Euskadi.eus
  • Eskola-garraioko zerbitzua, hainbat ibilbidetarako, bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin, gidariarena barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetara (Arabako Lurralde Historikoan dago). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Eskola-garraioko zerbitzua, hainbat ibilbidetarako, bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin, gidariarena barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetara (Arabako Lurralde Historikoan dago).

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 197_2021
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2021/12/16
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Laburpena

Pleguak. Errekurtsoen metaketa: ez da bidezkoa jarritako errekurtsoen kopuruagatik eta aurkaratzeko arrazoien aniztasunagatik. Azpikontratatzeko debekua: azpikontratatu ezin diren zereginen aipamen orokorra, ez da justifikatzen zeregin kritikoak direnik, debekuaren helburua eragile ekonomikoen antolaketa-ahalmena hain murriztaileak ez diren neurriekin ase daiteke. Baloratutako ibilgailuen matrikula identifikatzea eskatzen duen esleipen-irizpidea: irizpide ez-diskriminatzailea eta proportzionatua (ez da onartzeko baldintza eta ez da ibilgailuaren jabetza eskatzen, ibilgailu bera lote askotara aurkez daiteke). Preskripzio teknikoak: preskripzio teknikoa legez eskatutakoa baino handiagoa da, eta ez da behar bezala justifikatutzat jotzen; baldintza hori neurriz kanpokoa da, eta esleipen-irizpidetzat har daiteke. Lizitazio-aurrekontua: doktrina orokorra; ez da alegatzen aurrekontua ez dela nahikoa kontratua zuzen gauzatzea edo konkurrentzia nahikoa izatea eragozten duenik; botere esleitzailea ez dago behartuta aurrekontuaren banakapena zehatz-mehatz justifikatzera; ezin da eskatu aurrekontua osatzen duten kontzeptu guzti-guztiak banakatzea, errekurtsogilearen arabera, arriskuaren eta menturaren printzipioa. Klausula kontraesankorrak: aipamen okerra duen klausula baliogabetu egin behar da gardentasun-printzipioaren arabera. Formula bidez balioetsi beharreko esleipen-irizpidea: irizpide batek lizitatzaile batzuei beste batzuen aldean mesede egiteak ez du automatikoki diskriminatzaile bihurtzen, izaera diskriminatzailearen frogaren karga errekurtsogileari dagokio, esleipen-irizpide gisa baloratu behar da kontratu-prestazioa gauzatzen duten langileen esperientzia, baldin eta modu erabakigarrian eragiten badu eskaintzaren kalitatean, ez da frogatzen irizpidea egiaztatzeko moduaren ilegaltasuna, ezta puntuazioa banatzeko moduarena ere. Kontratuaren aldaketa: klausularen arabera, aldaketak kontratuaren prezioa aldatzea ekarriko du, eta ez du unitate-prezio berririk ezartzen utziko. Zigorrak: pleguetan ez da berariaz aipatzen zigortutako ez-betetzea kontratistari egotz dakiokeenik, eta hutsune hori legez aurreikusitako bitartekoen bidez osatzen da. Preskripzio teknikoa (10 - 25 plazako modulua): ez da preskripzio tekniko murriztailea. Berdinketa hausteko esleipen-irizpideak: pleguan aurreikusitako eta pleguan aurreikusi gabeko berdinketa hausteko irizpideen arteko aldea, esleipen-irizpideak kontratuaren xedearekin lotzeko betebeharraren irismena, berdinketa hausteko irizpideen kasuan, zentzu zabalean ulertu behar da. Baliabideak atxikitzeko konpromisoa: langileak identifikatzea esleipendunari bakarrik eskatzen zaio. IRAGARKIA EBAOn: argitalpena jasota dago. Oker aipatutako aplikazio-hitzarmen kolektiboa: eragina kontratuaren kostuen kalkuluan, gardentasun-printzipioak debekatu egiten du baldintza-agiriek informazio okerra izatea. Kontratuaren xedea: botere esleitzailearen diskrezionalitatea kontratuaren xedea taxutzeko, aurreko kontratuetan agertzen zen klausula bat ezabatzea, errekurtsogileak justifikaziorik gabekotzat jotzen duena (erabilera orokorreko zerbitzu publikoak atxikitako ibilgailuak atxikitzeko debekua), lehia murrizten duen neurria lege-babesik gabe, legez kanpokotzat jotzen ez den eta merkatuaren egituraren mende dagoen eta aurkaratutako klausularen mende ez dagoen lizitatzaile batzuentzat abantaila, ezin da eskatu esleipenaren inguruabar zehatzak diskrezionalki aldatzea. Froga-fasea irekitzea: errekurtso-egileak aurkeztutako peritu-txostena, errekurtsoan alegatu gabeko egitate edo inguruabarrik jasotzen ez duena eta botere adjudikatzaileak ukatzen ez duena, azterketa juridikoaren gaia.