
Hauek dira Agindu honek jasotzen dituen lanpostuen zerrendako aldaketa nagusiak:
Lehenengoa, hutsik dauden lanpostuen zenbait zuzkidura ezabatzen dira, hainbat unitatetako kideak lurraldeetan berregokitzeko edo, desagerrarazi beharreko lanpostuak egoteagatik, Ertzaintzaren lanpostu-zerrendan aurreikusitakoaren ondorioz.
Bigarrena, oinarrizko eskalako kideen gutxieneko polizia-kopuru batez hornitzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mikeleteen Atala, Euskal Herriko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legeak Atal horri esleitu dizkion eginkizunak garatu ahal izateko.
Azkenik, aipatu behar da Agindu honek aldatzen dituela Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzen duen 2015eko martxoaren 12ko Aginduaren bidez berrezarri ziren derrigortasun-datak. Halaber, zuzkidura berriak gorde dira, hain zuzen, bigarren jarduerako administrazio egoeran dauden langileek bete behar dituzten lanpostuenak.
Horiek horrela, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Ertzaintzaren Kontseiluak txostena eman dutelarik, eta Euskal Herriko Poliziaren 4/1992 Legearen 103. artikuluan aurreikusitako mahaian negoziatu eta gero, honako hau
Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo, interesdunaren bizilekuaren arabera, hari dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Horretarako epea bi hilabetekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (7)
- Aldatzen du: AGINDUA, 2015eko martxoaren 12koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko martxoaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzeko dena.
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2017ko abenduaren 26koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2019ko otsailaren 18koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen baita.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko urriaren 11koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2019ko abenduaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko martxoaren 7koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzeko dena.


