- AGINDUA, 2019ko otsailaren 18koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen baita. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2019ko otsailaren 18koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 39
- Hurrenkera-zk.: 1001
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/02/18
- Argitaratze-data: 2019/02/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Herrizaingoa
Testu legala
Herrizaingo sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Aginduaren bidez, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda onartu zen, eta, horren ostean, zenbait aldiz aldatu da, lanpostuak egitura-aldaketetara egokitzeko.
Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko (2015-03-20ko EHAA, 54. zk.) eta 2015eko azaroaren 6ko (2015-11-16ko EHAA, 218. zk.) aginduen bidez, Ertzaintzaren lanpostuen zerrenda aldatu zen, eta, aldaketoi esker, Ertzaintzaren egitura sendotu zen, Ortzimuga 2016 plan estrategikoan adierazitako gidalerroekin bat.
Ondoren, 2017ko martxoaren 30eko Aginduak (2017-04-07ko EHAA, 69. zk.), 2017ko abenduaren 26ko Aginduak (2018-01-03ko EHAA, 2. zk.), 2018ko martxoaren 7ko Aginduak (2018-03-15eko EHAA, 53. zk.) eta 2018ko urriaren 11ko Aginduak (2018-10-19ko EHAA, 202. zk.) aldaketa batzuk sartu dituzte, lanpostuen egitura sortu diren eskarietara berregokitzeko.
Agindu honek zenbait aldaketa sartzen ditu Ertzaintzako lanpostuen egituran, eta, aldaketa horiei esker, hobeto kudeatu ahal izango dira giza baliabideak eta baliabide materialak. Zehatzago azalduta:
AKZ Nagusian, Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzari Laguntzeko Zerbitzuko (LAZLZ) lanpostuak, jarduera-protokolo eta -prozeduretan homogeneotasun handiagoa lortzeko, bai eta aginte-egitura oso bat ere, langile-zuzkidura txikiagoarekin, Bilbon kokatzen dira; ondorioz, aldi baterako egoera bat sortu beharko da, Gipuzkoako eta Arabako zerbitzuak mantentzeko, Bilboko lanpostuak betetzen diren arte.
Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateak (gaur egun, Oiartzun eta Bergarako destinoetan ditu egoitzak) Bergarako destinoa Zumarragara aldatzen du, 2019ko lehen seihilekoan martxan jarriko den bide-azpiegitura berri bat egitearen ondorioz. Hori dela-eta, aldi baterako egoera bat sortu beharko da, zerbitzuak mantendu ahal izateko, aipatutako bide-azpiegitura amaitu arte.
20711 kodeko lanpostua (APP) Idazkaritza Nagusiko Unitatera igarotzen da, bere 5 zuzkidurekin. Izan ere, horiek Polizia Koordinatzeko Talde berriaren barruan sartzen dira. Talde horren ardura izango da polizia-informazioa trukatzea, bai Ertzaintzako unitate desberdinen artean bai horien eta beste polizia batzuen artean.
Nabarmen aldatzen dira Zaintza eta Erreskate Unitateko lanpostuetara sartzeko titulazio-betekizunak hiru ataletan berregituratzen dira, aeronautika, mendia eta ura. Horrela, betekizun bikoitza (espezialitatea edo titulazioa) ahalbidetuko da aeronautika atalerako lanpostuetan, horiek bete ahal izateko.
2019an hutsik dauden lanpostuak betetzeko aurreikuspena dela-eta, Ertzaintzako unitateak birdimentsionatuko dira, erakundearen beharren bilakaerara egokitzeko. Gainera, edozein polizia-erakundetan denborarekin gertatzen diren disfuntzioak zuzentzeko beharrezkoak diren beste aldaketa puntual batzuk ere egingo dira.
Horiek horrela, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Ertzaintzaren Kontseiluak txostena eman dute, eta, Euskal Herriko Poliziaren Legearen 103. artikuluan jasotako arloei buruzko Ertzaintzako negoziazio-mahaian negoziatu eta gero, honako hau
Esandako epean eta aipaturiko Zuzendaritzaren aurrean titulazioa ez egiaztatzeak funtzionarioa enkaitzea edo lanpostutik kentzea ekarri ahal izango du, Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudia onesten duen 1998ko abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Hori eginez gero, ezin izango da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik, harik eta berraztertzeko errekurtsoaren berariazko ebazpena eman arte edo ustezko ezespena gertatu arte, eskaera izapidetzeko organo eskudunaren erregistroan sartu zenetik hilabete igaro baita.
Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo, interesdunaren bizilekuaren arabera, hari dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian. Horretarako epea bi hilabetekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 18a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANíA BELTRáN DE HEREDIA ARRONIZ.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (11)
- Ikus: EBAZPENA, 2019ko irailaren 16koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baitira Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Intendente eta Komisario kategorietako lanpostuak izendapen askearen bidez behin betiko betetzeko prozedura (C186) eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedura (C187).
- Ikus: AGINDUA, 2020ko otsailaren 4koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2019ko apirilaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategorietako lanpostuak izendapen aske bidez behin betiko betetzeko prozedurari (C175) eta Ertzaintzako Intendenteburu, Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategorietako lanpostuen zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurari (C176) ekiteko.
- Zuzendutakoa: AGINDUA, 2019ko martxoaren 4koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen 2019ko otsailaren 18ko Agindua.
- Ikus: AGINDUA, 2019ko abenduaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko urriaren 11koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko martxoaren 7koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko abenduaren 26koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko martxoaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2015eko azaroaren 6koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2015eko martxoaren 12koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzen duena.


